www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Lastallaren 6.an
San Bruno Kartujoen Fundadorea

 

        1. Asko maneras biltzentu Jangoikoak beregana bereak, ia amorez ia beldurrez. S. Bruno Alemana Koloniakoa, estudiaturik ederki Parisen, zegolaik an ia Maestru eginik erakusten, agitu ze iltzea bere adiskide ta Maestrulagun bat famatu letras eta birtutez. Eramanik orzitzera akonpañamentu andiareki Jaun gura, ilaria egiterakoan, nokturnoan ellegatu zelaik kantatzera lekzio gura asten dena, responde mihi cuantas habeo iniquitates & Jangoikoaren probidenzias ilak andaetaik goraturik burua erran zue boza triste bateki, Jangoikoaren juizio justos naiz akusatua. Guziak lotsarriturik, aterturik kantua, utzi zute biramoneko. Biramonean ia famaturik agitua, bildu ze jende geiago; eta zeudelaik guziak beira, gisa berean goraturik boza lotsagarriagoareki erran zue, Jangoikoaren juizio justos naiz juzgatua. Iago lotsaturik, ta etxakin zer egin, disponitu zute segitzea biramonean xakin naiez zertan baratzen zen tragedia gura. Mundu bat Iende bildu ze ikustera, eta beira beira daudelaik garai berartan, ara non jaikitzen den ila berriro, eta oiu ikaragarri desesperatuareki erraten du, Jangoikoaren juizio justos naiz kondenatua. Guziak ikar ikar koloregaizturik atra zire Jesusketan, buruak apaldurik: eta bada bere agos deklaratu du bere kondenazioa, eztaike ortzi lur sagratuan: atra zute, ta ortzi kanpoan astoen obran. Bruno presente egon zenak, ezin kendu burutik lanzearen memoria, ezin ertxi begirik, deitu bere adiskide andienak sei, ta negarra zeriola erraten diote, Zer inen dugu, ene adiskideak, ikusia ikusirik, ta aditurik aditu duguna? Nor ezta beldurtuko Jangoikoaren juizio justoes? Eta gauza bakar inporta dena da betikos salbatzea edo kondenatzea. Orra gure adiskide gura guk jakintsu ta birtuosotako gindeukana dago ia betikos erretzen ta errabiatzen infernuan erremediorik gabe. Zer izanen da gutas? Ezta ori agitu kasualidades: Jangoikoak disponitu du gure onnaies. Ezta mintzatu ila beretako, eztuelaik erremediorik: mintzatu da Jangoikoaren manamendus abisatzeko gu, ez gaitzen deskuida. Iduri bazaize, trata zagun seguratzeas betiroko salbazioa. Ez gaitu nai kondenatu, ala abisatzen gaituelaik Jangoiko onak: baña deskuidatzen bagara, agi dakiguke guri ere arri agitu zaiona, ezi ezta nioren bear bere Majestadea egoteko etxideten: eta barkazioa ofrezitzen digunak penitenziagatik, eztigu ofretzitzen egun bat ere seguro. Ni bereala, nai nauenak segitu. Linquae coax ranis, cras corvis, vanaque vanis: Ad logicam pergo, quae mortis non timet ergo.

        2. Segitu zute seiek gogotik ere, eta zuten guzia saldurik, ta pobreei emanik, joan zire Granoble alderat, nongo Obispoa, baizekite zela Hugon Sandua. Onek izan zue amets-iduri bat, non ikusi bekala zuen zazpi izar eldu zirela beraren alzinean eremu alderat bere Obispadoan deitzen zena Kartuxa, eta an fabrikatzen zuela Jangoikoak etxe bat beretako. Presentatu zekizkiolaik zazpi gizon gaiek bere oñetan, entendatu zue bisionea: eta joanik guziak eremu gartara, eginik eliza batean, ta zeldatto batzuk etxola gisa, asi zute plantatzen errelijione Kartujoena, apartaturik munduko joanetorrietaik, enpleatzen sollik Jangoikoaren gauzetan, orazioan, ta penitenzian, txastatu gabe aragigenderik beñere bere bizian, ezeta heritasunean ere, bizitus Aingiruak iduri dutela iago ezi lurreko gizonak: Guzien ganetik S. Bruno, zein Jangoikoak ere faboratzen zue bere eskojitua bekala, plantatzeko bizimodu gura: eta Obispo Sandua afizionaturik ezin zeike aparta, obligarazi arteo joatera bere ardien kuidatzera. Mundukoei iduri zaiote aien bizia bizi tristea emengo dibersiorik ta alegranziarik gabe: baña alegreago ta gustosoago daramate, gustatus ta beiratus zein suabe den Jangoikoa, ta mana zerukoa, okatus Ejiptoko elze, tipula, ta farraskeries: zeñetan zebatzen diren Adanen hume miserableak.

        3. Obenean zegolaik an, Aita Sanduak Urbano II.ak, beraren Diszipulo izanak Parisen, deitu zue bere palaziora, baliatzeko artas Elizaren gobernuan. Gelditu ze Sandua Roman triste alde bat ala nola portutik atrea itsasoko ur bagaden erdian, berze alde konforme obedienziagatik sakrifikatus bere gustoa Jangoikoaren gustora. Eta bear zuelaik joan Franziara Aita Sanduak, nai zuelaik egin Arzobispo S. Bruno, onek otoien podorez logratu zue utzi zezan libre erretiratzera Kalagriako deserturen batean. Emen bizi ze azkenerat, gorputza lurrean, gogoa Zeruan: eta egun batez Kalabriako Dukeak Rojeriok eizian zebilalaik aurkiturik Sandua bere laguneki belauriko orazioan, artu ziote amore, ta eman ziote eliza bat ta asko gauza bear zuztenak, ta enkomendatzen ze aien orazioetan. Baliatu zekio: zeren ezi bere Kapitan batek nai ziolaik traizio egin gerran, S. Bruno bere eremuan zegona agertu zekio Jangoikoaren milagros Kondeari, ta agertu zio armatu zioten traizioa, ta ala libratu ze ura. Ala biziturik Sandua, ta azirik bere familia sagratua bizimodu admiragarrian ellegatu ze plazo señalatura deskansatzeko Zeruan. Iltze 1101 urtean. Monstratudu Jangoikoak beraren gloria asko milagro klaro andieki: alaere etze tratatu Kanonizatzeas, alik eta 1514 urtean manatu zuen Leon X.ak zelebratzeko beraren festibidadea bere konbentuetan, gero azkenik Eliza guzian.

 

aurrekoa hurrengoa