www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Lastallaren 9.an
San Luis Bertran Dominikanoa

 

        1. Valenziako seme izan ze S. Luis Bertran, zeñen Aita alargundurik, ta heritasun andi batetik libraturik S. Brunoren ta S. Bizente Ferreren medios, zoeielaik sartzera Kartuxo itzuliarazi zute, etzuela nai Jangoikoak errelijioso; eta ala itzulirik ezkontzera izan zue seme sandu gau gañarakoes landara. Etze au berze aurren gisara enredazale, desobediente, gaizki erralle, bizioso, baizik erretiratua, geldia, ixila, debotoa, afizionatua egitera limosna ta penitenzia adin gartan ere. Etze etzin nai goatzean, baizik ol batzuen gañean, edo lur utsean: gutitan jaten zue almorzua; anitz aldis ematen zio pobreren bati. Bere dibersioa zue mezak laguntzea Aingirutto baten gisara. Beñere etzitue inkietarazi buratsoak, bai palakatu humilki, zeudelaik asarre zerbaitengatik. Ze agitz alkekorra, ta modestoa; begiak apal beti pensamentuan bekala Jangoikoaren presenzian. Ama Birjinaren deboto ze miragarriro: konfesatzen ta komekatzen ze maizago usatzen zen baño denbora gartan. Nai izan zue erretiratu errelijionera; baña debekatu zio Aitak asko denboraz. Gero ere ark nai etzuela bortxa sartu ze S. Domingoren Konbentuan. Artu zue gogoan imitatu bear zuela S. Bizente, izan baize erri, errelijione, ta Konbentu berekoa. Orazio mentalean ze bere estudio ta aplikazioa: ta asi zekio Jangoikoa bisitatzen artan. Pasaturik estudioak, ordenaturik Sazerdote bere iteko, ta erregalo lenbizikoa zue aldareko sakrifizioa. Eraman zue errelijioso sandu batek laguntako urrun Konbentu berri batera perfekzioaren zimendutako: baña ezin egon ze an denbora anitzez, zeren ezi errepresentatu zekio Jangoikoaren aldetik bere Aita iltzen, edo ilik bekala; konsultatu zue Konfesoreareki: eta bereala ellegatu ze mandataria prisaka, iltzen zela bere Aita, nai bazue ikusi bizirik, zoeiela bereala. Bereala joan ze, eta ikusi zueneko sartzen kuartoan Aitak erran zio, o ene seme ona, ene pena andienetatik bat izan ze ikustea zu fraile; baña orai duten konsolurik andiena da ikusten baizaitut errelijioso: enkomendatzen dizut ene arima: oroi zaite nitas. Asistitu zio hume onak bekala ilartaño; eta ondorean Jangoikoaren errebelazios ikasirik pasatzen zuen purgatorioa arima garrek, ofratzen zitue arren faboretan mezak, orazioak, baruak, penitenziak zorzi urtez. Ondorean ikusi zue libre alegre igaten Zerura purgaturik ederki.

