|
Lastallaren 15.an Santa Teresa de Jesus Karmelokoa
1. S. Teresa de Jesus Karmeloko lore ederrena, Españako gloria, ta Eliza guziaren Doktora, argia, ta lustre gloriosoa Jaio ze jendaki nobletik Avila deitzen den Ziudadean 1515 urtean. Bere biziaren tela da, tela prezioso bat guzia bordatua birtuteen lorees. Guzia da inposible explikatzea: zenbait aipatzea inen dugu. Eman zio Jangoikoak gorputz ederrean ederrago arima onera emana aurzututik, ta entendamentu ona. Sei zazpi urtetako adinean bere anaiatto bat eta bera egoten zire leitzen libru sanduak, eta leiturik eternoa dela emengoas geros ala premioa, nola pena, zeude elkarreki errepetitzen betiroko betiroko betiroko. Eta Martiren historiak leitus itxekitzen zire martirioaren deseoan, iduri zekiotela merke erosten zutela aiek gloria eternoa eriotzearen kostus; eta ala biak eskapatu zire etxetik joateko Moro-errietara iltzeagatik an Martir Jesu Kristoren amorez. Baña osaba batek aurkiturik bidean itzularazi zitue. Segitu zue sandattoak Amaren eskupean azis Jaunaren amorea, egines bere debozioak, errosarioak, mezak, limosnak, zuken gisan. Amabi urtetan iltzekio bere Ama ona: eta bera gelditurik emazurz triste sollik bekala, joan ze Ama Birjinaren imajinaren alzinera negar ta negar eskatus mostra zeien beraren Ama betikos andik alzina. Senzillki egin nue au, dio Sandak, baña alaere iduri zaida baliatu zekidala, zeren ezi beti Señora gau frogatu dut Ama izan dela enetako. Asi ze goizik ikasten orazio mentalaren doktrina, zenen erakustun admirablea izan bear zuen gero. Txastaturik zein suabe gustosoa arimarendako den Jangoikoa, geroago ta iago zebatzen ze orazioan. Sartu ze Karmesen errelijiosa: ta probatzeko ta errefiñatzeko Jesus onak bere Esposa Eskojitua erregalatu zue bere prenda ta arhaeki, baitire neke penak ta trabajuak, emanes gaitza gaitzaren gañetik, etsituartaño bere bizias. Laur egunes ila bekala egon ze oliaturik, ta obia ere idikirik, eta konbentu batean ilaria zelebraturik, ta etzute ortzi bere Aitaren amorez, zeñek baizio etzegola ilik oraño: laur egunen buruan asi ze akorritzen, aurkitu zue argizari paratu ziotena begietan, eta jakintzue pasatu zena bitartean. Baña nolako pazienzia ta arimo andiareki eraman zuen guzia, eztaike aski pondera: eta gero nola irur urte kosta zekion itzultzea osoki, lenbizian ibilis laur atzetan; gero ere azkenean S. Josef gloriosoaren medios, zeñen debozioa baizue, ta konsejatzen baitu miragarriro, konbalezitu ze, baña gelditurik asko gaitz-genero progutako; ezi dion bekala berak, Jangoikoari gloria, beñere etzai da falta gaitz bat edo berze.
2. Nai zue Jangoikoak Sanda, ez nolanai Sanda, baizik Sanda perfekta: orgatik nai zue apartarazi konbersazio onetan ere zuen errekreazioetaik. Eta noiz deskuidatzen zen zerbaitto ontan, pagarazten zio orazioaren denboran. Orazio gau guziei konsejatzen ziote kontino, ta konsejatzen du bere libruetan agitz gogotik on guzien iturri bat bekala: baña berak denbora aldi batez txurtu zue ta utzi bekala kasi, humildade falsu baten kasos ziola berebaitan etzela digna komunikatzeko Jangoikoareki orazioan tratatzen zuena jendeeki konbersazioan; eta au dio izan zela tentaziorik gaixtoena, uztea biderik obena ontzeko, baita orazioa. Baña konfesoreen konsejus, ta bere experienzia proprios itzuli ze laster oraziora, naiz ez ain laster ustu arras inperfekzio guzietaik. Konfesoreak ikusirik arima gura nai zuela Jangoikoak beretako sollik berex, erran zio ezi plazer egiteko Jaunari guzis, etzuela utzi bear egiteko deus nai zuenik bere Majestadeak: eta ala erretira zeiela konbersazio guzietaik. Sandak erreplikatu ziola dio, ia zergatik utzi bear zituen, ezpaze bekaturik? Konfesoreak manatu zio enkomendatzeko Jangoikoai Espiritu Sanduaren himnoareki. Ala egin zue: eta aditu zue Jangoikoa erraten ziola, ia eztut nai nik izan dezazun konbersaziorik jendeeki, baizik Aingirueki. Momentu berean aurkitu ze libre inklinazio gartaik, eta andik alzina bere bizi ta gusto guzia ze Jangoikoareki orazioan: eta beiratzea Jangoikoa gizon eginik gure amorez, au da Jesus ona, eta penas beterik pasio doloreskoan, ilik gurutzean, ta presente oraño ere beti bere Sakramentuan, on da zoratzen zuena Sanda amorez eta dolorez. Eta aumentatus bekala Sandaren amorea, zoezi aumentatus Jaunaren amoresko demostrazioak, erregaloak, ta faboreak beragana. Noblea ze Sanda Jaunareki: nobleago Jauna berriz Sandareki porfiaz bekala.
