XXII. Samats lasteraz
SEMEAK: Egun haukietarik batez gure hauzoko etxetiarrak ongarriztatu behar zukeen bere arthoa; bainan udazkenean eritasunez galdu zituen bere aziendak. Zer gerthatu da orai? Bortxatua izan da landari ematea samats berria, erdi usteldua baizik etzena.
AITAK: Bai eta guti baliatuko da arthoa, eta landan harra ez-da eskaz izanen.
SEMEAK: Bizkitartean, huts hori etzen haren ez-axolatasunetik heldu.
AITAK: Nahi dut: bainan gizona estraputan gerthatzen denean, egin-ahalaz bermatu behar da atheka txarretik ilkhitzera. Lurrera erortzen denak xutitzera egin beza, eta ez-geldi errara, norbaitek altxatuko duelakoan.
SEMEAK: Zer egin zezakeen bada gizagaizoak?
AITAK: Ikhusteko zuen ongarririk-gabe gelditzera zihoala; hala etzela ongi atherako. Galdu izan zituen abereen ordainak lehen-bai-lehen eskuratu behar zituen; eta, arte hartan, luhumendak eta inthartetako ihaurkin ustelak xuxendu. Luhumenda hainitzek eta gisu phuska batek estaliko zioeten hobeki ongarri eskasa ezenetz samats usteldu-gabeak:
Ez-da horri ohartu ez-eta-ere nausia: hanbat gaixtoago!
Bizkitartean aditurik ere aski bazuten: neronek erran izan diotet, eta buru-gogorrarena egin dute. Ez-dute ongi hartzen bertzeen erranik.
Ene semea, nori berari egiten dio bidegabe buru-gaixtokeriak.
Buru gaixtoa duenak adiskide on guti izanen du, zeren halakoekin ihardukiz makhur-biderik baizen ez baita.
Ez-dezazula egin hekiek bezala; etzare ongi atherako.
SEMEAK: Sinhesten dut hori, aita; gizon jakinekin eta prestuekin ihardukiz ez-da deusere galtzen. Halakoen adiskidetasunak onik baizen ez-dakharke.
Ez-dut urrikari gure hauzoa berak egin duenaz geroztik hutsa.
AITAK: Etzare ongi mintzo, ene semea; gizon beharra bethi urrikalgarri da. Jainkoak ez-du lagunduko bihotz gogorra dagokana.
Bainan urrunduak gare gure solasetik. Ez-darotzut erran oraino nola egin daitekeen samats lasterra, beharra den orduan.
Ehun laurden uretan urtharazten duzu libera bat menaslora berde.
SEMEAK: Nola galdatu behar da hori potikarietan edo drogistetan?
AITAK: Errekitu hori deitzen da frantsesez sulfate de fer.
Ur hartaz bustitzen dira abere azpiak, mehe-mehea hedatzen diren arabera samats-tokian.
Gainera ematen da hiratze, ithur-urez bustia.
Hiratzea estaltzen da berriz abere azpikoaz, zeinari ematen baitzayo, lehen erran den bezala, menaslora-uretik; eta hola-hola, hiratzea eta ongarria aldizkatuz, egiten da samatsa.
Gero gaineko azala egiten da lurrez eta igeltsuz bertze samatsari bezala.
Samats hau berotzen da laster; menaslorak indar ematen dio, eta landara eramateko on daite hamabortz egunen buruko.
SEMEAK: Bainan ez-duzu erran zenbat hiratze behar den abere azpi arauka.
AITAK: Ongarri angelatara batentzat bederatzi hiratze angelatara, erran-nahi baita batentzat bederatzi.
SEMEAK: Eta hiratzerik ez-bada?
AITAK: Othe xehe, artho khuzkur, belhar, lasto, phorroska guziak on dira.
Egiten da orobat ongarri lasterra gisu berriarekin, menaslora uraren orde ezarririk, eta gero guzia urez hezaturik.
Holako orduan gisua erabil daiteke ongarriarekin nahaste, ez ordean bertzela.
Ongarriari gisua ematea ez-da zuhurtzia, zeren ahularazten baitu, lasterregi ernaraziz, eta indarra aireari emanez.
Ongarri hotzean bakharrik ezar daite gisu liphar bat. Ongarri onean ez.
Ongarri onak astiz berotu nahi du.
SEMEAK: Ez-dut bada nik sinheste handi bat ongarri lasterrean. Eta zuk askotan erran darotazu ongarri ona egin behar dela.
AITAK: Segurki-ere, ongarri beroa egin behar da ahalaren neurrian.
Ongarri berorik egiten ez-duenak, badu laborariaren izena, bainan ez usaina.
Erraiten darotzudanean egin dezazun ongarri ona, harek duela indar handia, ez-darotzut erran ongarri hotza kaltekor dela.
Ez-du hainbertze indar, bainan harek-ere on egiten du.
Ez-dezazula deusere galtzerat utz; egizu gauza guziez onkhailu.
Hola bermatzen den laborariak laster gorituko du bere onthasuna.
|