www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Laborantzako liburua
Jean Pierre Duvoisin
1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Josu Lavin; Urkiola 1,1-C 48990 - Getxo (Bizkaia)

 

aurrekoa hurrengoa

XVII.
Drainaduraz

 

        SEMEAK: Bardadanik gogoeta nago zer izan othe daitekeen drainadura. Lehiatua nago jakitera. Ez-da ezen gauza ttipia lur tzar batetarik ona egitea.

        AITAK: Bada zeri begiratu! zoletan atheratzen dira errexkienik bazkak; eta laborari bazkarik ez-duena segur da erromes izateaz.

        Sorhoen agortzeko, egiten balira ixtun handiak, usu eta barna; egiten balira erreka hainitz, zer lanak! eta zenbat lur galdurik!

        Drainadura aldi bateko lana da, eta drainatzeko egiten diren errekak estaltzen ere dira.

        Beraz urthe guziez berritzen dugun lana, alde bat khentzen dugu drainatzeaz, eta lur galtzerik ez-da.

        Huna nola egiten den drainadura.

        Lurrak non-ere baitu ixuria, eta han egiten da erreka bat, erreka nausia deitzen dena

        Haren bi aldetarik bertze erreka meharrago batzuek ekhartzen dira ezkerretik eta eskuinetik, urak erreka nausira biltzekotzat.

        Erreka hekietan ezartzen dira drainak; lodiak, erreka nausietan, meharrak, bertzeetan.

        Drainak dira baxerazko tutu batzuek, muthurra batak bertzearen barnean sartzen dutenak.

        Drain meharrak pia bat luze dira, eta besoa bezain lodi. Ezartzen dira muthurrez muthur.

        Badira bertze drain motx batzuek, lodiagoak, eta deitzen dira muthurrekoak, zeren juntartetan ezartzen diren, bertze drainak elkharri iratxikitzekotzat.

        Erreka nausian ezartzen dira drain nausiak, erran nahi da lodienak.

        Drain meharrek ur soberakina ekhartzen dute drain nausietara.

        Erreka guziak lurrez bethetzen dira.

        Urak bere baitharik jotzen du drainetara, eta lurra idortzen da behar den heinean.

        SEMEAK: Bainan ez-dut ikhusten zerk ematen dioen urari joitea, eta ura nondik sartzen den drainen barnera.

        AITAK: Ez-da bizkitartean aditzeko hanbat gaitz. Drain lerroak aski usu ezarriak dira, eta ondo hekietako ura juntartetarik barnera sartzen zayote. Orduan, urrunago den ura zabalatzen da, eta soberakin den guzia iragaiten da drainetarik.

        SEMEAK: Orai aditzen dut ontsa, eta ez-da ere ezagutzeko gaitz zer ona dathorren horretarik.

        AITAK: Hortaz bertzalde, bada bat oraino, zeinari ez-baitzare ohartzen.

        Hura da airetik heldu dena.

        SEMEAK: Nola hori?

        AITAK: Lehenago ere erran dudana, aireak on handia egiten diote belhar eta arbola guziei.

        Bada, drainak urez husten direnaren arabera, airez bethetzen dira.

        Gauza ezagutua da drainadurak lur hotza berotzen duela, sanhotzen eta belharra lasterrago ekharrarazten.

        SEMEAK: Eta, zeinen barna sarthu nahi dira drainak luphean?

        AITAK: Lurrak nolakoak diren... Ura azaletik hurbil badago, ez-da barna sarthu behar.

        Lurra hainitz urtsua delarik eta ondo handikoa, han barnaxeago sartzen dira, ura beherago jausten delakotz.

        Arrontean, drainak ehorzten dira pia bat-eta-erdi edo bi pietan.

        Gobernamenduak ezagutu du hain on handia dakarkeela drainatzapenak, non lege berri bat eman baitu haren fagoretan.

        Legearen arabera, baldin ur ixurtzea egin behar balitz hauzo baten lurretik, hauzoak ezin debeka dezake, bidegabea ontzen diotelarik.

        Hauzoa baliatu nahi bada bere lurrean egiten dioten ur-ixuriaz, bertzeak ere ezin debeka dezake, gastuetan pharte hartzen dioelarik.

        Konfardiak ere egin ditazke hauzoen artean lur aralde baten drainatzeko, aziendentzat egiten den bezala.

        Baldin norbaitek drainadura batean bidegaberik egiten badu gaixtakeriaz, izanen du hilabethe batetik urthe batetaraino presondegi; pagatu beharko ditu bidegabea eta amanda bat.

        Drainadurako ura trabatzea aski da, pagatzeko gutienik 50 libera amanda.

        SEMEAK: Ageri da horietarik gobernamenduak zenbat prezatzen duen drainatzapena.

        AITAK: Bai, eta hori aski ez-den, pagatzen ditu oraino ingiƱadoreak, drainatzaileei irakhastekotzat nola egin behar duten beren lana.

        Drainak ere badira, ahalik merkeenik eginak, Bayonan, Maulen eta bertze zeinbait tokitan.

        SEMEAK: Noiz behar da drainatu?

        AITAK: Noiz-nahi. Neguan da gisenik.

        Drainatzen dira pentzeak eta landak ere.

        Diote hamabi erregu ogi ematen dituen landak, emanen dituela hamazazpi, drainatua izan den ondoan.

        Diote ere drainatzeko gastuak estaltzen direla bi urthez biltzen diren bihi goitiez.

        SEMEAK: Ederra da hori, eta uste izateko da hemen ere, bere ona-gatik laboraria emeki-emeki drainatzen abiatuko dela.

 

aurrekoa hurrengoa