www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Azaroaren 3.an
San Malakias Hiberniako Obispoa

 

        1. Leku ta estado guzietaik biltzentu Jangoikoak bere sanduak. Irlandan jaio ze S. Malakias nobleetaik. Aurra zelarik iduri zue adinetakoa juizioan, soseguan, on guzietarako afizionean: Goiz eder asi ze mortifikatzen gorputza, sandutzen arima, billatzen ta beneratzen Jangoikoa erretiratus, pensatus ongi, ta adoratus bere Majestadea auspeska lurrean. Azi ze gizon penitente sandu Imario deitu baten konpañian ilik bekala munduari: baña eztaikelaik altxa santidade andia iago ezi iruzkia, ordenatu zue obispoak Diakon; ta gero bere adinean sazerdote, ta enpleatzen zue predikatzen ta erakusten doktrina, ta berritzen sakramentuen uso zegona atzendurik bekala. Egin zute Koneretko obispo, non jendeak bizi zirelaik len animale gisa, gutibana pazienziareki sufritus, ta exortatus, ia guziak bateo, ia banaka negarres ere, ia beraxki, ia gogorki, ta guzia aski etzelaik, eutxis Jangoikoai orazio ta penitenziaeki, gero ere logratu zue aldatzea jendea onera. Baña gerran galdurik bere ziudadea, erretiratu ze berze erreinu batera, non bizitu ze errelijiosoeki monasterio batean.

        2. Bitarteo agitu ze faltatzea Arzobispoa Ardamakan, zein baize Hiberniako eliza prinzipalena S. Patriziok guzien Apostoluak fundatua ta honratua. Nonbratu zute ango Arzobispo S. Malakias, kentzeagatik ere kostunbre gaixto bat segitu zena berreun urte gaietan, baize, jenerazios baliz bekala dignidade gura, beti artas jabetzea jendaki bateko personak. Zenbat trabajatu ta padezitu zuen ortako, zenbat milagro ta kastigo obratu zuen Jangoikoak, luze da kontatzea. Erresulta izan ze akabatzea arras jendaki gura: eta sandua itzuli ze bere lenbiziko elizara, utzirik ura berze bati, zeren sollik Jangoikoa billatzen zuen. Nai zue utzi bere eliza ere: ortako joan ze Romara, eskatzera errenunzia: baña Aita Sanduak ez solamente etzio admititu, baizik egin zue bere Legado Irlanda guziko: eta kendu bere burutik insignia ta paratu zio buruan S. Malakiasi, eta eman zitio bere ornamenta proprioak ere. Ala deskargatu naiez iago kargaturik itzuli ze honras ere, nai ezpazue ere. Aratakoan ta onatakoan alojitu ze S. Bernardoren monasterioan, elkar animatus ta konsolatus, zein baño zein sanduago zirelaik. Nailuke an gelditu, baña ezin kunpli nai lukena: utzi zitio laur bere lagun azi zeizen an, pasatzeko gero Irlandara, nola egin zen, edatus ederki S. Bernardoren errelijionea. Errezibitu zute bere lekuan Jangoikoaren gizona bekala, eta ala ze, eta ala mostratzen ze obratus al guzia ongi, ta konfirmatus Jangoikoak milagroeki. Jem sandu zen errealidadean, ta idurian ere, barnetik eta kanpotik, pintatzen du ederki S. Bernardok bere adiskide amanteak: eta guzien gañetik humiltasun sendo gura ainberze dignidade, ta honraen ertean.

