www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Lastallaren 22.an
Sandak Nunilo ta Alodia
Birjinak ta Martirak

 

        1. Sandak Nunilo ta Alodia Birjinak ta Martirak, zeñen gorputz edo errelikia preziosoak beneratzen diren Leireko Monasterioan, jaio zire Araguan, ez urrun Huesca deitzen den Ziudadetik. Buratsoak zuzte nobleak; baña Aita Jentil, Ama Kristio fiela, zeñek azi zituen fede ta lege Kristioan txoil ongi, ta ala atra zire txoil onak eta sandak. Il ondoan Ama ona, segitzen zute aizpa biek bizimodu sanduan erretiratu, debota, honesta, humil, ta langin emanes exenplu ona. Bitarteo pregonatu ze Abderramen errege Moroaren manamendu bat, ezi nork ere zuen Aita edo Ama Jentil, ezpazue ukatzen Kristoren errelijionea, paga zezan biziareki. Manamendu gaixto gau obeditzen ta guardatzen ze Españaren geien lekutan, espazialki Araguako erreinuan. Bi aizpa geen Osaba batek konsejatzen ziote utzi zezatela errelijione Kristioa, ez galtzeko biziak. Baña Jangoikoas dagona eztute apartaraziko beraganik infernuko ta munduko persekuzioneek, biziaren peligroek, nekeek, eta penaek, kontra bai apegarazten ertxiago Jangoikoareki, firmatzen, ta seguratzen fuerteago, nola neguko izotz eta ekaitzek planta lurbarnean. Ark ikusirik eben konstanzia, ta bere peligroa, ezpazue kontu ematen, akusatu zitue Juezaren alzinean, ezi Aita izanik Jentil, segitzen zutela Kristoren errelijionea. Zitatu zitue bere tribunalera. Eta donzella sandak prebenitus bekala martiriora beren borondatez oiñ urtuxian joan zire arara. Galdegin ziote Juezak, ia beren Aita etzen izan Jentila, edo Kristio errenegatua? Nunilonak baizue adin gexago, errespondatu zio serena, ta animosa, gure Aitas ez dezakegu eman seguranzarik, zeren il baize goizik, gu aurrak in alarik. Dakiguna da, gure Ama zela Kristio fiela, ta Jangoikoaren graziaz gu ere bai, adoratzen dugula Jesu Kristo gure salbadorea, zeñen amorez gaude prest ematera bizia. Juezak loxentxu ta meatxueki nasteka nai zitue ekarri bere opinionera: baña aiek firme bere gartan. Juezak orduan erran ziote, zoazte etxera, pensa ongi, etzaizten galdu. Itzuli zire: pensatu zute len bekala ongi, obeki zegokiotela iltzea, ezi uztea fede egiaskoa. Baña aide madarikatuak berriro akusatu zitue errege deitzen zenaren presenzian, zein diote deitzen zela Zimael, edo Zumail. Presentatu zire berriro onen presenzian animosa... Begitarte ta boza asarreareki akar in ziote, zergatik utzirik Aitaren errelijionea, ta beraren obedienzia porfiatzen zuten beren buruen kaltetan. Baña nola baizarate gasteak oraño, konsejatzen diziet il baño len, akordura itzuli zaizten. Kristioak gara, erran zute biek, eta fede Kristioagatik iltzea deseatzen dugu. Ark pararazi zitue biak apart bi etxeetan, etzeizen elkar animatu: enkargatus ostatukoak in zezatela in ala errendiarazteko. Inzute ori, ta iago ere, baize erratea bakotxai, nola bere aizpa errenditu zen Presidentearen borondatera, ta zegon tratatzen akomodu honratuas. Baña ez batak eta ez berzeak etzue sinetsi gezur goi bere aizpas: bai segitu enkomendatzen Kristori. Berrogei egun pasatu zire progu gartan: eta bi egun pasiora baño len, ostatariaren alabak beiratus barronde ikusi zue Alodia orazioan inguraturik argitasunes, ta kontatu zio bere Aitari, zeñek itsuturik argiareki erran zio, utzazu, ezi Demonioak engañatzen duenak mintzatzen dio. Alodiak eskatu zue biramonean, ekar zezotela bere aizpa. Eta etsiturik etzela protxurik berex idukitzeas, ekarri zute. Besarkatu zire biak gozosa: elkar animatu zire iltzera Kristogatik. Erran zire, baru gaitzen egun, ezi biar il bear gara. Ala izan ze.

