|
Lastallaren 1.an San Remijio Remsko Obispoa
1. Zegolarik estado txarrean Franzian ala errelijionea, nola gañarako guzia, jaioarazi zue Jangoikoak buratso zar alzinatuetaik S. Remijio. Jangoikoaren eskojitua bekala ze aurzutuan ere agitz ona, geldia, humila, ixil obedientea, on guzietara afizionatua, ta gaizkien beldurtia. Orgatik erretiratu ze leku soil batera, non azi zen birtute ta estudioetan agitz ongi ogei ta bi urteak bete arteo, de manera ezi orduan ilik Remijio Arzobispoa, jende guziak batean eskojitu zue bera: baña errepugnatzen zuelaik porfiaz, Jangoikoak inguraturik argitasun zerukoas era adiarazi zue bere borondatea. Oneki utzi ze konsagratzera Arzobispo: eta bereala asi ze iruzki berri baten gisara argitzen mundua bere santidadearen argi-errañueki, karidade, zelo, bijilanzia, prudenzia, ta gañarako birtuteeki: begitartea sereno, grabe, agraziatua: beiratzeas ere artzen baizute amore, erreberenzia, debozio: mintzatzea ain ona, ezi bere itz sanduak frinkatzen zire biotzetan: suberboeki fuerte, humileki beratx, guzieki amoltsu, guzien oneratzeko, de manera ezi ez gizon lurrekoa, baizik iduri zue Aingiru bat Zerutik etorria, erremediotako.
2. Nai zue Jangoikoak disponitu lan andietarako, ta ala asi zue famarazten asko milagro iten zitueneki, bizimodu sanduas landara. Gizon espiritatu batenganik bota zue espiritu gaixtoa, eta itzuli zio bista edeki ziona. Donzella bat oroat endemoniatua eraman zutena S. Benitorengana, onek bere karta bateki biali zue S. Remijiogana: au alketurik indigno zela etze jarri nai ere konjuratzen: baña jendeak otoies, ta buratsoek negarres obligatu zute: orduan manatu zue Jesu Kristoren izenean atra zeiela Demonioa, ta atra ze istantean: andik guti iltze donzella, baña Sanduak biztu zue. Ardoa aumentarazi zue milagrosoki, sua deteniarazi, ta erretirarazi; Sandua segitus, sua erretiratus iges bekala, alik eta bildurik bola baten gisara atra zen portale batetik, admiratus guziek beira, ta graziak emanes. Jangoikoaren errebelazios jakin zue, agituko zela goseketa erru bat: pobreen amorez bildu zue granero batean gari kantidade bat bear orduko. Gaixtoek ustes on egin zuen kodizias, su eman ziote. Abisaturik Sandua joan ze bereala, al bazeike erremedia: ikusirik etzeikela, jarri ze berotzen sosegu andian; eta erran zue sereno, Jangoikoak izain du kuidado kastigatzeas in dutenak lan gau pobreen perjuiziotan: Ala izan ze: aiek, ta aien ondoreko guziak izan zire kebratuak. Alako infinizio bat milagro egin zue: baña obena konbertitzea Franziako Errege ta Erreinua Kristoren federa.
3. Ze denbora gartan Klodobeo, zegona ezkondurik Klotildeseki, zein baize Kristio agitz ona, ta orgatik deseatzen zuena konbertitzea: baña ezin logratu zue, alik eta bearrak obligatu zuen arteo. Alemanen ta Sueboen kontra gerra zuelarik aurkitu ze galtzeko peligroan ertxiturik alde guzietaik: Konsejatu zio Orleansko Dukeak ofrezi zezola Jesu Kristori egitea Kristio, atratzen bazue ongi. Ofrezitu orduko, bereala, nola etzekiela, itzuli zire Alemanak atzerat iges, eta aien Erregea ilik, errenditu zire Klodobeori. Au admiraturik determinatu ze, ta Jaundi anitz determinarazi zue bataiatzera. Erreginak alegre abisatu zue S. Remijio: zein etorririk, ta erakusten zegolarik Erregeri ta Andialde guziari Kristoren doktrina, agertu ze an derepente argitasun Zeruko bat iago ezi iruzkiarena, ta aditu ze boza bat, ziona, pax vobis, nolite &. Bakea zueki; ni naiz: etzaiztela lotsa: manteni zaizte ene amorean: Oneki guziak arriturik bota zire Sanduaren oñetan. Konsolatu, ta animatu zitue Sanduak, ta Jaunaren inspirazios erran ziote agituko zekioten felizidade guzia, irauten zuten bitarteo Jangoikoaren beldurtasunean, ezi erreinuak konserbatzen direla errelijione ta zuzenbideareki, eta galzen inpiedade ta injustiziareki. Gero bataiatu zue Errege, ta faltaturik bear zen krisma, ezin pasatus zekarrana jendetzearen utses, Sanduak goratzeareki eskuak eta begiak Zerurat, agertu ze an usotto txuri eder bat zekarrala pikoan erredoma bat krismas betea, zein utzirik Sanduaren eskuetan, egatu ze gora, beterik tenploa atxon Zeruko batez. Oneki Errege seguratu ze iago: ta S. Remijiok bataiatu zue, ta eman zitio konseju onak erreinatzeko Jangoikoaren gustora. Sandu gau izan ze Franzian agitz protxu egin zuena.
4. Zarzutuan galdurik begietako bista, bizitu ze ain konforme kontent, enpleatus arimaren bista kontenplatzen Jangoikoaren gauzak. Gero berriz itzuli zio, plazer izan zuelaik. Azkenean zituelaik ia lauretan ogei ta amasei urte, ta Obispo izanik iruogei ta amalaur, itzuli zio Jangoikoai bere arima Kristoren 545.an.
|
|