3. Nork erran? nork entenda? nork pensa ere egin zition fabore admiragarriak? Bein erakutsi zitio sollik eskuak: gero aurpegi dibino gura, ta beiratzen ziola amoroso: gero bere humanidade Sandu guzia glorioso, nola erresuzitatu zenean. Asko denboras sentitzen zue bere eskuietako aldean bere Majestadea iten ziola konpañia, mintzatzen, erakusten, konsolatzen zuela bear orduetan. Berze bein mostratzen zio esku bateko llaga, ta andik atratzen bekala itze andi bat aragiareki bateo, erraten ziola, ura pasatu zuenak beragatik, aisago inen ziola eskatzen ziona. Komekatzean bada erregalatzen zuena, nork erdetxi? komunkiro komekatu ondoan gelditzen ze elebaturik, eta ala nola kristalesko urna bat errebestiturik iruzkias istargitzen argi eder ederra. Bein sentitu ze ala nola odolesko bañu batean guzia bañaturik gozoro beterik gustos ezin iagos. Berze bein errepresentatu zekio bere barnean amoroso ematen ziola eskuieko eskua, ta itze bat señale bekala, izan bear zela beraren Esposa, ta beiratu bear zuela beraren honragatik Esposa bekala. Askotan erraten zio bere Majestadeak, ene alaba, ia guzioi zara nerea, ta ni zurea. Sandak, Jauna, niri zer zaida nitas, baizik orren Majestadeas? In bez duena plazer. Alako milla nekez sinetsikotuenak gizon lurrekoak, baña egiak!
4. Baña etze guzia erregalo ta gusto: guruzifikatuaren Esposa bekala eraman zue ederki beraren guruzea, au da trabaju neke-pena. Denbora luzean dudatu zute beraren espirituas ote zen Jangoikoaren edo Deabruaren aldetik: eta bazire uste zutenak burlatzen zuela gaixtoak. Zenbat pasatu zuen orgatik, kontatzen du Sandak. Bada erreformatzean Karmesko errelijionea, Jangoikoai ta Elizari egin zio zerbitzu andia: baña nork konta pasatu zituen trabajuak? Zenbat oposizio ta persekuzio mundukoenganik? Bada infernukoek nola maltratatu zute, ainberze arima atratzen zuenagatik aien atzaparretaik? Bi aldis autxi ziote besoa, gelditu baize mainku batetik Jangoikoaren permisios berze milla tratamentu gaixtoes landara. Alaere ain koraje ta arimo balientea, ezpaiziote batere beldurrik iago ezi balire uliak neguan. Iago beldur zue Jangoikoaren ofensa den txipienas; ta on dela dio beldur izateko iago ezi infernu guzias. Eta zierto nekez aurkituko da Sandu edo Sanda ain baliente animoso denik eramateko trabajuak, gaizak, eritzeak: eta bateo ain beldurti lotsakor denik bekatuaren idurias ere, itzalas ere. Ala eskribitzen ziote bere Monja batzuei, Jangoikoak indida mertxede emateas biotz, sufritzeko heritasun, pobreza, ta alako plagak bekaturik gabe direnak: baña soportatzeko faltak eta kulpak, eztut biotzik. Ain sendo zuzen seguroa izan ze Sanda gonen espiritua, eta doktrina, Zerukoa bekala, ezi ala deitzen du Elizak. Ain baliente animosa izan ze, ezi bere bizia ze trabaju pasatzea, deseatzen zitue gogotik, sufritzen zitue ez solamente pazienzia ta arimo andiareki, baitare alegreki ere; ta ala bere estribillo, edo egunoroko petizioa ze, Jauna, edo padezitu, edo il: nola erran balez, ez lukela nai bizi ez padezitzekos. Teologia gau eztu entendatzen baizik dagonak Jangoikoaren amorearen ardoas arturik.