        2. Biramonean Presidenteak presentarazirik nai zitue beraxtu milla promesa ta kariziaeki. Errespondatzen zute aiek, milla ta milla iago ta iago emanik ere, eztugu utziko guk Jesu Kristo. Ilarazikozaiztet, ezpadidaze obeditzen, zio Juezak. Aiek, nai duena egin bez, ezi guk bizia utzi nai dugu lenago ezi Jesu Kristo. Juezak naiz sentiturik, ez ajolarik egitea arren podoreas, alke zue enpleatzeas ori neska pobre batzuen kontra. Ze an gizon bat, ta sazerdote izana ukatu zuena fedea. Oni enkargatu zio konsejatzea bi aizpa gaiei in zezaten ark in zuena. Konsejatu ziote, baña banoan. Erran ziote azkenik, eztut nai uka dezazen fedea biotzez, baizik erran mias bi testigoen alzinean, akomodatzen zaratela Moroen legera zuek ere; orreki sollik libraturik bizia bazoazkete nauzen lekura, ta an segitu errelijione Kristioan. Tentazio fuertea izan ze au, ta malizias betea, zeren ezi mias ere eztaike uka fede Kristioa: ta ark nai zitue engañatu. Baña Jangoikoaren su argias suturik Nunilonak erran zio grabe, erran bezagu, Jauna, ezgara il bear gero ere egunen batez? Ark, ori eztaike exkusa goiz edo berant, garelaik mortalak. Beras, erran zue orduan donzella balientak, obe dugu orai il Kristoren fede ta amoreagatik, ta seguratu bizitza sekulakoa, ezi ez bizitu pixka bat iago ukatus fedea itsuski, ta gero il ta galdu sekulakos. Etsiturik ark ere abisatu zue Presidentea debalde zela aieki trabajatzea. Ala urbilarazirik Tribunalera aiek, eta berdugoa alfanjeareki, galdegin ziote irur aldis, ia nai zuten obeditu. Erresponda zute, guk nai diogu obeditu gure Jaun Jesu Kristori ilartaño. Zimaelek manatu zio berdugoari, ea ebaki buruok. Berdugoak lastimas bekala oraño galdegin zio ia eginen zuen: aiturik baietz, erran zio Nunilori, eda zazu lepooi: Orduan Nunilok erran zio Alodiari, beira, ene aizpa, egizu ikusten duzuna iten dudala nik. Alodiak errespondatu zio animosa, etzazula duda, ene aizpa: zoaz seguro, ezi segituko zaitut. Orduan Nunilonak inguraturik biloa buruan garbosa, ta edaturik lepoa, erran zio berdugoai, tira fite. Tiratu zio alfanjeas, baña ez ongi astatus, etzue berexi burua osoki: eta eroririk ildorka lurrean, agertu zekizkio guti bat oñak. Joan ze laster Alodia, ta estali zizkio arrapas bereala, uzten zituela arriturik guziak ikusteas ain kuidadosa honestidadearen, iago ezi bere biziaren. Juezak berak admiraturik oiu egin zio berdugoai, etxi, zaude geldi: eta donzellattoari, ea, zer protxu da iltzeas zu emen kruelkiro? Inzazu manatzen dizuguna, ta biziko zara honra ta gustoreki. Ark zio eztutela inen: ilarazi benaza fite, eztoaien bakarrik ene aizpa. Eta goratus begiak Zerurat, oiu egin zue, espera nazazu guti bat, ene aizpa maitea: banoaie banoaie bereala. Eta lazaturik zinta bat, oneki lotu zitue arrapak oñetan honestidadearen amorez. Emen eldu da ongi exklamatzea: O errelijione Kristioaren garbi eder ederra! Non erakusten da alakorik munduan, ezpada Kristoren eskolan? Ainberze ajola, eztaitzen agertu guti bat oñak ta ez ajolarik iltzeas! Ura ezin soporta, ta iltzea bai gogotik ere! Paratu ze belauriko aizparen gorputz-gañean; edatu zue lepoa, ea ebaki zazu: ta ebaki zio burua, glorias koronatzeko arima. Agitu ze 840 urtean, Lastallan D. Inigo Ximenez Nafarroko erregeren prinzipioetan: Alfonso kastoaren 50.an Asturiasen. (Moret 1. 6. ann. c. 3 § 3.)

