
Olerkiak eta eresiak
Jose Mari Iparragirre
1839-1881, 1987
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Olerkiak eta eresiak, J.M. Iparragirre. Hiria, 2004
|
 |
 |
OROITZA
(1879)
Elizondoko uri
Eder politean
Euskalduna ugari
Bildu da pakian,
Esanez batu gara
Bai zori onean
Gorrotorik gaur ezta
Gure batzarrean.
Nafarren elkargoa
Burutzat degula
Zer zori onekoak
Maitatzen bagera,
Euskaldun on guztiak
Zerura begira
Ezan euskalerria
Salbatu dedilla,
Mundu berrian ere
Gaur euskaldun onak
Nai gabetuak daude
Biotza dutenak
Galtzen gure euskera
Onra eta oiturak
Arren ez galdu doaiak!
Jainkoak emanak.
Nafarren bide onak
Gaur laurak batean
Da artu bear dana
Errien onean,
Euskaldun on guztiak
Betiko pakean
Eztegu nai gudarik
Anayen artean.
|
 |
|