5. Ote zebila Sanda gau gorputzaren gaitzen bildurrak? Aborrezitzen zue etsaiik andiena bekala: etzue iltzen, on ezpaita zillegi, baña gañarakoan tratatzen zue gogorki, nola balitz sendo azkar, zelarik herikor; eta sentitzen zue egotea obligaturik beiratzera osasunas, eta ezin tormentatzea nai luken adiña: ta erreprehenditzen zitue zutenak sobra kuidado osasunas, nola etorri balire, zio, solamente kuidatzera ez iltzeas. Iretsi nuen arteo erioa beingoas, eznue deus balio; eztutenas geros ajolarik gorputzas, il edo ez il, ez nago ain heri: ezi gorputz gebek dute kondizio bat, ezi iten bazaiote kaso deus guti bates, berla atratzen dute berze atxekia bat, kaso inarazteko. Zer inporta da il gaitzen? Eta errealki Sanda gloriosak bizitzea zerama pazienzian, ta iltzea zeuka deseoan: ala kantatzen zue, Bizi naiz, ta ez enebaitan: ta alako biziain beira nago, ezi ez iltzeas iltzen nago. Eta berriz usu aski bere buruai zio, Deusek etzaitela turba: Deusek etzaitela lotsa: Guzia pasatzen da: Jangoikoa aldatzen ezta: Jangoikoa duenari deus etzaio falta: Jangozkoa sollik aski da. Pazienziareki guzia erdexten da. Galtzeko beldurra trabajuei ta erioai, baliatu zekiola, dio, infernuan egona espirituas, ta txastatua zerbait ango penaetaik. Kontatzen du Sanda berak, nola eraman zuten espirituan infernura, ikustera leku prestatu ziotena an Demonioek, ango erretzen egotea, ango neke-pena betirokoa, ango desesperazia &. Kontatzen du ezin aurkitus bear bekalako itzak adiarazteko: eta sei urteren buruan ere pulsoak ikaratzen zaizkiola oroitzeas ere, arriturik nola leiturik len, ta pensaturik anitz aldis infernuaren gain, nola etzuen gogoratu denaren erdia ere, ezta milla zatitaik bat ere. Bukatzendu erranes, Jangoikoaren amoreagatik otoi otoi ez gaitzela kontenta gutireki, bai egin ta pasa al guzia, libratzeagatik miseriaen miseria extremo gartatik. Ala egin zue berak: eta guk dezakegu atra kontua, ezi alako arimarendako prebenitu barin bazuzte Deabruek alako penak, zer eztuten eginen gure arimes? Oh! Jangoikoak guarda, bere Seme Jaun Jesu Kristoren atenzios.
6. Explikatzea arima eder garren gañarako birtuteak sollik dezake serafinen miak: guk aipatu zerbait, zerbait ikasteko. Humiltasuna da zimendu gisa bat: Ain barnetik eta sendoki ze humila, ezi infernua ere uste zue guti zela berak mereji zuenarendako; ta penatzen ze, erraten, edo pensatzen zutelaik ongi beras: eta manaturik Konfesoreek eskribi zezkiela Jangoikoaren mertxede in zitionak, naiago zue publikatu ta ponderatu bekatuak, eta etze deskuidatzen ontan, beti emanes bere kontra. Jangoikoai eskatzen zio etzezola egin ainberze fabore atzendus ain fite berak inikako ofenses. Alketzen ze beiratzeas fabore iten ziola Jangoikoak agerrian, eta nai luke joan urrun, ta altxatu, niork ezaundu etzezan lekuan, auta lezakela ortzitzea ere bizirik orgatik. Agitzen zelaik despreziatzea norbaitek, edo murmuratzea, on ze musikarik gozoena berarendako: eta ala murmuratzen edo kontra egiten ziotenei artzen ziote amore ta kariño espeziala, bere ongiegille obenei bekala. Goratu ziote Sevillan testimonio falsu txoil itsusi bat de manera ezi Inkisizioko Jaunak sartu zire konbentuan atratzera barin baze alako deliktorik. Guziak turbaturik, ongi nai zutenak triste beldurrak: baña Sanda aurkitu zute ain alegre, ain zoraturik bekala kontentus, ezi dio karta batean, ematen ziola gana egiteko egin zuena Dabidek testamentuko arkaren alzinean. Bada preso geldiarazi zutelaik konbentu batean, fr. Juan de Jesus Rocari andik eskribitu zion kartan animatzeko, zer kontentua mostratzen du? zer korajea? zer ansia pasatu naiez gurutze ta pena iago ta iago? Ederki ikasi zue Jesus onaganik izatea manso eta humil biotzez, iago ezpaita posible alako santidadean.
