Olerkiak eta eresiak
Jose Mari Iparragirre
1839-1881, 1987
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Olerkiak eta eresiak, J.M. Iparragirre. Hiria, 2004
|
|
|
BURNIZKO BIDEARI
Asmoerak dirade
gaur nazioetan
asma orduko egiten
diranak benetan:
Zeinek usteko zuen
juan dan urtean
ori pasako zala
gure Probintzian?
Probintziak bakarrik
bear ez dira aitatu
bada nazio guztiak
bear degu alkartu:
eta pasatua pasa
gorrotuak aztu
berdin alkar artzeko
Jaunak egin gaitu.
Begira adiskideak
or Frantzi aidera
mundu guztia doa
lezioak artzera:
orain bada nai nuke
eman aditzera
zergatik bear degu
gelditu atzera?
Viva gure España
eta asmoerak,
zeinen enbidia dute
gure lur ederrak?
Mendi eta zelaiak
zeinek ditu onenak,
ardo, gari, olioz
beterikan danak?
Ekin deiogun bada
burdin bideari
eta oso egin arte
eraso lanari:
astindu bat emanaz
lenbailen lurrari
eta anditasuna
gure Españari.
Aditzera degunez
amar urte barru
baporea asiko da
Jainkoak nai badu:
ala digute beintzat
frantsesak agindu
asiera eman da eta
alkarri lagundu.
Bertati asi gaitezen
Jaunari erregutzen
pakean bizi bitez
dutenak agintzen:
Ah! geiago ez balitz
gerrarikan sortzen
beti ibili gabe
bata bestea iltzen.
|
|
|
|
|