OKENDORI
Zeruetan jarri al banezake
Gaur Okendoren izena
biotz guztitik jasoko nuke
Alderakedan bezela,
Baña zer lana au neretzako
Ezagueraz naiz laburra
Bear bezala ondo neurtzeko
bere Kondaira ederra.
Ogei ta zazpi urte zituala
Zan Gipuzka-tar azkarra
Etsaiak larri artzen zituana
Eman ezkero aupada
Betiko onra Españarena
Itxasoetan bakarra
Eta munduan bere aomena
Odoiaz goiti dagoena.
Zenbait ibilli eta jazarra
Cadiz-en eta Lisboan!
Errendituak zenbait gudari
Antonio-ren menpean!
Asko alditan Olandesakin
Eta mairuen artean
Bildurra zer zan ez jakin
Okendoren biotzean.
Rautauriako ontzi guztien
Agintari zan Okendo
Ibiltzen zana itxasoetan
Aizea bezin agudo
Ala jantzan Brasill aldera
Donarioz eta garboso
Esanez «goazen etsaien billa
Diran lekuan eraso».
Ara nun dauden esaten zuan
Eman deiogun arpegi
Gogor... bakoitza bere lekuan
Su... su ill arte ez utzi
Ez oraindikan ez du etsaiak
Nere bizkarrik ikusi
Agertuko da jazar ondoren
Emen zeiñ geran nagusi.
Asi ziraden sutan bertatik
Eta auspartzen aundiak
Eraso zion gogor albotik
Orduan ziran larriak
Baña Okendo beti azkarrak
Oso suturik begiak
An ekiñ zion su eta garra
Zati eginez ontziak.
Olandesak an eztu artuak
Larritazunak an ziran
Geienak seatu
Itxasoren erdian
Ontziak ere su artu zuten
Ondatutzeko zorian
Okendo bera zan errukitzen
Nai gabetasun aundian.
Ala dakite gizon biotz dunak
Errendituari barkatzen
Egi au bera bai euskaldunak
Gudari bada izaten
Izan gaitezen danok anaiak
Eta alkartu gaitezen.
O! ez ibilli euskal leialak
Lurrak odolez eztaltzen.
Izanik garailaria
Arrotasunik ez zuan
Ala zan gure gizon aundia
Jazar lekuan berean
Burua zutik, begiak argi
Eta ezpatia eskuan
Ematen zuan beti arpegi
Argidotarren moduan.
Fededun ona beti izana
Eta gudari aundia beregana
Jaungoikoak deitu zuan
Gizon illezkor argia
Alabatua bere izena
Gaur zeruetan jarria
Bere gloriaz bete zuana
Betiko Euskalerria.
|