LERSUNDI GUDALBURUARI
Asia, Europa eta Afrika
Bakarrik ziran denboran,
Gogorra, andia eta ederra,
Gure España zegoan;
Gero Kolon-ek zerbait arturik
Marko-Poloren liburuan,
Mundu berri bat bazalakoa
Jarri zitzaion buruan.
Gauza andi bat izanagatik
Mundu berri an sortua,
Baña bai ere izan ta izango
Españarentzat kaltea;
Nola gabilzan Jainkoak daki
Noiz egingo dan suertea
Bai, milla bider utzegin degu
Peru Españan uztea.
Zer zuten emen zelai oietan
Española emen sartzean?
Legoi, katamotz, euli ta suge
Zapo galantak oiñ pean:
Zorigaiztoko miruak bai ere
Baziran Lima partean,
Peru-ko minak izandu dira
Españarentzat kaltean.
Lurrak badira mundu onetan
Gutxi dutenak balio
Gure Jainkoak Iberiari,
Lurrik onena eman dio;
Elurte asko, eguzki gutxi
Begira zenbat nazio,
Gure lur maite Españolari
Arren, ez esan adio!
Afrikan bero izugarriak,
Elur galantak Rusian,
Biotza triste... ekartzen dute
Izan diranak Asian;
Gerra, legorta, bomito-beltza,
Daukagu mundu berrian,
Ez da España bezalakorik
Eguzki-aren azpian.
Mundu zarrean, gu, jaio-giñan
Utzi dezagun berria,
Gure Jainkoak maite izango du
Maite duana erria:
Gero iltzean izango bada
Deseo degun gloria,
Orain ta beti, maita dezagun,
España gure patria.
|