        3. Zer milagro da obratzea Jangoikoak anitz milagro ain humilaren medios? Ezi alakoei fiatzentiote Jangoikoak bere ondasunak, banoei ez. Kontatus zenbait bakotx doktrinatako, bein sandu gau egon ze ostatus etxe batean, non gero ellegatu zen egotera heri bat espiritatua: espiritu gaixtoak gau batez erraten zire elkarri, begira ez dezan desditxatu gonek ukitu agotza, non etzin zen hipokrita gura. Heriak aiturik, ta entendaturik S. Malakiases zerdukatela, injeniatu zue joatea erdi arrastaka, nola zuken, agotz gartara: sentitzen zue nola zion airean, idukak, eztaien ellega, ezi galduko diagu geuren presa. Baña Jangoikoaren piedadez ellegatu ze, eta istantean sendatu ze, ta libratu ze espiritu gaixtoetaik, zein joan zire andik firrindaka rabioso. Ekarri ziote andre bat zegona enbarazaturik ia amaborz ilabete ta ogei egun, ezin aurkitus erremediorik libratzeko. Sandua erretiratu ze egitera orazio, eta bereala ta aisa ura libratu ze. Soldado batek artu zue beretako bere anaiaren andrea: sanduak konsejatzen zio Artzai onak bekala: arrek suturik suber in zue juramentu, etzuela utziko. Sanduak orduan sebero, Jangoikoak utziaraziko dizu, nai ezpauzu ere. Ordu bat pasatu gabe il zute bere kontrarioek, eta ala izan ze eskarmentu berze alakoen emendatzeko. Emasteki bat txoil kolerika furiosa oiularia niork etzezakena soporta, ez bere humeek ere, berze erremediorik etzela, eraman zute sanduagana. Sanduak manso galdegin zio ia konfesatu zen beñere. Errespondatu zio ezetz. Sanduak, bada konfesa bedi. Konfesatu zue, eman zio penitenzia iduri zekiona, ta manatu zio Jesu Kristoren partez, ia beñere etzeiela asarratu andik alzina: eta Jangoikoaren graziaz ainberzeko mansotasun ta pazienzia eman zekio, ezi sekula bere bizian etzekie inkietatzen nioreki, eta edozein trabaju, edo desgrazia agi zekion, etzio turbatzen batere bere gogoaren sosegua ta errepausa. S. Bernardok kontatu ondoan nola S. Malakiasek biztu zuen emasteki bat ila, dio milagro andiagokoa dela bere ustez aldatzea berze emasteki iratu garren jenioa.

        4. Ellegatu zekio gizon lego birtuoso bat triste, zeren etzuen senti biotzean nai zuen debozioa Jangoikoaren gauzetan, nai bazio erdetxi grazia goi. Kuadratu zekio gizon orren pretensioa, eta besarkatus erran zio, Jangoikoak dizula eskatzen duzuna. Ordu gartaik ia arren bi begiak izan zire nola bi iturri negarrenak. Apez presumitu bat ellegatu ze ukatzera Jesus onaren presenzia erreala sakramentu aldarekoan. Sanduak nai zue desengañatu bano gura ones eta gaitzes. Etze erremediorik. Exkomekatu zue sanduak, ta deklaratu hereje: alaere, etzelaik errenditzen, sanduak suturik zelos erran zio, bada eztuzu nai konfesatu egia, konfesarazi dezazula Jangoikoak bortxaz: ark errespondatu zue amen. Gizonoi gero ellegatu ze aborrezitzera bere burua joan nai zuela desesperaturik jendeen ertetik; joaterakoan heritu ze eriotzeraño. Ezaundurik Jangoikoaren eskua itzuli ze, deitu zue sandua, konfesatu zue bere kulpa ongi penaturik, ta errezibitzeareki absoluzionea despeitu zue bere arima sanduaren eskuetan. Bakean paratzeko jendeak, egin zitue milagro klaro admirableak askotan. Ezkindezake akaba, guziak kontatzekos.

        5. Gatozin eriotzera. Atra ze konbersazioa errelijiosoen ertean, noiz ta non nai luken il bakotxak. Sanduak erran zue, Hiberman gelditzekos ark nai lukela erresuzitatu S. Patrizioreki; baña andik kanpoan izatekos, nai lukela Klarabalen S. Bernardoren konbentuan, eta arimen egunean. Bear izan zue joan berriz Romara; biajes zoeielaik, ellegatu ze Klarabalen, non S. Bernardok ta Monje guziek errezibitu zuten Aingiru bat bekala. Andik laur borz egun meza erran ondoan, arturik sukar edo kalentura batek, ezaundu zue deitzen zuela beregana Jangoikoak: emen izan bear da ene bukaera, erran zue: ta errezibitu zue biatikoa jautsirik bere oñes elizara erreberenziagatik, ta itzuli ze zeldara: errezibitu zue oliadura ere: ta naiz erioa ain urbil egonik deitzen bekala atarian, etzeuka aurpegia koloregaitz, ez flako, ez zimur, eztare begiak ilun, ez berze alako akzidenterik: baizik sosegatu, sereno, alegre, animoso. Sandu guzien eguna zelebraturik alegreki, deiturik beregana monjeak, erran zue nola Jangoikoak kunplitu zion bere deseoa, baize iltzea an, ofrezitu zue oroituko zela aietas Zeruan, eman ziote esker milla ta bere bedeizioa: gau gartan entregatu zue arima Jangoikoaren eskuetan 1248 urtean: ta adinaren 54.an. Etzue iduri ila, baizik lo zegola sereno eder Aingiru bat bekala. An orzi zute Ama Birjinaren kapillan, berak nai bekala: eta mutiko bat an zegona besoa ilik dilindaka, deitu zue S. Bernardok, ta berak eraman ta ukiarazi zio S. Malakiasen eskua, ta bereala itzuli ze mutikoa sano alegre saltoka &.

 

aurrekoa hurrengoa