XLIII. Egur egiteko oihanez
SEMEAK: Argitua naiz ongi xaren gainean. Bainan badira larrain eta oihanak, egur egiteko adaburutzen direnak hamar edo hamabi urthetarik. Erradazu othoi nola behar diren hekiek tratatu.
AITAK: Oray badakizu nola luzarazten diren zurak. Egur egiteko oihanetan luze behar dute orobat; zorokeria laiteke aphal uztea.
Egur egiteko arbolaren zura behar laiteke hamabortz pia luze. Handik goiti uzten da adaburua.
Noizere azpiko adarrak lodituak baitira, mozten dira, hiru edo lau pien luzetasuna utziz, eta gain-aldeko bertze adar guziak arrasetik khentzen dira.
Holetan ez-da gelditzen lau besanga baizik zeinetarik atheratzen baitira gando berriak egurretako.
Egurra egiten denean gure tokietan, haritzaren adaburu guzia arront ebakitzen dute, besangak utzirik. Ez-da hori ongi. Haritzak ez-du hola murriztu behar.
Uzten zaizko zenbait adar mehar, eta adar hekiek izerdia goiti deitzen dute. Ebaki lekhuetako zauriak errexkiago sendatzen dira hala, eta adaburua ere lasterrago heldu zayo haritzari.
Batzuek erraten dute hobeenik dela haritzari khentzea bere adar lodienak eta bertze guziak uztea. Hola urthe oroz oihan berean ebaki-aldi bat balaiteke. Ene sinhestea da lan on bat dela hori. Nork bere onthasunean frogantza egin dezake.
Erran zahar batek dio:
Ez-dela haritz bat ondotik moztu behar, hamar landare gazte landatu-gabe.
Ene semea, orhoit zaite erran hortaz eta behar onik gabe ez-dezazula aurthik haritzik.
Zur baten beharrean zarenean, haritzari azala sei hilabethe bederen aintzinetik khenduko diozu.
Holetan gizena gogortzen zayo eta ez-da biphiatzen gero.
Azala primaderan khentzen da, izerdia haritz kapetaraino igan denean.Hori izaten da aphiril ondarrean edo maihatz hastean.
Gero haritza ebak daiteke hazil beherapenean; berantago ere bai, izerdia geldirik dagoeno.
Ebakitzerakoan, lurra haintzurtzen da inguru guzian, erroak mozten dira eta aurthikitzen da haritza onborrik uzti gabe. Gal laiteke bertzenaz pia bat zur lodienetik eta hobeenetik.
Bertzalde, onborra usten balitz, poxelu geldi laiteke. Horrek baduke ondore txar bat ere: onborren kopaduran gelditzen den ura pozoina da aziendentzat; barnea galtzen diote.
Onborra khenduz, erroek ematen dute muskila eta handik ethor ditazke arbola-gay onak. Fagoa bera, bertzenaz hiltzen dena, erroetarik hola phizten da.
Izerditan delarik ebakitzen den egurrak, zortzigarren bat gutiago balio du bertze batek baino.
Egur hezeak laurden bat gutiago balio du ezenetz egur idorrak. Idortzeak goritzen du egurra. Egur hezetik hainitz behar da su on baten egiteko; idorretik guti aski da.
Azken-buruan xurrago da: egur idorra erabiliz, atherako zare merkeenik.
Hogoi urthez goitiko egurrak indar gehiago du gazteagoak baino.
Egur xurituak ez-du hurbiltzeko ere egur azalduna balio.
|