IV. Lur motez
AITAK: Laborantzako gauzetan eta bertze askotan argituak diren gizon batzuek miratu izan dituzte lurrik hautenak, jakitekotzat zertaz diren eginak.
SEMEAK: Eta zertako hori?
AITAK: Zeren jakinez geroz nola eginak diren lur onak, hartarik ezagut baititake nola medea daitekeen lur txarra.
Beraz ikhusi izan dute lur aberatsenetan khausitzen direla hein berean gisukia, suharrikia eta buztina. Gero bada hamabigarren bat ustelki.
SEMEAK: Horiek guziak ez-ditut ongi aditzen.
AITAK: Gisukiak dira gisu-harria, egun oroz ikhusten duguna; merla, laphitza, igeltsua. Horietarik orotarik phorrokaturik khausitzen da lurrean.
Suharrikia da harri xuri bat sua badagokana. Bide bazterretan non-nahi bada halakoa. Baxera egileek ere erabiltzen dute nahasteka Luhusoko, Makayako, Itsasuko eta Ezpeletako thoska edo lur xuriarekin, porzelena egitekotzat. Halako harri phorrotua kauzitzen da lurretan.
Orok badakite buztina zer den zeren toki guzietan bada, batzuetan gorrasta, bertzeetan xuhaila.
Ustelkia da belhar ondakin eta azienda usteldua. Lurrak hazten dituen belharki, arbolaki, animaleki, orok egiten dute, hil diren ondoan, ustelkia.
Huntarik hainitz den tokian segur izanen da uzta ederra.
Lurra dorphea den tokian, buztina nausi da, eta gisukia eskas.
Behar da gisuztatu eta legarreztatu, legarrak gisuki hainitz baduelakotz.
Lurra arin den tokian, legarra nausi da, eta buztinkia galdatzen du.
Orotan ezarri behar da ustelkia, erran-nahi-da ongarria eta luhumenda, zeren lur ustelak, izena duen bezala, baitagoka ustelki hainitz.
Eskalduna bethi uri eske, edo atheri eske dago zeruari, zeren bere lurrak ez-dituen ongi medeatzen, arinegiak buztinez, borthitzenak legarrez.
Ez-lezake Jainkoari egin hanbat zinkhurina, baldin ohartuagoa balitz.
Espainian ere lekhu beroetan uri guti egiten du. Guthartean bada asko indiano Ameriketarik ethorririk, erran dezaketenak aurkhintza hetan egiten duela uria berrogoi-eta-hamar bat egunez lerroan, eta gero urthe guzian baterez. Non da, bada, han baino lur aberatsagorik? Guk ordean lurrak utzi ditugu txartzera eta ez-ditugu ontzen. Han ere gauza bera gerthatuko da denborarekin, jende alferra delakotz: bainan hekien gaitzak ez-gaitu onthuko.
Lur arinegiak, hainitz ur edanagatik, ez-du begiratzen. Idorte deneko, lurraren jabea ur eske dago.
Lur buztintsuak ez-du uzten urik aski sartzera. Idorte deneko, nausia ur eske.
Urite bada, gu urez ithoak, atheri eske.
Medea detzagun gure lurrak eta hekiek hartuko dute beren neurria uretik.
Egin diozoguten ongi, eta ongi izanen dugu.
|