|
LABORANTZAKO
LIBURUA
EDO
BI AITA SEMEREN
SOLASAK LABORANTZAREN GAINEAN.
BAYONAN,
ANDRE LAMAIGNEREN MOLDIZTEGIAN.
Pont-Mayuko karrikan, 39 numeroan.
1858
BERORREN GORTASUNARI,
GURE JAUN
ETA PRINTZE BIZAR
LUIS-LUZIANO BONAPARTERI
Eskaldunen amodioa,
GOGOA ETA BIHOTZA
ETA ORDOEN ARTETIK,
Berorren eskupeko aphal,
Bainan bethi eskerdun,
DUVOISIN, kapitainarenak.
MUR DE ABADI,
Arraztoy jauregiko jaun, Frantziako
JAKINTSUEN
BALDERNAKO IHARDESDUNARI,
Jauna,
Eskaldun zure herritarrek aspaldidanik dakite berei ekhartzen diozuten amodioa. Lurreko hiri eta lekhu ederrenek ez-darotzuete sort-herria ahantzarazi. Ipharretik hegoara, non da jendaki argitu edo salbaya zuk ikhusi ez-duzunik? Iragan dituzu zelhai aberatsak, mendi gogor, itsaso, mortuak. Hestura latzetarik amorrik egin gabe ilkhi zare zori onez. Jauregietako berregindurek ez-eta ere atsegin gozoek etzaituzte ez liluratu, ez beretu. Haukien atheka, gaitzagoa zen arren hesturetakoa baino, zu leheneko hura bera gelditu zare. Ez larderia gaixtoek, ez balaku enganagarriek azpiratu etzaituzte. Guzien artetik bihurtu zare bethi bat gu gana. Ongi ethorri zarela!
Jauna,
Nork bere herriari zor dio ahal duen laguntza. Aria hortaz, nik ere eskaraz ezarri ditut laborantzaren gaineko argitasun batzuek, gure herritarrentzat premia zirenak. Zure bihotza ez-da arrotz Eskaldunei egiten zayoten ongiari. Onhets zazu, othoi, ene ahal xumearen egintza.
Gelditzen naiz holetan,
Jauna,
Zure eskupeko orhoitdun
DUVOISIN, kapitaina
|
|