7. Zimendu sobrenatural proprioa da fedea, au da sinestea ikusi gabe, zeren Jangoikoak dion ta Elizak erakusten duen. Meatxu iten ziotelaik erranes zebilala tentureki, denbora gaixtoetan bizi zela, bazeikela agitu kontu ematea Inkisizioari, ta kastigatzea. Irri egiten zue ziola, sospetxabalez bazela berabaitan puntu bat ere Elizaren kontra, bera presenta leikela tribunalean bereala. Eta ezauntzeko Jangoikoaganik edo Deabruaganik zen espirituan sentitzen zena, baldin balitz deus Elizako zeremonia txipienaren kontra, zio etzuela berzerik bear, sinesteko zela Deabruaganik. Zer iago? erraten zue, ezi Zeruko Aingiruek mana balezote gauza bat, ta berze bat kontra Konfesoreak, edo Superioreak, ez lezakela egin, baizik ebek manatua. Zer iago? Denborain buruan seguratu zirelaik, Jangoikoaren espirituak gobernatzen zuela arima gura, manatzen ziolaik Jangoikoak gauzaren bat egiteko, aipatu gabe errebelazio izana Zerutik, konsultatzen zue Konfesorea gauza gartas, zer iduri zekion: eta baldin Konfesoreak konsejatzen bazio kontra, egiten zue onek errana, ta ez Jangoikoak errana; eta Jangoikoak berak manatu zio ala egiteko, eta au dela bide seguroa, ta Jangoikoak Elizan paratu duen gobernuaren konforme, ta ala segitus eztaikela uts egin, kontra bai: Gero Jangoikoak berak nai bazue in zeien berak errana, aldatzen zuela Konfesorearen borondatea. Sinesteko Sandak, etzue bear berzerik, baizik Jangoikoak errebelatu ta Elizak diola: eta erraten zue, zenbatenas nekesago den gauza entendatzeko, aisago sinesten zuela, baize on señale, Jangoikoaren gauza zela. Fedearen misterio barna sekretoena bide da aldareko Sakramentua, non sinesten dugun presente Jesu Kristoren Majestadea uzten dela artzera, jatera, ta sartzera gure barnean, naiz etxakin guk nola, ta ezin entenda. Sandak ontan zuen sineste bizia gerorat ezta ain admiragarri, ikusten ere zuelaik askotan; baña prinzipioetan ere len ta len dio, errezibitzen zuela Jauna Komunionean ain nola ikus balez, nola Magdalenak: eta erraten zutelaik zenbaitek, nai luketela bizitu balire Kristoren denboran ikusteko ta mintzatzeko, irri egiten zuela berebaitan Sandak ziola, zer geiago duten, daukatelaik ain errealki presente orai? Eta ala obe guretako, ezi begis ikus baledi, nola leike ni bekalako bat trebe ellegatzera? Orai dago disfrazaturik, atrebi gaitzen: eta dirudi obligatu dela sufritzera gu, naiz ez bear adiña erreberenzia, zeren ala disimulatzen duen Majestadea. Baña eztago, dio, eztago ain altxaturik, ezpaita ezauntzera ematen asko maneras ongi nai duenari. Agertzen, ta ezaunzera ematen zekio maiz Jesus ona Sakramentuan Sandari, ain ongi nai zuenari. An bein kontatzen du Sandak ikusi zuela bere edertasun ta Majestade proprioareki Sazerdotearen eskuetan, zein baize bekatari, eta bi Demonioek zeukatela arren lepoa inguraturik beren adarreki, ta zeudela beldurrak bekala Jaunaren Majestadeas. Asi nitza, dio, dudatzen ote zen Jangoikoaganik bisione gau, ezpide zuela naiko ikus nezan arima gartan zegon gaizkia. Erran zida permititu zuela ori, entenda nezangatik konsagrazioko itzen birtutea, eta nola paratzen den presente an, naiz gaixtoa den sazerdotea. Enkomenda nezala. An anparatzen, konsolatzen, bizkortzen, animatzen, ta gloriastatzen zue arima gura. An gorputza ere berritzen bekala ze, ezi naiz joanik koloregaitz ain herikor penitente bekala, komekatu orduko, ala nola urrea suan, gelditzen ze arrosakolore agitz eder ederra ta alako majestade admirableareki, ezaun baize nolako arrotza zeukan bereki: eta komunkiro elebaturik arima sentidoetaik.
