www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Otxallaren 5.an
Santa Ageda Birjin ta Martir

 

        1. Zelarik Dezio Enperadore, ta Kinziano Gobernari Sizilian, Fublikatu ze an Katanan manamendu, Kristio ziren guziak arrapatzeko, ta ilarazteko. Aditu zue manamendu gau donzella batek deitzen zenak Agena, zituenak laur prenda agitz estimatzen direnak munduan. Ze agitz noble jenerosa: ze agitz aberatsa: ze, agitz ederra bekala, agitz honesta. Guzien gañetik ze Kristio firmea sines, eta nai zuena ofratu Jesu Kristori bere birjinidadea ta bizia. Presentarazi zue Kinzianok bere alzinean: Ikusi zueneko, gelditu ze admiraturik ta amorosturik alako edertasunas: eta edozein gisas nai zue bereganatu arren borondatea: Ortako eramanara zizue etxe batera, non bizi baize emasteki bat deitua Afrodisia, zartua ia adinean, ta gaixtakerian, zituena bortz alaba bere gisarakoak. Aien ertean sanda zegolarik, asi zekio gaistakeriako Maestra gura predikatzen engañatu naies milla promesas, modus, eta maneras, al bazuke errendiarazi. Baña nork mogitu peña Jangoikoak firmatu duena? Sandak, despeitzeko beingoas, mintatzu zio grabe; Afrodisia, entendatzen dut orren pretensioa: alke dakiola: baña eztakiola iduritu, duela ainberze indar orren mintzaerak, eta mañak, ezi utziarazi dezadan nere Jesus ona, nere honestidadea ta honra. Eztut aditu nik orren mia nola andre honratuarena, baizik nola infernuko serpientearena. Eztadien galdu sekulakos emengoas landara, nik, Kristio bekala, bainago obligaturik onetsitzera gaizkiegilleak ere, abisatzen dut ezdezala segi ofizio infame gortan, su emanes donzella onttoen biotzetan. Kalte iago ematen du, ezi laur kantonetaik ziudadegoni su itxeki balez. Naiz Kinzianok disimula dezan, bada bai, bada Jangoiko andi bat, kastigatzeko goiz edo berant. Eta Jangoikoaren errespetoz ezpada ere, bentzait ez galtzeagatik denbora ta itzak banoan, emendik alzina ez aipa niri alakorik sekulan: zeren ezi erraten diot, nagola ni ain firme fundaturik Jesus onaren, ta birjinidadearen amorean, ezi uste dut beraren graziareki, lenago iruzkiak galduko duela bere argia, suak berotasuna, ta elurrak txuritasuna, ezi nik neure proposito gau. Banazakete ilarazi, baña ez bekaturik inarazi: zeren Jaun guzis poderosoak guardatuko nau. Ori, Afrodisia, zarbaildu da ia: Erioa eztagoke agitz apart: Señaleak baitu buruan ta aurpegian: beira bere arimai; egin penitenzia, eska Jangoikoai miserikordia, eztadien galdu betikos.

        2. Gelditu ze ura etsiturik pretensioas, ta iraturik erreprehensioas, kontatu zio Kinzianori zena zen bekala, ta etzekiokela ken Agedari amore zuen gura bere Jesu Kristori. Orduan Kinzianok ekarri sanda, ta galdetu zio bere jendakias. Errespondatu zue, Sizilia guzian da ezauna ene jendakiaren nobletasuna. Nola bada zuk, zio arrek, segitzentuzu Kristio jende txar goien kondizioak? Sandak, iago balio du kristiotasunak, naiz oiek despreziatu, ezi munduko Erregeen anditasunak: zeren ezi Jesu Kristori zerbitzatzea egiaz da erreinatzea. Beras ez gara noble gu, dio ark, ezpaitugu adoratzen guruzifikatua? Sandak, oiek adoratzen baituzte idoloak, ta aietan Demonioak, non da oien nobletasuna? Manatu zue emateko bofetada bat, etzeien izan alkegabe, ta ixil zeien. Gelditu ze sandaren aurpekia ubel gorriturik, baña ederrago Jangoikoaren begietan. Ikusirik Kinzianok, etziokela atrarazi itzik, ezpaze Kristoren honratan, sarrarazi zue karzelean, pensa zezan ongi an, zein zegokion obeki, edo ukatu Kristo edo akabatu tormentus. Sartu ze karzelean, nola paraiso batean; egon ze an eskatzen Jaunari beraren auxilioa, lobratzeko biktoria. Biramonean presentaturik berriro Kinzianok nai zio utziarazi porfia gura, ta Kristoren fedea, izateko aisa gloriosa, ta ditxosa: ezperen, miserable desditxatua. Sandak erran zio erresuelta, nik eztut nai berze ditxa ta gloriarik, baizik ene Jesus ona, zeñen amorez tormentuak zaizkida gozo. Garia ezta paratzen graneroan, alik eta eulzian lastoa berexiartaño: Espiritua ere ez zeruan, ilartaño gorputza lurrean. Egin ta desegin bez, nola nai duen; Jesu Kristok lagunduko dida, ta eztut beldurrik. Zer ai da? Zeren esperan dago? Itz ebeki erresumindurik arrek manatu zue, biurkatzeko bular bat, ta ebakitzeko zañetaik. Sandak sufritu zue geldi animosa: ta erran zio, eztu alkerik, ebakitzeas donzella bati bularra, azi zelaik bere Amaren bularretan? Itsuturik arrek etzue aditu nai, baizik sarrarazi zue karzelean berriz, manaturik ez emateko jatekorik, edatekorik, ta ez erremediorik. Baña an agertu zekio S. Pedro Mediku gisa eldu zela kuratzera. Sandak ezekielaik oraño nor zen, erran zio, beñere etzela kuratu gizonen eskus, ta orai ere etzuela nai; ezi Jesu Kristok itz bateki zezakela kura, nai bazue. Ni naiz Kristoren Apostolua, erran zio S. Pedrok, berak biali nauena, eta ala zara sendatua beraren birtutez. Erran au, ta desaparezitu ze. Bereala berak beiraturik aurkitu zue sano guzis: eta asi ze graziak ematen, graziak ematentiot, ene Jesus ona, oroitzen baita nitas, biali baitu bere Apostolua, sendatzera ni. Argitu ze karzel guzia; guardiak eskapatu zire lotsaturik; presoek konsejatzen ziote atra zeiela, idikirik zeudelaik atariak. Sandak, ez, ezdezala permiti Jangoikoak eskapa nadien batallatik, logratu arteo biktoria.

