
Olerkiak eta eresiak
Jose Mari Iparragirre
1839-1881, 1987
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Olerkiak eta eresiak, J.M. Iparragirre. Hiria, 2004
|
 |
 |
MAIRUEN BANDERA
Nafarrak On Garcia
Errege zutela
Odolez estali zan
Bai Balde-Junkera.
Afrikanoak orruz...
Legoiak bezela
Zioten kristau bizirik
Utzi bear ez zala.
Baña Euskaldunak
Laurak-Bat aurrera!
Zioten: Fedeagatik
Danok ilko gera;
Jo!... jo eta ez eman
Pauso bat atzera...
Gurea izan arte
Mairuen bandera.
Mutillak ... ara non dan
Illargi erdia,
Arrapatu dezagun
Naiz galdu bizia:
Emen degu bandera
Upa Euskal-erria!
Eta Anzuolarentzat
Onra ta gloria.
San Juan Uzarragako
Seme txit argiak
Ziran Balde-Junkeran
Irabaz larriak;
Batzar etxean dauden
Illargi erdiak
Dira Anzuolarentzat
Txit onrragarriak.
Esan adiskideak
Orduan bezela
Nafarrakin gaur ere
Anaiak gerala;
Bat da gure izarra
Bat gure bandera
Esan beti Laurak-bat
Izan nai degula.
Eskribitze mesede
egiten banauzu
Gabiriara karta
bidal bear duzu.
An baserri batean
beti triste nauzu
buruan ditudala
mila pentsamendu.
1878 garren urtean
|
 |
|