www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Lastallaren 19.an
San Pedro Alcantara

 

        1. S. Pedro Alcantara penitenteen exenplu admiragarria, zein laudatzen duen ederki S. Teresak bere Biziaren libruan, ta zeñek aprobatu zuen Sandaren espiritua, jaio ze Alcantaran nobleetaik. Aurzutuan asi ze egiten bere debozioak, espezialki errosarioa Ama Birjinai, zeñen konzepzio garbiaren deboto andia baize. Leitzen ikasi zuelaik, erretiratzen ze leitzera libru sanduak, ta ondorean pensatus leitzen zuena. Etxean falta goartzen zutelaik, aski zute elizara joatea, an aurkitzen zute faltarik gabe. Zebatu ze konsideratzean adin gartaik ia Kristoren pasioan, eta bein aurkitu zute goraturik airean espirituaren indarrez. Egin zue pakto bere begieki ez beiratzeko sekulan emastekiaren aurpegira, eta kunplitzeko ongi, beti erabiltzen ze begiak apal apala lurrera beira. Estudianteen exenplu ta alkaizun ze Salamancan: guardatzen zire aipatzeas bear etzenik arren presenzian: eta barin bazeude alako jardukietan, agertu orduko ura, ixiltzen zire ziotela, Alcantarakoa eldu da: alda zagun itzketa. Berak bere aldetik egines Jangoikoa zue bere fabore: beraren inspirazios egin ze S. Franziskoren errelijioso, eta zoeielaik artzera habitua, agitu zekio milagro andi bat: ezin pasatus ugalde andi bat barkorik ez izanez, zegolaik triste, berantzen zekiola, bereala sentitu zue zeramatela ur ganean etxakin nork eta nola: ta aurkitu ze berze basterrean busti gabe Jangoikoai ziola esker milla. Laster ezaundu ze kidatzen zuela Janpikoak, guzien exenplu ta admirazio eginik penitenzian, orazioan, santidade guzian. Ogei urte sollik zituelaik, biali zute fundatzera Badajozen Superiore bekala. Urbilen urtetan obligatu zute errezibitzera ordena sagratuak. Ordenaturik sazerdote zelebratzen zue meza ainberze debozio ta negarreki, ezi adizaleei kausatzen ziote negargale, ta atratzen zire mezatik iago konbertiturik, ezi misione batetik. Nai zue Probinzialeak egin Predikari: zue erreparoa, ezpaizue estudiatu Teologia: Baña egun batez trataturik Teologiako puntu barna bat, gañarakoek erranik bere iduritua, manatu zio fr. Pedrori erran zezala berak ere. Exkusatzen ze: baña obligaturik obedienzias, ala nola len S. Antonio Padua, mintzatu ze ain azertu, espiritu, ta graziareki, ezi bereala ezaundurik Jangoikoaren borondatea obligatu zue izatera Predikari.

        2. Asi ze Jangoikoaren espirituas errebestiturik, ta segitu zue predikatzen ziudade, billa, ta errietan, konbertitus biotzak, ta irabazis infinizio bat arima: itzak atratzen zitue suturik biotzeko suan, baña bere obrak zire iago mogitzen zituenak, ezi aski ze beiratzea Sandua penitenziaren erretrato bat eginik: eta Jangoikoak ere konfirmatzen zue señaleeki. Zue debozio predikatzen zuen errietan egitea zuresko gurutze andi batzuk, eta berak arturik soñean, prozesio gisan joanik paratzen zitue oian kaskoetan, adora zezaten Jesus guruzifikatua, ikusteareki señalea urrundanik. Gatasko sierran igan zue bakarrik bat jasi etzuketena amabi gizon azkarrek. Sierra Morenan berze bat bi pino andis egina ogei gizonek ogei pausu eraman etzuketena: bai ordea Sanduak Jangoikoaren birtutez. Egatu ze beraren fama, ta zoeie obratus konbersione prodijioskoak jendeetan, ta konbentuetan. Eginik Probinziale nai etzuela bortxa, nork explika nola erreformatu zuen errelijionea? Gauza bat ze guzien gain arrigarri, ezi zelarik beretako txoil gogor sebero ta kruela, baize berzeeki beratx amoltsu humanoa. Ezta guretako erabakitzea egin zuen on guzia; kontenta gaitzen aipatzeas zenbait birtute, ezpada imitatzeko, bentzait admiratzeko, eta geuren deus gutias alketzeko.

