XXVIII. Aberetegiez
AITAK: Ene semea, gure tokietan, azienden heyak hainitz gaizki eginak dira. Gehienek iduri dute zilho itsu eta zikhin batzuek.
Asentuak beltz-beltzak daude, zokho guziak herrautsez eta amaraunez betheak.
Eta orotarik gaixtoena, azpiko lurra lohitua eta behinere aldatu gabea.
Zikhintasunetik heldu dira gaitz asko.
SEMEAK: Abere guti hiltzen da bizkitartean.
AITAK: Ez-derrazula, ene semea; ez-da urtherik, non hor edo hemen zenbait buru galtzen ez-baita, eta aldi batzuez hainitz.
Buru bat galtzen duenarentzat, hori bera soberaxe da.
Hainitz galtzen duenak erreka jotzen du.
SEMEAK: Heldea daite orduan.
AITAK: Bai, on da erraiteko. Heldea ere ez-da bere baitharik ethortzen, eta nork daki zikhinak zenbat ez-duen sorrarazten edo laguntzen?
Guziek diote gaitz bat hari denean: Garbi detzagun heyak.
Horrek erran-nahi du badakigula zikhina zein gaixto den; eta gure jakinean gaizki idukitzen ditugula gure heyak.
Abiatzen gare orduan heyen garbitzen. Bainan berantxe, ezen ordukotz gerthatzen da aziendek odolean sarthua dutela izurria, et[a] gero hiltzera heldu dira.
Garbitasuna ez-da beraz gauza bat alferra.
Baldin gu ere bethi zikhinpean egon bagindedi, ontsa othe ginaizteke? Ez naski.
Horren gainean, abereak gu bezala dira: garbitasuna galdegiten dute.
Zikhinak ezartzen du ustelkeria zokho guzietan; osagarriari bidegabe egiten du.
Ez-da halakorik behar.
Eta bada! gure tokietan nihon-guti dira heyak garbirik. Galtze handiak ethortzen zaizku hortarik.
SEMEAK: Aixtian zinioen aberetegiak gaizki eginak direla hemen.
AITAK: Ezin gehiago.
SEMEAK: Zer da bada egiteko?
AITAK: Heya zaharrak ahalaz medeatu behar dira, eta berririk egiten denean, bertze moldez xuxendu.
Behinik-behin, aberetegia ez-da nahi laborariaren etxe barnean.
Egin daiteke kontra, edo berez.
Aberetegiak behar ditu bi buruetan atheak. On handia heldu da hortarik barneko eta kanpoko lanetakotzat; airearen erreberritzeko eta urrin tzarren khentzeko ere bai.
Hainitzek nahiago dute heyako sartzea izan dadien iguzki-haize aldetik, ezenetz hegoatik.
Athearen bi aldetarik aziendak ezartzen dira, ezker eta eskhuin, bi lerrotan bertze bururaino, bidea erditik dutela.
Abereen azpiak izan behar du galtzadatua, ixuri guti batekin gibel-aldera eta erreka batekin gernuari kanporat bide ematekotzat.
Athe, leyhoak ideki behar dira aziendak kanporat ematen diren aldi guziez, airea barnean berri dadientzat.
Azpiak atheratzen direnean ere bai; eta orduan jatsaz nahi dira ontsa garbitu aldi oroz, eta urez ere bai noizean behin, udan bereziki.
Aziendek behar dute tokia nasai, ez-dezaten elkharri minik egin, eta ez-ditezen ithoka jaten hari, bata bertzearen bekhaiztiz.
Abereek ez-dute teila-arrasa lakhet, hotzak eta beroak hobeki jotzen ditulakotz halako heyan.
Selharua ez-da izan behar aphala. Heya handiago, selharua gorago.
Dornadurako taulak mihietan sarthu behar dira eta artekak tapatu.
Hainitzek bazka-zilhoak egiten dituzte errextasun baten-gatik maƱateren gainean.
Hori baino hobe laiteke kanpotik ematea belhartegiari bidea, ezen azpiko usainak goiti igaiten dira zilho hekietarik eta bazkak khutsatzen dituzte guti edo aski, batzuetan hainitz.
Heyak nahi du gisuz xuritu urthean behin bederen.
SEMEAK: Hemen ez-dute bada gehienek egiten hamar urthetarik ere.
AITAK: Hanbat gaixtoago egiten ez-dutenentzat. Nik nahi dut herrautsak eta marmalo guziak khen ditezen beren sareekin. Garbitasunak ez-du bere parerik.
Baldin heya zikhin uzten baduzu, azienda ez-da hilen menturaz; menturaz bai. Nork daki?
Bada oraino bertze gauza bat ere, bainan hau arras ontsa jakina.
SEMEAK: Zein da hura?
AITAK: Zikhinki idukitzen den azienda ez-da goritzen, garbiki atxikia bezala.
Frogantzak eginak dira. Ehun kintal bazkharekin gizon batek ezin-gizenaraz detzazke hamar buru; eta ehun kintalekin, bertze batek gizenarazten ditu hamabortz buru.
Artak egiten du hori.
SEMEAK: Ni ere sinheste hortako naiz.
AITAK: Ez-da zeren dudatu. Hori egun baino lehen ezagutua izatu da, eta maiz ikhusten dena da, begiratzen bada bazterretara.
Erranen darotzut oraino bertze gauza bat: abereei azpira ematen diozuten hiratzea edo othea izan dadiela idorra.
Ohe bustia edo hezea zuk etzinduke nahi... ez aziendek ere.
Abereei bustiak, guri bezala, gaitz egiten diote.
SEMEAK: Ai, aita, gaur gauza ederrik erran duzula! Zenbatez ez-ginduke hobe hola egitea?
AITAK: Ene semea, ez-ditutzu bada oraino guziak aditu. Mintzatu natzaitzu heyaz; bihar erranen darozkitzut abere-zainaren egin-bideak. Berantegi da orai solas hortan sartzeko. Dugun egin othoitza.
|