 |
ALOÑA MENDI
Aloña mendi aldamenean,
guztiz leku agirian,
Oñati eder au ikusten da
zelaitxo baten erdian.
San Migeletan ango jaietan,
dantzan ta alaitasunian,
ai zer egunak pasa ditugun
bizkaitarren lagundian.
Bergara ta Markina,
Mondragoi ta Oñati,
gaztedi eder fina
an bai zan galanki.
Partidu ederrak jokatzen ziran
egun aietan Oñatin;
jokalari onak nola ziraten,
onena zein zan nork jakin?
Batzuek zioten: Or Bizimodu,
besteak «Biba» Gereta;
mutil gogor au azkar zebilen
arrapatzeko pelota.
Merlaet ta Marinela,
Zugarri, Gereta,
aurrean dabilena
arrimatzen pareta.
Marinela da altu zabal bat,
guztiz jokalari ona,
Bizimodu da aidosua ta
atzean ematen du lana.
Merlaet, berriz, galai gazte bat
segurua ta arina;
Zugarri aurrean, ene mutilak,
ematen du zer egina.
Bizkaian ta Probintzian,
pelotari onak,
oberik ez Españan.
«Gora euskaldunak».
Goierriko jende guztia,
lekaioka ta saltoka,
umore onean mendiak bera
Oñatira doa lasterka.
Ai! zer egunak, nere lagunak,
Probintzin dira pasatzen;
oraindik ere oroitutzean
bereala naiz poztutzen.
Nere adiskide maiteak,
diberti geranak,
naiago nuke balitz
San Miguel egunak.
Gora Oñati eder ta zabal
ta bere jende atsegina,
kanpotar danok ongi artzeko
egin dezute alegina.
Erri onetan alkatea ere
da leiala ta txit ona,
danok batean esan dezagun:
gora gure alkate jauna.
Agur, gaztedi ederra,
erri au det maitatzen,
emendik banoa baina
biotza det gelditzen.
Mila amorio dedan erritik
penaturikan joan bear
nere biotzak egingo luke
bai orain bertatik negar.
Txikia ta aundi, danori, agur,
bai ere armenteriak,
adiskideak Kristoren legez
danok gerade anaiak.
Nere adiskide maiteak,
oiek dira egunak,
aberats ta pobreak
gaur gera lagunak.
Plaza eder artan ibiliagatik
dantzan, bai, jende guztia,
umore ona zan danen artean,
erri guztia pakean.
Neskatxa ederrak agertzen ziran
su argien artetian;
ondoren berriz, galai gazteak
txoraturikan atzian.
Danbolin soinu eder
dantzan gazte zarrak,
zebiltzen umore onez,
poz goierritarrak.
Erriko jaunak atzera zuan
ilunabarrean dantza;
ai! ederra eta ikusgarria
orduan Oñatiko plaza.
Ezin da obeto egin zituan
jira-bira dantzaurriak;
ondoren zetozen apaindurik
bertako dama guztiak.
Dama artean dana
modu ta grazia,
arriturik gelditu
zan jende guztia.
|
 |