        3. Fedea zue ain bizi ta firme sinetsis ikusi gabe iago ezi entenda ta ikusi balez. Esperanza zue ezin seguroago fiaturik ta konfiaturik Jangoikoaren on ta podore infinitoan: oneki egin zitue gauza inposible iduri zutenak: eta Jangoikoa bere alde izateareki, deustas etzue beldurrik. Karidadea eztaike aski pondera. Au da su bat Jangoikoak itxeki zuena arren biotzean ain bizi erru, ezi erretzen zio gorputza ere. Beraren kanonizazioaren Prokuradoreak kontatzen du lanze bat, ezi bein ezin soportatus amoresko suaren indarra bota zela estanke izoztu batean, ta bere bero garreki ura berotu ta irakinarazi zuela. Dena zierto egia da diona S. Teresak, ezi exzeso amorosoen birtutez atratzen zela kanpo agerrira, ta an oius egoten zela konbidatzen gauza guziak laudatzera Jangoikoaren ona, ta erotako zeukatela. Eta egiaz ala zego onez, dio Sandak, erotasun ta ordikeria Profetak zuenareki, zeneki konbidatzen zituen Zeruko ta lurreko kriaturak bedeikatzera Jangoikoa. O zein erotasun ona! eman balezagu Jangoikoak guziei. Jangoikoaren amorez amatzen zitue proximo on eta gaixto guziak deseatus ta prokuratus guzien ona iago ezi Ama on batek bere hume maiteena. Pazienzia Sanduarena etzukete garai trabaju guziek nondik nai eutxirik. Jangoikoak, gizonek, Demonioek, aragi proprioak, munduak, infernuak penarazten ziote nork bere gisara: alaere etze errenditzen arimo andi gura: iago ta iago naiak zego, ta erraten zue, padezitzea Kristoren amorez dela bide seguroena, erdexteko perfekzionea, eta naiz ertxikara, daramala zeruko atarietaraño. Prudenzia zue admirablea konstanzia bekala, segitzeko, ta bukatzeko Jangoikoaren alderako itekoak. Zeikena egin, etzeikena desea, ta eraman ongi. Oropesako Kondeak lamentatus munduaren galdua erran zio bein, ah fr. Pedro, nolako estado txarrean dagon mundua ainberze kulpaeki! eztakit nola sufritzen gaituen Jangoikoak, ta ez erauntsizen ausnarriak gure gain! Errespondatu zio Sanduak, ortas aflijitzen da? Badu erremedio. Admiraturik ark, eta zer erremedio? Sanduak, Jauna, nola berori eta ni izan gaizen bear bekalakoak, dezakegu logra Jangoikoareki, erremedia dezan: ezperen, ia gure aldetik guri dagokigunez erremediaturik egonen da, eta erremediatzeko gutiago izanen da.

        4. Penitenzia egin zuena ezin daike sinesta. Parte kontatzen du S. Teresak aditu zuena. Sustentu artzea ze irur eguntaik irur eguntara bein komunkiro, ezi zenbait aldis pasatzen zekio sei, ta zorzi egun jan ta edan gabe deus. Jaten zuena ze ogi guti bat belar batzueki: Eta gustoa kentzeko, botatzen zue gañetik auts, ur otz, edo ajenzu. Ardorik sekula bere bizian etzue txastatu, naiz konsejatzen zioten estomagoko oñaze kontinokoengatik. Loa aborrezitzen zue iago ezi erioa. Berrogei urtez beñere etzue pasatu ordu bat eterdi baño iago gau ta egun guzian. Goatzerik etzue batere, baizi lur utsa, eta heri zegonean, larru bat, zeñen gañean zegon jarririk, edo erdi jarririk, ezi edaturik etzeike etzin, ezpaizue bere zeldak baizik laur oin terdi luzetasunean, ta bera izaki luze gora. Konbentutik kanpoan bear zelaik alojitu, naiz goatze paratzen zioten etxeetan, beñere etze etziten, baizik erreklinatu lurrean zokoren batean. Gauoro ematen ze bi disziplina odolesko, bat maitinen alzinttoan, berzea argiasterat. Buruan beñere etzue paratzen estalkirik, zela konbentuan, zela kanpoan, zela bero, zela otz, elur, ta erauntsi, beti buru utsean: ezi erraten zue, nola Erregeren alzinean Pajeak baitaude buru utsean estali gabe, ala zegola bera bere errege Jangoikoaren presenzian, baitago leku guzietan. Onetakorik etzue usatzen, noranai zoeien, beti oiñ urtuxian, heritzen zela arri ta larretan, ebek zirela zio loreak ta arrosak berarendako. Zauri andiak iten zirelaik, kuratzen zitue lurrez. Nolako zilizioak zeramazkien kontino, lotsagarri da leitzea ere. Azkenean penitenzia ze bere bestimenta, zeñetas bizi zen inguraturik kontino. Erraten ziotenei on zela temeridade, ta sobrania, errespondatzen zue, tratu egin dugu ene gorputzak eta nik bizi garen bitarteo, eramateko nekepenak: gero Zerura joan ondoan, deskansatzeko betikos.