8. Fedearen neurrira zue esperanza ere firmaturik ainberze faboreeki. Gloria Jangoikoari, zio, ezpaitut beñere deskonfiatu beraren onas eta miserikordia infinitoas. Andik egin zekio biotz gura zabal andiago ezi mundua. Andik arimo ta koraje gura, fundatzeko erreforma bat ain admirablea, izanik emasteki bat mediorik gabekoa, naiz oponiturik infernua ta mundua, ta aldartez gizon Sanduak ere bai. Baña gusto da leitzea nolako oposizioak, nekeak, ta goraberak pasatu zituen andik eta emendik milla maneras, nolako arimoa bitarteo eta konfianza, nola en fin faboratu zion Jangoikoaren esku poderosoak atratzeko biktoriosa: Bere fabore zue esku poderoso gura, ta ala guzia garaitzen zue: deustas etzue beldurrik. Ez solamente berak zue arimo ta konfianza andia, baita berzeei ere ematen zue. Salamancan zego bere Monja bat heri iltzen ia, baña beldurrak ikar ikar kasi etsiturik kondenatzeas. Sanda zego Segobian ikusten Jangoikoan pasatzen zena. Momentuan Jangoikoaren birtutez paratu ze Monjaren bururdikoan konsolatzen, ta animatzen amorosoki pasatus eskua aurpegitik erraten ziola, ene alaba, etzaitela izan boba, utzi beldur goiek, ta egon guzis konfiaturik pasatu zuen artan zuregatik zure esposo dibinoak, ezi andia da gloria prestaturik daukana zuretako, eta sinesta ezi gaur berean joan bear duzula gozatzera. Ala joan ze alegre Sandaren besotan. Bere konfesorea Aita Gaspar Salazar zego trabaju andi batean urrun; eta oroat Jangoikoaren birtutez Sanda jenerosa plantatu zekio derepente bere aposentuan, ta utzi zue beterik konsolazios ta arimo ones. Bada nezesidade lurrekoetan nolako arimoa zue? Sinesta, erraten ziote bere Monjaei, zuek ezpadioze faltatzen Jaunari, eztizie faltatuko berak. Ala milagrosoki ere suplitzen zitue bear orduan Sandaren kasos. Urte batez etzutelaik ogirik konbentuan ilabete bateko doi doia, ta nion ezin aurki, sustentatu zire guziak sei ilabetez, eta asko pobre ere bai aien limosnas. Urte berean katarroaren epidemia bateki jende geiena heriturik, ta Monjak ere bai, ezin niondik supli, ezin saldu ere esku-lan eginak, ala ere mantenitu zitue heriak eta sanoak Jaun onak: nola? zute baratzean udare planta bat, ez andia; baña anitz udare ekarri zuena urte gartan; egunoro biltzen, ta beti beterik, jaten zuzte ia egosirik, ia errerik, saltzen ere bai kargaka suplitzeko gañarako bear zirenak; alaere udares beterik beti, nola ezpalezate kendu batere. Gauza txipi idurietan asko aldis agertzen da Jaunaren piedade andia. Nola baizute habitua estameñas, trabaju zute zorri ta bartz deitzen direneki, eta inkietatzen zuztela orazioko denboren, eskatzen ziote sandari logra zezoten libratzea molestia gartaik. Zegolaik bein sanda bere orazioan koruan, disponitu zute berze Monjaek joatea Korura prozesioan kantatus kopla gisa batzuk konpondu zuztenak plaga garren gain. Ikusi zituelaik eta aditu sandak jaiki garbosa bere lekutik, ta asi ze kantatzen derepente kopla in zituenak Jesusen amorez. Bada gerostik onat sekulan ez omen dute izan bakotxik ere ez zorri ta ez bartzik Monja profesatu direnek: eta milagro gonek omen dirau egungo egunean ere. Baña zer milagro, ofrezitu ziolaik Jaun dibinoak sandari emanen diola eska dezan guzia?
