
Olerkiak eta eresiak
Jose Mari Iparragirre
1839-1881, 1987
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Olerkiak eta eresiak, J.M. Iparragirre. Hiria, 2004
|
 |
 |
AMOREZ ERIA
Amorez eri nago
Aspaldi onetan,
Zureatik maitea
Gau ta egun penetan!
Arki nezake poza
Badakit nik zertan
Sendatuko nitzake
Zure besoetan.
Nere maite polita
Zutzaz oroitzean
Odola pil pil dabil
Nere biotzean:
Kanpora irten nairik
Alegin guzian
Min txar au bearko zait
sendatu iltzian.
Berotasun gozo bat
Zainetik zainera
Nere gorputz guzian
Maite sentitzen da;
Gustoaren pasioz
Sartzen zait ikara
Itzikan ere ezin
asmatu dedala.
Eduki dezazuke
Ongi sinistua
Zeruak naukala ni
Zuretzat artua
Ez nazu ikusiko
inoiz mudatua,
Ala egiten dizut
Gaur juramentua.
Adios nere maitea
Sekulan detiko,
Ezkonduko zerade
Ni natorreneko;
Maiteak erantzun dit
Pena andi batekin
ez naiz ni ezkonduko
ez bada zurekin.
|
 |
|