
Olerkiak eta eresiak
Jose Mari Iparragirre
1839-1881, 1987
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Olerkiak eta eresiak, J.M. Iparragirre. Hiria, 2004
|
 |
 |
BELTZERENA
Beltzerena naizela
kalean diote,
ez naiz zuri ederra,
arrazoia dute;
eder zuri galantak
pausuan amabi,
beltzerenak graziosak
milaetatik bi.
Beltzerena naizela
zuk neri esateko,
lenago zan denbora
erreparatzeko;
beltzak eta zuriak
mendian ardiak;
zuk ere ez dituzu
bentaja guztiak.
Beltzerana graziosa
parerik gabea,
mundu guztiak dio
zerala nerea;
munduak jakin eta
zuk ez jakitea,
ondo egiten dezu
disimulatzea.
Sarritan amodioz
dizut begiratzen,
arreta guztiakin
errespetatutzen;
begiak beltzez beltzak
itz ori donoso...
ez det mutilik bear
orren amoroso.
|
 |
|