www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Lastallaren 4.an
San Franzisko Asis Serafikoa

 

        1. Zein egia andia den Kristok errana, humillatzen dena izanen dela goratua! Guzietan da ageri, baña berexki S. Franzisko Asiskoan. Ona gizon bat agitz txipittoa bere begietan, baña andia egiaz Jangoikoaren, Zeruaren, ta munduaren begietan, Jangoikoak zerbitzu andiak in zitiona, bete zuena mundua errelijiosoes, eta Zerua Sandues. Inposible da kontatzea berari Jangoikoak in zition grazia ta fabore guziak, eta erak Jangoikoagatik in zituen gauza onak. Kontentatuko gara aipatzeas berex zenbait gure protxurako izan daizkenak. Aita deitzen ze Pedro Bernardo Merkatari ofizios: Ama Pitxa andre ona ta honratua: Aitaren ofizioa segitu zue semeak zerbait denboras, beñerez kodizias, beti liberal beratx ongi in naia. Egun batez ellegaturik pobre bat limosna eske, itekoso zegolaik, despeitu zue gabe: akorduraturik bereala, atra ze lasterka atzetik, ta erdetxirik eman zio limosna on bat, ta egin zue boto Jangoikoai, beñere ez ukatzeko limosnarik pobreeri bere bizian; eta kunplitu zue. Aitak ustez gastatzen zion sobra emanes, kastigatu zue, ta eraman zue Obispoaren alzinean egin zezan errenunzia bere lejitima zegokionas: Sanduak biotz andiareki utzi zio guzia, ta bere tresenak ere kendurikan, ziola, emendik alzina erranen diot Jangoikoak seguroago, Aita gurea Zeruetan zaudena. Obispoak admiraturik estali zue nekazari baten kapoteareki: eta Sandua joan ze oian bat barna alegre kantatus Jangoikoaren laudarioak: Aurkiturik ladronek galdegin ziote ia nor zen. Errespondatu zue animoso, ni naiz errege andiaren pregonari. Golpatu zute, ta botarik elur leze batean joan zire: eta Sandua kontent padezituas atra ze, ta segitu zue kantus.

        2. Ala ibilirik pobre gisa denboraldi batez, nai zue Jangoikoak adiarazi zein estimatua zuen, emanes grazia sendatzeko heriak, ta egiteko gauza miragarriak. Irur Eliza berritu zitue, deus etzuelarik, trabajatus bere eskus, billatus trabajariak, ta limosnak, bear adiña. S. Maria Aingiruena deitzen ze azken berritu zuen Eliza: Emen eman ze oraziora egotez eskatus Maria Santisimaren medios grazia egiteko bere errelijionea: eta jaintsirik habitu pobre bat, asi ze bizitzen, ta predikatzen Apostolu gisa, ta Jangoikoak bialtzen zitio lagunak bere gisarakoak, erremediatzeko Kristiogendea. Joanik Romara aproba zezan bere errelijionea Aita Sanduak, naiz lenbizian paratu zuen dudan, bereala izan zue bisione bat, zeñetan mostratu zion Jangoikoak eror zera bekala zoeiela Eliza, ta erori etzeien, soña paraturik pean zeukala fuerte ta firme gizon pobretto batek, zein baize Franzisko, eta ala aprobatu zue gogotik ere, nola S. Domingorena ere bai: eta bi Sanduak aurkitu zire karrikan, ta len ikusi gabe sekulan elkar, ezaundu zire, ta besarkatu zire, ta animatu zire, ea, Errege beraren soldado gara; gauden ongi uniturik, emateko infernuaren kontra gure Jaunaren gloriatan. Inozenzio III.a izan ze konfirmatu ta aprobatu zuena itzez 1209 urtean, ta Jangoikoak milagros.

        3. Ainberze aumentatu ze denbora gutiren barnean Jangoikoaren ta S. Franziskoren familia gura, ezi lenbiziko zelebratu zen Kapitulo edo batzarre jeneralean S. Maria Porziunkulakoan bildu zire iago ezi borz milla errelijioso: eta nork konta sandu atra zirenak? Nork laudatu dignoki errelijiosa in zirenen santidadea, zeñen buru señalatu zuen S. Klara bere lekukidea ta bere espiritu berekoa? Guzia utzirik, S. Franziskoren ona ta Sandua nork explika? nork pinta? Jesu Kristok sollik dezake adiarazi, ta adiarazi du, markatus bere borz llagaen markaeki bularrean, ta esku oñetan, izan zeien beraren imajina edo traslado gisa bat. Imitatzea Jesu Kristo guruzifikatua al guzian artu zue sanduak lenbiziko egunetik. Pensatus ta errepensatus kontino beraren pasio doloreskoan, artu zio ainberze amore ta konpasione, ezi bere bi begiak zire nola bi iturri negarrenak, ellegatu baize galtzera bista. Askotan kanpoan egoten ze lamentatzen konpasionez, eta galdeginik zer zuen, erres ondatzen zue zer eztut izan bear, ta egin ear, ikusirik, nola tratatu duten ene Jesus ona ta onegia? Ardiak eta axuriak zitue agitz maite, zeren baitire Jesus onaren figura ta oroigarriak: eta bat eramaten zue bereki tenplora, ta Korura; eta egoten ze an geldi erreberente belauriko adoratzen Jesus Sakramentua. Humiltasuna ta mansotasuna zue sinetsi daiken baño iagokoa. Onen kasos gelditu ze Diakon solamente, nai etzela ordenatu Sazerdote, indigno zela. Eta honratzen, ta beneratzen zitue sazerdoteak belauriko paraturik apatus eskuak; eta erraten zue, ezi opabalez batean Zerutik jautsi leien Sandu bat, ta lurreko Sazerdote bat, lenik apal ezokela oni eskua, ta gero egin Sanduari erreberenzia, zeren iago zor diogun arri, zeñen eskuetaik errezibitzen dugun sakramentu aldarekoa. Bere gustoa ta bere bizia ze desprezia zezaten: laudatzen zutelaik, desgustatzen ze, ta zio, ez lauda eztakiena zertan baratuko den. Predikatzen zuelaik usatzen zue maiz pregonatzea ta ponderatzea bere falta-iduriak. Errelijioso batek bein ikusi zue Zeruan gora katedra bat agitz eder preziosoa miragarriro; galdegin zue norendako zen: ta erran zekio ezi Franzisko humilarendako. Ark gero galdegin zio Sanduari, zer iduri zekion bere buruas? Errespondatu zue, nai zela munduan den bekataririk andiena. Ark dio, eta nola dezake on erran egiareki? Errespondatu zio, zergatik ladron bati, ta munduko bekatari andienari in balio Jangoikoak ainberze mertxede, nola niri, litzake lira agradezitua obeki ezi ni: eta utzi banindue ni bere eskutik, iago maldade inen nue nik aiek baño. Eta Jangoikoai erraten zio, beira, Jauna, nori itention mertxedeak, beira ez nakion itzuli traidore ta ladron.

