OBIAN
Euskalerria maite zuanaren
Orra nun degun obia
Lur santu on jartzera goazen
Lore koroez betia,
Igo zan zeruetara
Bitoriar prestu noblea
Bere izena gure biotzetan
Izan betiko gordea.
Galdu genduen gure Moraza
Baña bizi da izena
Laurak batentzat zan esperantza
Biotz nobleko gizona,
Gorde dezagun bere oroitza
Euskaldun onak bagera
Lur onegatik gure biotza
Eman Morazak bezela.
Amoriozko txit bide ona
Berak lur oni emana
Da euskaldunak betikoeran
Idurikatu beardana
Egun obe bat ez da urruti
Alkar maitatzen degula
Gure mendietan biziko gera
Anai maitiak bezela.
|