        2. Ogeitaborz urtetakoa zelarik egin zute Nobizioen Maestru, ikusirik zela alzinatua birtutean. Guziei erakusten ziote len lena Zimendu bekala orazioa, prinzipalki pensatus Kristoren pasio doloreskoan: eta nai zue uziek iduki zezaten beren kuartoan Jesu Kristo guruzifikatuaren imajina bat, nola gaitz guzien erremedio, ta on guzien kausa. Eta apegatu naiez guziei bere biotzeko sua erraten ziote, maita zagun, ene anaiattoak, maita zagun gure Jangoiko Jauna, ezi maitagarria da. Sei aldis eskojitu zute Nobizioen Maestrutako, zeren kunplitzen zuen ederki ofizio goi, baita errelijione guziaren zimendu ta zain. Eta nai zuelaik enpleatu erakusten letrak, desengañatu zute, Jangoikoaren borondatea zela enplea zeien erakusten birtuteak. Ortako errebestitu zue Jangoikoak arimen zelo fiñ batez, zein berritzen zuen kontinoko orazioan. Asteko predikatzen, konfesatzen, ta edozein ofizio egiten, lenbiziko pausua zue orazioa. Atratzen ze aldirita eta montañaetara arimen eizian: an predikatzen, an konfesatzen, an in ala egiten egoten ze, guzia eginik guziendako. Bein itzultzerakoan opatu zue Artzai bat ardieki: paratu ze belauriko Sandua orazioan: gero deklaratu zio beraren konzienziaren estadoa, ta zenbat urtez etzen konfesatu: konfesa zeiela, ezi ilen zela fite. Ala egin zue Arzaiak, ta egun gutiren barnean iltze. Ezin konfesatus errelijiosoek jendeketa eldu zena Konbentura, etzeizen joan garbitu gabe, Sanduak geldiarazten zitue, ematen ziote sustentu, alik eta in arteo beren konfesioak. Niork etzue billatzen Sandua, ezpaizue aurkitzen amoroso noiznai.

        3. Zelo gonen suareki airaturik joan ze Indietara salbatzera asko arima desanparatuak an. Zazpi urte in zitue trabajatzen antsioso, erakusten, konsejatzen, konbertitzen arimak. Lenbiziko ellegatu zelaik erri batera, ekarri zio Indio batek bere aur bat, bataia zezan. Sanduak galdegin zio, nola, zelarik bera infiela, nai zuen bere aurra Kristio? Errespondatu zue zeren aur gau iltzen da, ta erran dida espiritu onak oianean, berori etorri dela onara, ta bataiatzen badu, salbatuko dela. Bataiatu zue, ta iltze bereala, gelditurik alegre Sandua, zeren lenbiziko bataiatu zuena joan zen Zerura. Demonioak ain jabeturik zeudenak aietan, lotsatzen ta botatzen zitue guruzeareki aisa. Nai zute ilarazi Sandua, eman ziote beneno bein baño iagotan: baña Jangoikoak guardatu zue salbo. Berze trabaju pasatu zituenak an, goseak, egarriak, bearrak, otzak, beroak, nekeak, baitare desprezioak, kalumniak, persekuzioneak ezin konta ala dire, nola prodijio agituak ere bai. Bat kontagarri da. Erreprehenditus gizon poderoso maltratatzen zutenak Indio gaien jende pobrettoa, arturik bein aien maieko ogiak, eta kalkatus atrarazi zue aietaik odola, ta erran ziote, orra nola jaten duzien pobre goien odola. Ikusirik español gaixtoen inpiedadea Indioeki, ta nola ziren estorbu ez konbertitzeko iago, itzuli ze onat Jangoikoaren inspirazios: eta berri berritan asi ze sandutzen iago ta iago bere arima ta berzerenak. Etzeike sosega ibili gabe arat onat erris erri salbatzen arimak. Nai etzuela bortxa egin zute Valenziako Prigore: pasatu zue asko trabaju, baña konsolatzen zue bear orduan Zeruak. S. Bizente Ferreren imajinaren alzinean enkomendatu zio bere Prioretasuna; ta oñak apatzerakoan, apaldu ze S. Bizente ta besarkatu zue bera. Berze bein agertu zekizkio S. Domingo ta S. Franzisko klaustroan. Apatu zio S. Franziskori oñeko llaga ta bularrekoa: eta Sanduak burua arturik pasatzen zio eskua suabekiro amore andiareki ematen ziola salbazioaren esperanza. S. Domingok etzio utzi apatzera oñak, eskua bai eman zio apatzeko. Kristo bera agertu zekio zenbait aldis, seguratus barkatuak zirela arren bekatuak: zeren ezi aldartez ain beldur ze bere suerteas, ezi bein berzeak zeudelaik errekreatzen, erretiratu ze negar ta negar, eta galdeginik motiboa, zio, nik pobre gonek eztakit salbatuko edo kondenatuko nai zen: etzaize iduri au dela motibo asko tristatzeko? Bere adiskide on batek nai zio erranarazi zenbait fabore soberano Jangoikoak iten zitionak: Errespondatu zio Sanduak, Luziferek iago argi zue nik baño, ta bota zute Zerutik. Judas izan ze Apostolu, ta egin zitue milagroak; gero traidore itzuli ze, urkatu bere burua, ta kondenatu ze. Zuk eneganik jakin naituzun miragarriek guti didate balio, eztakitelarik ote nagon Jangoikoaren grazian edo desgrazian.

