XLII. Xarez
AITAK: Ene seme maitea, othoizten zaitut atzartasunekin entzun dezazun gaurko solasa. Mengoa handitako gauzaz mintzatzera nohakizu.
Damu den bezala xarak tratatuak dira gure herri-aldean.
Xara bat heldua ditakeenean ebakitzeko heinera, langileek haizkoraz ondoak mozten dituzte, kozkorrak utziz han berean.
Zer gerthatzen da gero? — Kozkor hekiek zilhatzen dira, usteltzen zayote bihotza; bazterretarik botatzen dituzten gandoak erphilak izanen dira gehientsuak. Kozkor hekietarik ere hiltzen da bethi zenbait. Orduan huts-arteak hor-hemenka gelditzen dira xaretan.
Geroztik ez-da eremu batean lehengo egurra hurbiltzeko ere altxatzen, eta altxatzen dena ez-da hain ederra.
Galtze handi bat heldu zaiku hortarik, eta gure hobenez.
Ene semea, utz dezagun molde lastimagarri hori.
Xara bat ebakitzeko denean, langileak garbitu behar du ondoaren ingurua eta haizkoraren muloaz jo itzuli guzian.
Lurra hola jorik, agertzen ditu bazterretako erro hazkarrak. Ebakitzen ditu zartzakatu-gabe. Gero tantayari orobat mozten dioizki azpiko erroak.
Erro hekiek oro muskilduko dira eta handik ethortzen diren gandoak sanhoak eta hazkarrak ditazke.
SEMEAK: Ageri da onbor zahar kozkortuek ezin eman dezaketela hain urthume ederrik. Ikhusten dut oraino bertze gauza bat ere: onborrak ebakiz, egur gehiago atheratzen da.
AITAK: Egur gehiago izatea on da; bainan hori deus-guti lakiket, baldin on handiagorik ikhusten ez-banu.
Onbor zaharrek ematen dute sasia bezalako muskil ahul bat. Sasi harek garbitu behar du: ez-da lan ttipia, eta handik atheratu izan dudan arbutzak ez-darot lana pagatu.
Beraz lan hartan eman denbora galdua izatu da enetzat. Bertze zerbait lanetan eman izan banu, izanen nuen ene saria. Ageri da galtzetan gelditu naizela.
Onborra oso-osoan altxatzen badugu, ez-da erroetarik muskil xehe txar bat ethorriko. Gando gutiago, zuzenagoak eta ederragoak jaikiko dira. Hekien lana errexagoa izanen da, zain berriak eginen dira; xara goizago helduko da eta hazkarkiago.
SEMEAK: Zer on handia!
AITAK: Ez-da bada guzia hortan!
Onborrak ebakiz, erroetarik gando berriak ekharraraziz, lekhu hutsik nihon ez-da gelditzen. Nihon ez-da lur galdurik.
Eta, nork erran dezake horrek zenbat dakharren?
SEMEAK: Nihork ez-naski. Ezen lekhu huts hainitz da oraiko gure xaretan, eta ongi zabalak ere zenbaitetan. Asko egurren toki balaiteke hekietan.
AITAK: Ene semea, bada beraz zeri begiratu. Diote, onborrak ebakiz, atheratzen dela irabazi doblea, guziak ontsa khondatzera.
Nahi bada ere zur-alde eder bat egin, aski da arteetarik urthe oroz khentzea gando txarrenetarik. Azkenekotz geldituko da diru gaitza balio dukeen zureria.
SEMEAK: Ez-nintzen horri ohartzen. Espantitua nago nolako onak dakharreten arthek eta antzeak!
Oraikoan ongi eskolatua naiz. Hitz darotzut, aita maitea, ez-dudala xara ebakitzetan onborrik lekhuan utziko. Garbiki ageri da ezen galtzerik baizen ez-dela onbor utzietarik heldu.
Hekiek utziz, egur altxatuko da gutiago;
Lan gehiago daiteke urthumeen garbitzean;
Gando txarragoak izanen dira;
Xara berantago eta aphalago helduko da;
Zureriarik ere ez-da handik atheratuko;
Huts-arteak non-nahi eginen dira eta lur zathi ederrak alfer dagozke.
Ez, ene aita, horiek oso sobera dira; gizonik itsuenak ikhus detzazke; eta hori ikhusiz geroztik, erhoa izan behar da, makhur beretan aintzina ibiltzekotzat.
Oraidanik ez-da gure xaretan onborrik geldituko. Artharekin garbituko ditut muskilak, urthe oroz bakhandatuko ditut eta xederratuko oihantze ederra egin dadien arteo.
AITAK: Guziek ez-dukete oihana egin arterainoko astia. Diru beharretan denak lehenago motz dezake bere xara.
Batzuek xuritzen dituzte xarak thanutzat azala saltzeko. Xarak ez-du hortarik gerokotzat onik. Bainan beharra gaihendurik, azala khentzen baduzu, ahalik berantena egizu, eta gero xara xuritua ahalik lasterrena duzu aurthikiko.
|