www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerkiak eta eresiak
Jose Mari Iparragirre
1839-1881, 1987

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Olerkiak eta eresiak, J.M. Iparragirre. Hiria, 2004

 

 

  hurrengoa

GERNIKAKO ARBOLA

 

Gernikako arbola

Da bedeinkatuba,

Euskaldunen artean

Guztiz maitatuba.

Eman da zabaltzazu

Munduban frutuba;

Adoratzen zaitugu

Arbola santuba.

 

Mila urte inguru da

Esaten dutela,

Jainkoak jarrizubela

Gernikako arbola.

Zaude bada, zutikan

Orain da denbora,

Eroritzen bazera

Arras galdu gera.

 

Etzera eroriko,

Arbola maitea,

Baldin portatzen bada

Bizkaiko Juntia.

Laurok artuko degu

Zurekin partia,

Pakian bizi dediñ

Euskaldun jentia.

 

Betiko bizi dediñ

Jaunari eskatzeko

Jarri gaitezen danok

Laister belauniko.

Eta biotzetikan

Ezkatu ezkero,

Arbola biziko da

Oraiñ eta gero.

 

Arbola botatzia

Dutela pentzatu

Euskal-erri guziyan

Denak badakigu.

Ea bada jendia,

Denbora orain degu

Erori gabetanik

Iruki biagu.

 

Betiko egongo zera

Uda berrikoa

Lore aintziñetako

Mantza gabekua.

Errukizaitez bada

Biotz gurekua,

Denbora galdu gabe

Emanik frutuba.

 

Arbolak erantzun du

Kontuz bizitzeko

Eta biotzetikan

Jaunari eskatzeko.

Gerrarik nai ez degu

Pakea betiko

Gure lege zuzenak

Emen maitatzeko.

 

Erregutu diogun

Jaungoiko Jaunari

Pakea emateko

Oraiñ eta beti.

Bai eta indarrare

Zedorren lurrari,

Eta bendiziyoa

Euskal-erriari.

 

Orain kanta ditzagun

Lau bat bertso berri

Gure probintziaren

Alabantza garri.

Arabak esaten du

Su garrez beterik

Nere biotzekua

Eutsiko diat nik.

 

Gipuzkoa urrena

Arraz zentiturik

Asi da deadarrez

Ama Gernikari.

Erori etzaitezen

Arrimatu neri

Zure zendogarriya

Emen naukazu ni.

 

Ostoa berdia ta

Zañak ere fresko

Nere seme maiteak

Ez naiz eroriko.

Beartzen banaiz ere

Egon beti pronto

Nigandikan etsayak

Itsulitzareko.

 

Guztiz maitagarria

Eta oestargiña

Begiratu gaitzazu

Zeruko erregiña.

Gerrarik gabetanik

Bizi albagiña

Oraiñdaño izan degu

Guretzako diña.

 

  hurrengoa