        4. Bere humiltasunak ematen zio beldur bere aldetik, ezi Jangoikoaren aldetik zitue amorearen señale andiak. Birtutees landara, karidade, pazienzia, zelo, kastidade, penitenzia, ta gañarako abantallaes landara, guziok baitire Jangoikoaren amorearen donoak, grazia grazioso gaiek sendatzeko heriak, obratzeko prodijioak, jakiteko gauza gerokoak, ikusteko biotzen sekretoak, Jangoikoak zion amorearen mostrak dire. S. Teresak eskribitu zio, ta konsultatu zue bere Fundazioen prinzipioetan: Sandu gonek seguratu zio, Jangoikoaren Espiritua zela kidatzen zuena; anima zeiela, berrogeitamar urte baño len bere errelijionea izanen zela famatua obenetaik bat. Bada bere penitenteen bekatuak bazekizkie askotan erran baño len. Konfesatzen zegokio errelijioso bat, eta asi ze turbatzen pausu batean: Sanduak erraten dio, agian da ori Judas? Zergatik eztu konfesatzen bekatu gura? señalatus in zuena. Berze bat konfesatzean atzendu ze bates: Sanduak aipatu zio berbera: gerostik beti galdegiten zio azkenean, gelditu ote zaida zerbait? Sanduak erraten zio, ez, edo bai. Baña Jangoikoak zion amorearen progurik obena ze Jangoikoai Sanduak zion amorea, beti eman naiak bere bizia ta odola beraren amorez: beti martirioaren billa, ta martirioa iges beraganik. Berze lanzeen ertean agitu zekio au: Predikatu zue bekatu publikoen kontra bein, baña berexi gabe personarik. Kaballero batek artu zue bere gain; eta suturik biali zio erratera, ezpazue gezurtatzen erran zuena predikuan, pagatuko zuela biziareki. Sanduak errespondatu zio, prest zegola emateko bizia defendatzeagatik egia erran zuena: on zeukala ditxatako, iltzea orgatik. Iago sutu ze kaballeroa errespuesta gorreki; eta biramonean bere zaldian iganik ikusi zute Sanduak ta bere lagunak, eldu zela aiengana pistola bateki eskuan. Laguna joan ze iges ziola Sanuai in zezala oroat. Sandua sereno manso bere bideas: Ellegaturik Kaballeroak erraten dio furoso, fraile gaixtoa, nola atrebitu da erreprehenditzera ni bekalako gizona? eta paratu zio bularretan pistola: Sanduak solamente guruzearen señalea egin zue: istantean pistola agertu ze guruzifixoaren figuran. Arriturik ura, jautsi zalditik, ta paratu zekio belauriko. Barkatu zio Sanduak gogotik ere. Asko exenplu on eman zue Sandu gonek: azkenean konsumiturik trabajues, ta penitenziaes adinaren 55 urtean, ta Kristoren 1581.an il ze eriotze preziosoareki, mostratus len ta gero Jangoikoak bere sierbo humil onetsiaren gloria asko maneras ta milagros. Arima despeitzean ikusi ze gi andi bat atratzen agotik ta bete zuena ganbara guzia: Aingiruek zelebratu zute Zeruko musika admirableeki: gorputzak errespiratzen zue fragranzia & obratzen milagroak &

 

aurrekoa hurrengoa