|
Lastallaren 18.an San Lukas Ebanjelaria
1. S. Lukas Ebanjelaria, Antiokian jaioa jendaki nobletik, estudiaturik letrak eta birtuteak, izan ze Mediku honratua. Zekiela pintatzen ongi, da fama antiguaskoa, eta pintatu zuela Maria Santisimaren imajina, bizi zelaik oraño Andre soberana, zeñen deboto amante biotzezkoa izan zela eztaike duda. Jesu Kristoren iruetan ogei ta amabi Diszipuloetaik izan zela, diote zenbait Autoreek, eta Emausko bidean Kristo bizturik ikusi, mintzatu, ta konbidatu zuten bi gaietaik bat. Zierto dena da izan zela S. Pabloren lagun ta adiskide onetsia akonpañatu zuena bere bide, lan, trabaju, ta ongi eginetan, zeñetas Apostoluak iten du memoria bere kartaetan, ta aipatzen du honratus Jangoikoaren ta beraren onetsia bekala. Eskribitu zue ederki Ebanjelioa itzkuntza griegoan, erakutsis asko gauza S. Pablok, ta berze asko berze Apostoluek ta Diszipuloek, ikusi ta tratatu zutenek Jesu Kristo bere denboran. Prinzipalkiro Ama Birjinaganik ikasi bide zitue eskribitu zituen misterio sagratu sekretoak, sollik berak ta Jangoikoak jakin zuzkenak, bere Anunziazioaren gain, Jesusen Enkarnazio, S. Josefen kabilazio, S. Isabelen Bisitazio, S. Juanen saltatzea bozkariundez sabelbarnean, Jesusen jaiotzea Belengo etxolan, Zirkunzisioa zorzigarren egunean, presentazioa tenploan, eta alakoak S. Lukasek sollik kontatzentuenak, ta Ama Birjinak zekizkien bekala, erran bide zitionak kontatzeko bere Ebanjelioan. Eskribitu ere zue berze libru bat ederra, non kontatzentuen Espiritu Sanduaren etorria Apostoluen gain, aien predikatzea, milagro in zuztenak, Judioen ematea aien kontra, S. Estebanen martirioa, Sauloren konbersionea, Santiagoren Zgollatzea, S. Pedroren preso egotea, ta libratzea: gero onen joanetorri ta ongi eginak; gero S. Pabloren peregrinazio, predikazio, trabaju, persekuzio, ta gauzak arren lagun bekala, preso in artaño Roman bi urtes egon baize.
2. Utzirik Roman S. Pablo, S. Lukas joan ze Afrikara, Ejiptora, Tebaidara, goitiko ta beitikora: emen izan ze Obispo, ta konbertitu zue infinizio bat jende Kristoren federa: ordenatu sazerdoteak, kontagratu Obispoak, eta bialdu zitue predikatzera berze anitz lekutan. Fabrikatu zue anitz tenplo Jangoiko egiaskoaren, eta bere bizimodu, mintzaera, ta milagroeki, leku gaiek len zirenak eremu ta Deabruen kubilak bekala itzuli zitue Jangoikoaren paraiso, ta Sanduen jardin amenoak bekala. Eta gastaturik bere bizitza ongi enpleatua alako lan onetan, ellegaturik lauretan ogei ta laur urtetaraño, S. Jeronimok dionez, iltze Bitinian eriotze naturalez; berze Autore batzuek diote il zela Martir glorioso. Berze anitz ongi eginen ertean kontatzen da, Sandu gonek pintatu zituela Jesu Kristoren, ta bere Ama Birjinaren imajinak memoriatako, ta utzirik elizan beti izan direla agitz estimatuak, ta beneratuak debozio andiareki. Ama Birjinaren bat S. Lukasek pintatua omen dago orai Roman S. Maria Maior deitzen den Basilikan: zeñen medis obratu diren asko milagro &. &.
|
|