9. Zertan izan zen S. Teresa Zeruko Serafin bat bekala proprioki, da karidadean, au da maitatzean Jangoikoa guzien gañetik, eta proximoak Jangoikoagatik. Ze petxo noble gura ala nola brasero bat sus betea, non biotz jenerosoa zegon kontino erretzen amorez, ta inzensu gisan errespiratzen kontino afekto amorosoen fragranzia gora gora. Etzue lekurik an lurreko afekto batek ere: Guzia bete zio Jangoikoaren amoreak, ezpaizekie ez pausurik ematen, ez mintzatzen, ez gogoratzen, ez memoriaik ere egiten gauza bates ere, ezpaze emateas plazer bere onetsiari. Orgatik egin zue boto egiteko betiro zer ere uste zuen zela perfektoago, ta Jangoikoaren iago gustotan. Jem urruti zegon egitetik desplazer! Kunplitu zue diona itz gonek partiturik bortzetan amore, more, ore, re, e: au da, biotzeko afizioneareki, kostunbre oneki, itzez, obraz, ta eriotzeaz. Amatzen zue afektoas, efektoas, eta perfektoas. Afektoas da enpleatus arima guzia Jangoikoan, memoria oroitzen, entendamentua pensatzen, borondatea konformatzen Jangoikoarenareki, eta biotza amorosturik guzia bere Majestadeas. Efektoas da, obratus, trabajatus, egines, ta desegines al guzia beraren plazer, eta gloriatan. Perfektoas da padezitus, bizia, ta odola ofrezitus sakrifiziotan. Azkenean zio amore sendo sineskoa; insuperablea, au da garaitu eztaikena: inseparablea, au da aparta eztaikena: insoziablea: au da berzeeki parti eztaikena: insaziable, au da ase eztaikena: ta ala guzia guti iduri zekio Jaunari zor zion ta pagatu nai zionaren aldean. Amorearen señale izan ze Serafin batek susko saeta garreki traspasaturik biotza utzi zuelaik erretzen amoresko dolores, zelebratzen baitu Elizak Agustuaren 27.an. Egin ze amorearen medios espiritu bat Jangoikoarenareki, eta ala nola biak balire bat, erraten zio, Jauna, au ona da gure adiskidetako, nai zuelaik sanduarazi zezan bat beretako.
10. Jangoikoai zion amoretik ze proximoei zioten amorea, arren ariora, arren konforme. Gorputzai dagokionez onesten zitue proximoak iago ezi Bere burua, artus berak nekeak eta penak alibiatzeagatik berzeak, berak barutus sustentatzeagatik berzeak, berak gaizki pasatus ongi ikusteagatik berzeak. Arimaren aldetik guziak nai zitue salbo ain ongi nola bere arima: eta herejeen ta bekatarien uts, errore, ta galmendeas aflijiturik bizi ze kontino negar ta negar, nola baizekie infernuko berri experienzias ere, aien onagatik artzen ta ofratzen zue asko penitenzia, tormentu, eta martirio: Bere alaba sandaei ere enkargatzen ziote eskatzea Jangoikoai beren orazioetan, ez lurreko gauzarik, baizik gaixtoen konbersionea. Eta ezin soportatus biotzeko miñ errua beiratzeas alde bat ainberze ofenditzen dela Jangoikoa, berze alde ainberze arima galtzen dela, erremedio ta errekonpensa zerbait eman naiez, egin zue bere Karmesko Errelijionearen erreforma milagroskoa, eta izanik donzella pobre bat, fundatu zitue ogeitaamabi konbentu ala nola Jangoikoaren usadorre preziosoak, zeñetan biltzen ziren arima garbi eder sandaeki errekreatzen ta erregalatzen zen Jesus ona, berak errebelatu zuen bekala noiz ta botatzen zuten ainberze lekutaik herejeek urratus tenploak, kendus sazerdoteak. Zenbat nekepena, biaje, otz, bero, trabaju, ta molestia-genero pasatu zuen ortako guruzifikatuaren Esposa propiak, ezta posible kontatzea. Bizia eman naiak beti, ta guti iduri zekio zuen bat gura ematea, milla bizi eman lezazke gogotik ere karidadearen Martir. Bere bizitze estimatzen zuena ze Kristo Jesus Jangoikogizona; zeñeki zuen bere errepausa bakarra orazioan; baña noiznai pribatzen ze gozo gartaik ere, bear baze irabazteko arimak, utzis ala Jangoikoa Jangoikoagatik. Baña nork explika Sanda gonen grazia, modu, ta dono admiragarria, tiratzeko arimak Jangoikoagana? Bere konfesoreak itzultzen zitue sandu: berareki tratatzen zuten guziak oneratzen zitue bere mintzaera graziosoas, eta Espirituaren indarras. Etze Sanda gau triste serio mostratzen zena, eskrupuloso ertxi, akar inzale, aizkor, ta ala, ez, baizik afable, llana, pasta onekoa, jenerosa, amoltsua guzieki, guziei ongi naia ta amablea: S. Pabloren gisara guzia guziendako: ala oneratzen zitue guziak. Inbidia zuela zio Predikariei, baizeizke enplea konbertitzen arimak: eta au zio zela sakrifiziorik obena Jangoikoai. Baña etze deskuidatzen bera zezaken guzian, ta anitz maneras bere ta berzeen medios. Bere Konfesore bati eskribitzen zio, Aita, predika bez konfesio gaixtoen kontra, ezi orgatik galtzen da anitz arima. Nai zue predikatzean mintzaera baño iago izan zezaten espiritu ta ferbore Apostoluen gisara. Bada konfesoreen manamendus eskribitu zituen librueki zenbat eta zenbat arima eraman, ta eramaten du Zerura? Nork daki?