        4. Penitenzian ze extrematua, penaturik arima Jaunaren ofensaes iltzeraño, ta gorputza tratatus kruelkiro sobra de manera ezi iltzerakoan, il baize goizik, konfesatu zue kulpa sobra gaizki tratatuas. Noiznai gelditzen ze tresenaik eta deus gabe emanes pobreei otzak zeudenei, naiz zegon otzak; bada urte geiena barutzen zue, ta beti alimentua eskas, ta txar, gañarako mortifikazioes landara. Gorputz ta arimaren garbitasun ta kastidadea zue Aingiruena bekala; baña bere aldetik egin zue logratzeko dono goi gastezututik: noiz ere sentitzen zuen nai zuela Deabruak tentatu, batzutan azotatzen ze gogorki; berze batzutan botatzen ze oroat elurrean, oroat larretan, garaitzeko tentazioak: ala erregalatzen du Jangoikoak. Baña karidadea, baita birtute guzien zaña, ta bizitza, Serafin batena zue Sandu gonek. Zenbat eta zenbat egin eta pasatu zuen Jaunaren amorez, guzia iduri zekio deuserez, eman arteo bizia ta odola. Ortako pasatu ze Siriara: moroek golpatu zute fuerteki, ta eraman zute loturik Babiloniara, on ze nai zuena. An koraje andiareki predikatu zue Ebanjelioa, ta ofrezitu ze sartzera su andi batean egiaren progutan, baldin aien sazerdoteek nai bazute egin oroat. Aiek etzire atrebitu: baña alaere Sandua zego firme sartuko zela bera, baldin konbertitzen bazire, atratzen baze libre. Erregek beldurrak jendea alborota zeien, etzue permititu: baña admiraturik Sanduaren konstanzias, ta erregalo eman nai zitionen errehusatzeas, estimatzen zue agitz. Sanduak ikusirik martirioaren lekuan ematen ziotela honra, Zerutik abisu izanik, itzuli ze Kristio-errietara. Eta ala martirioa faltatu zekio berari, bera ez martirioari. Martir izan ze biotzas, naiz ez eriotzas. Etzue pausurik ematen, ez mogitzen, ez mintzatzen, ez pensatzen, ez errespiratzen, ezpaze bere Jaunaren amorez.

        5. Amore gontaik dator proximoen amorea, zein mostratu zue bizi guzian, onetsis ta ongi egines, ala arimen, nola gorputzen bear guzietan. Zenbat arima salbatu bide zituen, ta salbatzen bidetuen kontino bere humeen medios, konta bezki dezazkenak konta Zeruko izarrak. Itz batez, Jangoikoaren gizona beraren biotzaren konforme izan ze S. Franzisko. Mereji zue bizitzea milla urtes, baña Zeruak ere zue prisa, eramateko arara. Iltze adinaren 45 urtean, Kristoren 1226.an. Istante berartan agertu zekio glorioso Asisko Obispoari erraten ziola, ia utzirik mundua, banoaie Zerura. Arimaren gloria istargitzen ze gorputzean ere, zein bizian izanik beltzkara, il ondoan paratu ze txuri eder argi. Milagroak ain admirable usu abasto egin zitue, ezi urte bat ta bizpirur ilabete pasatu orduko kanonizatu zue Aita Sandu Gregorio IX.ak joanik personan Asisa. Eta gero Aita Sandu Nikolao IV.ak, zuelaik ia ilik 62 urte, nai zuelaik ikusi Sanduaren gorputz ila, ikusi omen zue aldare nausiaren pean bobeda batean nola zegon txutirik tieso berez, idikirik begiak Zerurat beira, oso, txuri ta gorri, bizirik bekala. Adoratu omen zitio esku, oiñ, ta bularreko llagak, iduri zekiotela Zeruan zeudela &. &.

 

aurrekoa hurrengoa