
Olerkiak eta eresiak
Jose Mari Iparragirre
1839-1881, 1987
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Olerkiak eta eresiak, J.M. Iparragirre. Hiria, 2004
|
 |
 |
PLUMA LORI ZATAR
Pluma lori zatar bat
zorrozturik gaizki
asi zan eskribitzen
arroturik lazki
gure arbola itzeko
asmoetan noski
obe dute pakean
nere ustez utzi.
Arbola aitatzean
erdeldunen mina
ez dakit nundik duten
orrelako grina
mundu guztian dute
sustraia egina
errespetatu beze
aran erregina.
Berak arbola gabe
ez badaude ongi
imitatzen dute
Euskal erriari
orra dana konserbatu
gaitzik ez inori
eta posible balitz
gu bezela jarri.
Españia guztia
jakinean bego
euskaldunok ez gera
jo ta artzen egongo
arbol maitagarria
gogor eta bero
kontserbatuko degu
orain eta gero.
|
 |
|