 |
SISTEMA METRIKOARI
Frantzian dana omen da
dana inkonstanzia:
baina asmoarentzat
badute grazia.
Aurerratik ei dago
gure auzo erria:
orain ekarri dute
sistema berria.
(Recitado)
Ikusiko zenduke
zeinek entenditu lukeen
lenguaje ori?
Eskola Maisu Jaunak
esan dit lengo egunian,
libra bat aragi
edo libra bat legatz,
erostera bazuazte plazara,
esango omen da:
Kilometro, Ektometro
Dezimetro, Milimetro
Litro, Ektro, Setro, Netro;
Ai, au diabrukeria!
Zeinek adi lezake lenguaje ori?
Eta Eskola Maisu Jaunari
Asarratuta esan nion.
(Recitado cantado)
Kilometro, sistema berria
entenditu ez lezake;
diabrukeria oiek
ez dira sartuko nere buruan;
Eta libra, libra erdi,
laurden, laurden erdi
esan bearko antxinako moduan,
Ai, onen biziak!
|
 |