        3. Utzi zuzte gorputz birjinalak kanpoan jan zezkiten tzakurrek, ta baseiziek: baña erreparatu ze etzituela ukitu uli batek ere: loturik gero atra zuzte arrastaka ziudadetik aratago. Bildu zire asko miru ta otsorrai, baña arranoek ellegaturik, naiz diren ain zale gorputz ilen, ez solamente etzuzte ukitu aiek, baizik aizkatu zuzte andik otsorrai ta miru guziak. Gero Kristioek lizenzia lograturik orzi zuzte dezenteki: baña Zeruak honratu zitue iago, ikusiarazis argiak gauaz an orzi zuzten lekuan. Ori Jakinik, paratu zuzte guardiak Moroek etzezazkiten eraman Kristioek beneratzeko. Alaere zenbait sazerdote asi zire gau batez artu bear zuztela: baña sentiturik guardiek, ta segiturik atzetik, doi doia eskapatu zire, baña billatu zuten tesoroa gabe. Gelditzen ze au erregiña on batendako, zeñek merejitu zuen orazioen podorez. Zimaelek etsiturik etzirela baratuko Kristioak atra arteo beneratzeko gorputz sanduak, atrarazi andik ta sarrarazi ziudadean, ta botarazi zitue leze edo butzu barna batean, ta gañetik arri-montio andiak, orreki ortziko zuela memoria ere sekulakos. Baña non da indar edo injeniorik debekatzeko nai duena Jangoikoak? Zenbait bakotxei ikusiarazten ziote gauaz argi admiragarri bat leze garren gañean. Gutibana edatus fama, ta deskuidatus Moroak denborareki, Nafarroako erregina D.a Oneka agitz ona zegolaik erretiraturik garizuman debozios Leireko monasterioan, leitus eta aditus sanda gaien martirioa, ta ondoreko miragarriak, itxeki ze debozioan billatu naiez, ta ekarri gorputz gaiek. Guzia ze orazio egitea ta eginaraztea, idiki zezan Jangoikoak ortako bide. Bizi ze an urbil Auriato deitu bat: onek gau batez aditu zue boza bat Zerutik erraten ziola, Auriato, zoaz laster Huescara, ezi an aurkitukotuzu Jangoikoaren graziaz S. Nunilo ta Alodiaren gorputzak, leze barnan altxatuak. Argitu orduko joan ze Leirera; kontatu zue errebelazio izana: Alegratu zire guziak, prinzialki erregina: Prebenitu zute gizonoi Merkatari gisa joateko Huescara, eta baldin an ezpazitue aurkitzen, informa zeiela billatzeko Aboska deitzen zen errian: zein bide zen sandaen sortuerria. Ellegaturik Auriato Huescan, saldus bidanabar merkaduriak, zoeie informatus sekretoan Kristio oben zirenetaik tesoro billatzen zuenaren gain. Informaturik ongi, autaturik lagun ta gau proprioenak, instrumentueki asi zire zulatzen lekuan: fite sentitzen atxon, edo fragranzia gozoa; oneki animaturik geiago lan egines gogotik kendus arri andi gaiek, ellegatu zire aurkitzera gorputz sanduak oso ta fresko eder. Oneki agitz kontent Auriato paraturik abre zalui prestatuetan eskapatu ze Nafarrora Leire-alderat. Berri on gau izanik erreginak, parte emanik erregeri, ta obispoari; guziak bildurik atra zire prozesioan errezibitzera errelikia sagratuak, zein adoraturik debozio andiareki depositatu zuzte Leireko tenploan, Aprilaren 18.an 842 urtean, D. Gillesindo obispo. Guziau ta iago dakar Moretek an cap. guzian. Azkenerat dio Araguesca, edo Adageska dela sanda geben sortuerria. Traskasa ere aipatzen da.

 

aurrekoa hurrengoa