11. Ala sandutzentuena berzeak, zein sanda bide da berebaitan? Persona gura, zeintan bizi zen ta mintzatzen zen Jesu Kristo, zein garbi eder perfekta ze preziso izatea? Gorputz ta ariman birjin izan ze bizi guzian: eta sinesten da ezi azkenerat ia etsaia etzela trebe egitera gerrarik, ta egitera tentaziorik ere genero gontan: eta oraño iago iduri duena, ta kasi ezin daikena sinesta, joaten zekizkiolaik bereak konsultatzera genero gontako tentazioetan, aurkitzen baize ignorante bekala etzekiela zer egin, edo zer erran; eta ala bialtzen zitue komunikatzera zekiteneki: baita arritzeko gauza, izanik Elizako Doktora Jangoikoak argitu zuena argitzeko munduari gañarakoan. Gorputz ta arimaren garbia ze ageri ez solamente itz, ta akzione guzietan, baita ere aurpegian ta begitartean ere, kausatus tratatzen zutenetan kastidadearen afizione, de manera ezi beiratzea Sandari ze predikurik obena kastidadearen. Zer iago erran daike? erranen dut iago ere kontatzen duena Sandak berak, ezi Demonioek bat eroriarazten omen zute bekatu itsusi aditu zuen itsusienean. Konsultatu bide zue bere trabajua Sandareki. Sandak enkomendatu zue Jangoikoak ta enkomendarazi, eta biali zio karta bat eskribiturik bere eskus. Arrek errespondatu omen zio graziak emanes senti zuen mejorias, ta ziola ezi ertxitzen zuelaik sobra tentazioak, karta idiki ta leitzeareki libratzen zela. Pensa orai, Santaren letra sollik ere aski barin baze, libratzeko bekatutik berzea, zer eztuen eginen beraren debozio biotzezkoak? Guzietako eman zio grazia Jangoikoak: baña berak dion bekala, nola baizue iago ansia sendatzeko arimak gorputzak baño, Ja in diola Jangoikoak grazia libratzeas bekatuetaik arimak arren medios iagotan. Ene ustez Sanda gonen debozioa da medio ona salbatzeko arima. Eta nik bentzait esperanza dut salbazioaren, Jesus onas ta Ama Birjinas landare, Sanda gau dela medio, zein kontatzen dut Amabitxi, Maestra, Patrona, ta Abogada bear bekalakoa. Amen.
12. Mereji zue bizitzea urte milla ta milla, eta on luke on munduak, baña etzue mereji: Zeruak ere nai zue bereganatu, ta mereji zue Sandak: berak nai luke egon trabajatzen ta padezitzen juizioko eguneraño Jaunaren amorez: baña Jaunak kontent pasatu zuenas nai zue deskansarazi, ta koronatu glorias. Beterik irur ogei ta zazpi urte terdi, ongi enpleatuak, konsumiturik gorputza gaitzes ta trabajus, naiz espiritua geroago ta azkarrago grazias ta birtutees, bukaturik Burgosko fundazioa nola bere trabajuen azken korona lorees ta aranzees, ellegaturik Alban ongi akaiturik, izanik Zerutik abisu noizko zen konbidatua: Zorzi urtez lenago ere bazekie zein urtez il bear zen, baña eguna puntualki notifikatu zekio orduan, alegre arima, heritu ze gorputza. Errezibitu zitue sakramentu guziak txoil debozio guziareki: eta ellegatu zelarik Eukaristia, naiz orduraño zegon eroririk ta erdi ilik, goratu ze amorearen indarras, eta jarri ze bere tariman niork lagundu gabe: Paratu zekio aurpegia ain grabe eder istargitzen zuela, ezpaiziokete beiratu. Komekaturik ia zego ain benerablea ta galanta, ezpaizue iduri adinetakoa: eskuak guruzaturik, espiritua amorez suturik, begitartea baterik alegranzias asi ze nioiz baño suabeago azkenerat mintzatzen ta erregalatzen bere Esposo dibinoareki. Il zen egunean erreklinaturik alde batera guruzifixoareki besarka egon ze amalaur ordus geldi geldia ondaturik Jangoikoan, asten bekala gozatzen gloriaren prinzipioak. Denbora gortan ikusi zue bere lagun izanak Jesus ona inguraturik argis ta Aingirus presente asistitzen anitz milla Sandueki. Aldespeitu ze arima sanda gura, ta ikusi ze atratzen uso txuri eder baten idurian. Bereala arbola ear bat zeldaren aurkasean zegona bete ze lore ederres: eta izar brillante bat baratu ze ezkildorrearen kaskoan, adiarazis ala Jangoikoak bere Sanda loriosaren gloria. Etzela il gaitzaren erruas, baizik Jangoikoaren amorearen indarres, errebelatu zio berak zenbaitei. Agitu ze Lastallaren 4.an. 1582 urtean, urte gartan, noiz emendatu zen Kalendarioa kendus amar egun zirenak sobra: eta ala biramona kontatu ze Lastallaren 15.a zelarik Aita Sandu Greg. XIII.a Felipe II.a Errege.
