|
Azaroaren 13.an Santa Maxelende Birjin ta Martir
1. Ala nola baitire fedearen Martir gloriosoak, badire alaber kastidadearen Martir biktoriosoak, ta birtute guzien exenpluak elizan. Ebetaik izan ze S. Maxelende jenerosa Flandesen jaioa. Jangoikoaganik zue naturale ona, ta onera afizionatua aurzututik, eta gaizki den guzietara oposizio zuena, eta ongi azitzeareki mantenitzen ze onean konstante aborrezitus bekatuen zeboak, banidadeak, galak, dibersioak, ta alako arinkeriak. Agitz ze galant eder ederra, ta sanda bateo izateareki famatua ta kuadrablea guzien begietan. Orgatik anitzek pretenditzen zute esposatako: baña berak eskojitu zue esposotako esus ona ofreziturik konserbatzea birjin. Kaballero abrats poderoso batek guzien gañetik nai zue bizikide, ta ainberze porfia, promesa, ta gauza in ziote arren buratsoei, ezi aiek ofrezitu ziote beren alaba etzekiena alakorik. Kaballero gura deitzen zena Arduino agitz kontent zego prestatzen bodetako festa alako eguneko. Bitarteo buratsoek sandari galdegin ziote, nai zuen artu senar kaballero gura ain poderoso, prestu, ta bear bekalakoa. Obedi zezotela in zuten ajustean, ezi matrimonioko estadoan ere salba zeikela. Turditu ze aditzeas ere, ta eskatu zue denbora pensatzeko. Gau guzian egon ze orazioan, guarda zezan osorik birjin desloratu gabe, arma zezala bere grazias, garaitzeko tentazio guziak. Eta Jangoikoak in omen zio grazia bialis Aingiruak bisitatu, animatu, ta seguratu zutenak. Biramonean mintzatu ziote buratsoei animosa akar egines zergatik itz eman zuten aipatu gabe berari, zuelarik adin ezauntzeko on gi zegokiona. Jakin zezatela bera zegola ofreziturik Jesu Kristori aurzututik, ta etzuela utziko mundu guziagatik ere.
2. Ellegaturik egun señalatua, joan ze Arduino akonpañamentu andiareki bere Nobiaren eske: baña au zego bere Jesus onareki orazioan etzuela nai bodarik niolatere: Aitak arrapatus biloetaik atrarazi zue jendeen alzinera; baña an mintzatu ze alako arimo, ta determinazioareki etzuela aldatuko estado zeukana, ezi guziek entendatu zute etzutela ezkonaraziko, ta lenago arrek galduko zuela bizia, ezi birjinidadea. Gelditu ze Arduino alde bat alke gorriturik konfuso, berze alde koleraturik furoso. Ala guziak joan zire nor bere alde, ta donzella sanda bere oratoriora, eta andik alzina eman ze iago egitera orazio, baru, bijilia, ta obra on, esperatus laster pasatuko zuela martirio birjinidadeagatik. Andik egun guti sandaren buratsoak konbit joan zire berze etxe batera, utzirik alaba etxean bakarrik, baizekite etzuela nai alako festarik. Ori jakinik Arduinok, ta au zela eskaidarik obena, bakarrik zegolaik, joan zekio armaturik: eta naiz altxatu zen sanda, aurkitu zute azkeneko. Pensa arren ikaradura: Pensa berzearen itzak, promesak, porfiak, ta gauzak. Baña errebestiturik Jangoikoaren espirituas sandak erran zio erresuelta, etzela izanen desleal Jesu Kristori, zeñi ofrezitu zen: baziokela berak il gorputza, baña arima ez. Au erran ta nolapait eskapatu ze eskuen ertetik: baña arrek amorearen, ta iraren suas furoturik segitu zue ezpatareki eskuan, erdetxi zue, ta bota zue flik lurrean. Baña odola ikusi zueneko gelditu ze itsu bi begietaik. Famatu ze lanzea, eta buratsoek akonpañaturik jendees ta sazerdotees orzi zute sanda erri batean urbil, S. Pedro ta S. Pabloren elizan, non egon zen irur urtes. Ondorean zerutik errebelazio izanik, aldatu zute solemneki leku gartara, non ere utzi zuen bizia; an Jangoikoak nai zuela honratu sanda milagroeki. Aldatu zuten egunean, joan ze Arduino itsutua humil humila, konfesatus bere kulpa, eskatus barkazio, ta bista galdu zuena. O Jangoikoaren piedadea! O sanduen mendekatze-modu jenerosoa! Bereala sandaren medios argitu zue Jangoikoak antxe berean: eta asi ze oius kontatzen bere gaizki egina, Jangoikoaren ta sandaren miserikordia, lagundus jendeak ere laudatzen &. Leku gartan fabrikatu ze tenplo bat sandaren honratan, eta sandaren Aitak Hunbinok egin zio bere ondasunen donazio, eta sandak anitz milagro. Andik gero errelikien parte bentzait aldatu omen ze berze lekuetara, eta guzietan itentu milagroak. Agitu omen ze martirio gau 670 urtean &.
Azaroaren 13.an, Homobono Merkatari. p. 319.
|
|