        3. Laur egun geroago presentarazi zue Kinzianok, zeñek ikusirik ain sana eder, ta ziola, kuratu zela Jesu Kristoren graziaz, turditurik alde bat, rabioso berze alde, manatu zue barratzeko anitz tella puska sueloan, ta anitz brasa itxekirik, ta aien gañean arrastatzeko sanda. Lan goi egiterakoan arrigarri kruelkiro, agitu ze terremoto andi bat ziudadean, erori zire parete zenbait, eta arrapatu zuzte pean Silbino ta Falkonio bi adiskideenak Presidentearen. Alborotatu ze jendea, ura zela Jangoikoaren kastigoa, ta laster Presidentearen etxe aldera. Altxatu ze au, manaturik itzultzeko Ageda karzelera. An sandak egin zue orazio emanes Jaunari esker milla faboratuas, garaitzeko mundua, Demonioa, ta aragia, ta eskatus errezibi zezala beraren espiritua. Ala iltze sanda gloriosa bizitzeko glorian. Jendeak bildurik orzitzeko gorputz sandua, agertu zire an asko Aingeru zekartela marmolasko ol bat, artan eskribiturik letrero gau, mentem sanctam, spontaneam, Deo honorem, eta patriae liberationem, adiarazteko, izan zuela arimo sandua, borondatez eman zuela Jangoikoai honra, baitare libratzeko bere sortuerria. Kinziano, luxurioso ta kruel bezain, kodizioso joan ze laster, arrap atzeagatik sandaren ondasunak: bidean zaldi batek ozka egin zio aurpegitik, berze batek ostikoka bota zue ugaldean, ezpaita agertu gorputza sekulan. Oneki aumentatu ze sandaren debozioa, eta agitu zenareki urbilen urtean. Katanatik ez urruti dago Etna, edo Mongibel deitzen den oian bat, botatzentuena su botradak aldartes: orduan asi ze etorzen ala susko ugalde bat Katana aldera; Infielgaiek laster sandaren obiara joanik, ta arturik gañeko beloa desplegatu zute susko ugalde garren alzinean; eta istantean baratu ze; eta diote milagro gau berze asko aldis errepetitu duela sandak an. Baita prodijio bat ikusgarria, ta Jangoiko andiarena proprioki, beiratzea nola doaien jautsis oian kaskotik bera erri alderat susko ugalde gura, plomu edo metala urtuaren gisara lodi lodia; baitoaie erres ta erraustus opatzen duen guzia: eta atratzea prozesioan sazerdoteak eta jendeak peleara bekala sugarren kontra, ez armas, ez ures, ez berze instrumentus, baizik S. Agedaren anparoaren esperanzareki, ta arren beloareki: eta erakusteareki solamente suari, sua gelditzea bere karreran, pasatu gabe palmo bat alzina, nola ezaun balez Jangoikoaren manamendua sandaren medios. O zenbat maneras mostratzen duen Jangoiko onak begietara ere, zein gauza ona den bere Majestadeari zerbitzatzea, eta nola premiatzentuen bere zerbitzukoak; ta espezialki S. Ageda gloriosa ain ederra ta ain ederki zerbitzatu ziona zein maite duen bere Majestadeak, izateko guk ere, imitatus daiken gartan, ellegatzeko ikustera glorian.

 

aurrekoa hurrengoa