Il ondoan etzue kausatzen lotsamenturik, berze ilek bekala, baizik konsolazio ta admirazio. Ain arrosa-kolore, ta txuri eder aurpegia, eskuak eta oñak erreluziente miragarriro, ezpaizeizke ase beiratus, eta bedeikatus Jangoikoa egin zuena Sanda bat alakoa, eta mostratzen zuena gloriosa gorputzean ere. Orren gañetik exhalatzen zue atxon ta fragranzia bat alakoa barratzen zena konbentu guzia barna, ezpaizekite zereki konpara, zeren baize proprioki Zerukoa, eta aldartez eldu zire ala nola olada batzuk berriro ain geiegi, ezi preziso izan ze idikitzea atariak eta leioak soportatzekos. Eta atxon gura ematen zue ez solamente gorputz sanduak, baitaere tresena ta gauza ukitu zuten guziek. Bereala gure Jauna Sandaren gloritako asi ze ongi egiten milagrosoki heri ta malder akuditzen zutenei eske. Anitz aldis agertu da gloriosa bere deboto espezialki bere errelijionekoei, emanes konseju ta doktrina zerukoak, manteniarazteko bizimodu sandua bizi zelaik erakutsi zuena. Errelijiosa sanda bati manatu zio Zerutik abisatzeko Superiorea, ez iteko anitz kaso errebelazioes, ezi zenbait izanik ere egiaskoak, anitz direla falsuak: ta fedea dela argi seguroena, ta bidea birtuteak ta obra onak zerura joateko, eta berari etzaiola eman duen gloria errebelazioengatik, baizik birtuteengatik. Berze bein erran zio, arturik eskuan doktrina Kristioaren katetxima, au da librua nautena nik lei dezaten ene alabaek gau ta egun. Berze bati konsejatu zio ala, ama zazu iago, ta ibili zuzenago, ezi bidea ertxia da. Berriz erran zue, zerukook ta lurrekook izan gaizen bat garbitasunean eta amorean: Zerukook gozatus: lurrekook padezitus: Guk adoratus Jangoikoaren Esenzia, eta zuek aldareko Sakramentu Sandua. Berze hein erran zue, Demonioa dela ain suber, ezi nai duela sartu Jangoikoa sartzen den atarietaik, zein baitire konfesioak, komunioneak, ta orazioak, eta erremedioan nasi beneno. Berze bein, azi daitzela arimak desapegaturik lurreko gauzetaik biotzean ta agerrian, azitzen baitire gloriako Erregeren Esposatako. Azkenean S. Teresa izan da ta da Elizaren ala nola iruzki dibino bat, argitzeko Zerurako bidean; Segi zazu, salbo zara. Nola baize jaioa Avilan, eta an lenbiziko konbentu fundatu zuena, injeniatu zute eramatea arara gorputz sandua Albatik itxilkias ta sekretoan: Alban falta aurkiturik beren tesoro preziosoa, logratu zute itzularaztea Aita Sandu Xisto V.en manamendus: Itzultzerakoan gorputz sandua, arren fragranzias betetzen zire kanpoak, baizoezi nekazariak atzetik, naiz etzekiten zer zen. Dago orai Alban exhalatzen duela atxon admirablea, ta oso, eze, miragarri honratua Zeruaganik ta munduaganik. Kanonizatu zue Gregorio XV.ak Martxoaren 12.an. 1622 urtean, S. Isidro Nekazariareki bateo, S. Ignazio Loiolareki, S. Franzisko Xabiereki, ta S. Felipe Nerireki &.
|
|