www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Urriaren 26.an
Sanduak Zipriano ta Justina Martirak

 

        1. Admiragarriak dire Jangoikoaren miserikordia ta manera usatzentuenak salbatzeko arimak, gure gaizkietaik atras onak, benenotik triaka, ta eriotik bizia. Egia gau ageri da S. Ziprianoren bizitzan, zein lenago izanik sorgin, tratu zuena Deabruareki gaizkirako, Jangoikoak aldatu ta egin zue bere du Martir manera gontan. Bizi ze Antiokian S. Justina infielen alaba, ta bera ere infiel lenbizian: baña gero Diakon sandu baten medios kristiatu ze bera, ta beraren medios Aita ta Ama. Ze donzella agitz prudente, agitz eder agraziatua guzien begietan, baña geiago Jangoikoaren begietan, zeiñi plazer egiteagatik ofratu zio bere birjinidadea betikos: Inbidias Deabruak nai zue apartarazi Jaunaganik: ortako mutil gaste abrats baten biotzean itxeki zue amorearen sua de manera, ezi onek prokuratu zue milla maneraz bereganatzeko Sandaren borondatea: baña protxurik gabe, zeren Sanda baizego amorosturik Jangoikoas, ta erresolbiturik galtzera guzia lenago ezi beraren grazia. Nola berzeari ezpaizekio baliatu bere egin zuen dilijenzia guzia, nai izan zue baliatu Deabruaren arte gaixtos. Ze Antiokian berean sorgin famatu andi bat deitua Zipriano: oni deklaratu zio bere pretensioa, ta eskatu zio logra zezon errendiaraztea Justina edozein artez edo medios; pagatuko ziola ederki bere lana. Zipriano Deabruari emana bekala ofrezitu ze logratzera pretensioa. Inbokatuzue Deabrua, manatu zio egin bear zuena: Deabruak egin zue bere eginala bein bi irur aldis: baña Sandak armaturik Jangoikoaren grazias, ta bere birtute proprioas garaitu zue, ta bota zue bereganik ordu gaixtoan. Arritu ze Zipriano ez logratzeas donzella baten errendiaraztea infernuko podoreareki: eta Deabruak desengañatu zue, arren arte ta indar guzia etzela aski, garaitzeko Kristio ona, zeren zegon armaturik Kristo guruzifikatuaren birtuteaz.

        2. Oneki asi ze Zipriano idikitzen arimaren begiak, eta ezauntzen Jesu Kristo dela Jangoiko eta poderosoago ezi Deabrua, zeñi zerbitzatu zion arrek orduraño: eta biotzera emanik Jangoikoak argiareki sua, igitu ze atratzeko bizimodugartaik, ta egiteko Kristio. Billatu zue Antimo Obispoa, zeñen manamendus su emanik bere libru ta arte gaixto guziei, bataiatu ze: ta gero exenplu ona emanik ordenatu ze Diakon, eta Jangoiko onak arren eskus egin zue asko milagro, lauda dezagun Jangoikoaren miserikordia noraño. Eta nola ere on guzia asi baize S. Justinaren kasos, beti zegokio agradeziturik, eta guardatzen zio errespeto ta atenzio guzia: eta laguntzen zio zerbitzatzen Jangoikoai iago ta iago.

        3. Ala bizi zirelaik sanduki, biak inarazi zitue preso konde batek deituak Eutolmio, eta Zipriano lenik tormentarazi, ta saietsak txarrantxarazi alzairuzko aztapar batzueki; gero Justinai anitz bofetada eman ondoan azotarazi berga zimalles. Gero paratu zute Zipriano karzelean, eta Justina andre honratu baten etxean. Andik egun guti aien konstanzia ikusirik botarazi zitue bertz aundi batean beterik pikez, urines, ta erresinas irakiten. Sartu zire, ta egon zire bertzan denbora asko, ta atra zire sano eder mellarik gabe; ta Jentilen sazerdote bat Atanasio deitua erre zue suak sanduei barkatu ziotenak. Andik eraman zuzte Nikomediara, eta an pasatu ondoan berze asko tormentu koraje ta alegria andiareki, ebaki zitiote buruak; eta gorputzak utzi zuzte ortzi gabe, jan zezkiten baseiziek, baña guardatu zitue Jangoikoak. Kristio batzuek arturik gauas, ta paraturik itsasonzian pasatu zuzte Romara, non baitaude orai S. Juan de Letranen tenploan. Martirioa agitu ze Dioklezianoren denboran &.

 

aurrekoa hurrengoa