        5. Jangoikoak ematen zio ala bizitzeko, argi ta su orazioan berareki zuen komunikazioan, zein baize ainberze, ezi arte dibino gortan atra ze Maestru exzelentea. Ortan pasatzen zitue, ez orduak solamente, baita gauak ere ta egunak ososoa, oroitu gabe gorputzas, ez tenploan ta zeldan solamente, baita kanpoan ere: eta etzio estorburik egiten arroituak, otzak, beroak, edozein gauzak: ain zego ondaturik Jangoikoan! Orazioan Jangoikoaren argis ezaundu zue arren bearrean zegola S. Teresa, naiz urruti bizi zen, etzutelaik entendatzen beraren espiritua. Joan ze bada Sandua, eta seguratu zue Sanda Jangoikoaganik zirela zituen erregalo ta errebelazio guziak, desegin zitio beldurtasun ta duda zituenak, desengañatu zitue dudatzen zutenak, ta ikusiarazi ziote Sandaren espiritua zela Jangoikoaganik ain zierto, ezi etzeikela izan gauza ziertoagorik fedeskoes landara. Ala defendatu zue, konsolatu zue, sosegatu zue, animatu zue ta lagundu egiteko bere Fundazioak, joanes ortako Avilara anitz aldis. Sandak ere ezaundu zue Sanduaren arimaren preziosoa Jangoikoaren begietan, Jangoikoak ere ezaunarazi zio. Konbidatu zue Sandak otronze bat ar zezan Sanduak: admititu zue karidadea, eta zeudelaik esperan Sanda ta bere gisako lagun bat, ellegatu ze; eta bere itz sandueki zego sustentatzen espiritualki arima gaiek: alako batez derepente ustekabean gelditu ze elebaturik airean gora, ta espazio andian aien konsolazio andiareki, ezpaizute ala ikusi len. Itzulirik bere baitan etzue nai izan artu berzerik, baizik elzari katuli bat, baize festa eguneko erregalo guzia. Baña Jesus ona agerturik an jarri zekio aldakan, eta partiturik bere esku dibinoeki janaria paratu zio alzinean manatus jan zezala: Jan zue zenbait amen alako eskuetaik: bereala arturik Jaun dibinoak baso bat ur paratu zio ezpañetan edan zezan, eta oial bateki txukatu zitio ezpañak: gero desaparezitu ze, gelditurik Sandua ondaturik gozoan, ta Sanda gaiek beterik admirazios. Berze bein Sandua ta Sanda zeudelaik Jangoikoaren konbersazio ebetaik batean, biak gelditu zire elebaturik Jangoikoan, baizio gero Sandak bere grazia on garreki, etzeikela asi konbersazioan arreki, zerengatik bereala elebatzen da, edo elebarazten du. Konbersazio alako guti da munduan.

        6. Fabore anitz ta andiak egin zitio Jaun onak. Sua itxekirik Konbentuan, sartu ze Sandua erdian, eta beraren presenzia ta manamendua askitu ze itzaltzeko instantean. Asko aldis pasatu ze uren gañean busti gabe. Zebilalaik bein karidadez, beti bekala, artu zue gauak arrasoan elurketa andi bateki: sartu ze parete urratu batzuen ertean; eskatu zio Jangoikoai, nai bazue guardatu gau artan: bereala lurrean zen elurra urtu ta sartu ze lurbarnean, utzirik idor lekua: goratik erortzen zena zoeie partitus bi aldetara, formatus ala nola bi parete, gañetik gero ala nola bobeda bat guzia elurreskoa, ta utsgune guzia nola sala bat, non gau guzian Sandua orazio egiten, ta Jangoikoa gañetik erauntsi zen biramoneraño. Agertu ze bizi zelaik S. Teresari ta berze zenbaitei urruti zeudenei konsolatzeko bear orduan. Beren baratze batean fraileek erran ziote falta zela biku planta bat: ezta faltako, erran zue Sanduak: ta bereala frinkaturik bere paloa lurrean bere bedeizioareki, ta etzelarik bikuarena, berdatu ze, ta itzuli ze biku, ta une berartan eman zue anitz biku osasungarri. Predikatus gauza bat, adizaleek entendatzen zute, batak au, berzeak ura, nola bear zuen bakotxak. Bisitatu zue askotan Zerutik jautsirik Maria Santisimak, ta Aingiruek, eta Sanduek. Bein S. Teresari komekatzera emateko, erraterakoan meza, ikusi zue Sandak zerbitzatzen ziotela mezan S. Franziskok ta S. Antoniok Diakonak bekala. Nai zuelaik ia Jangoikoak deskansarazi sandu gau abisatu zue urte batez lenago S. Teresaren medios. Errebelatu zio Sankari, ain kuadrable bere begietan zela S. Pedro Alcantara, ezi beraren izenean eska zezaten edozein gauza emanen zuela: ta nai zuela eraman beregana urtearen buruko, ta bazezaduela abisatu. Sandak eskribitu zio berri on goi, eta alegratu ze ezin iagos, ta asi ze berriro disponitzen biajea: eta zio humil, ai nitas, bainaiz sierbo inutila. Azkenerat etorri zekio sukar edo kalentura bat, zein ezaundu zue zela eriotzearen alzindari. Egiten erremedioak, eta protxurik ez: galdegin zio Sanduak kuratzen zuenai, Doktore Jauna, noiz goaz emendik? Sarri, errespondatu zio, ezpaitut erremediorik orrendako. Sanduak orduan, laetatus sum in his quae dicta sunt mihi & Alegratu naiz erran didanas, Jaunaren etxera joanen gara. Ikusten zituelaik bereak negarres, konsolatzen zitue amoltsu. Errezibiturik sakramentuak, presente zegolaik Maria Santisima, S. Juan Ebanjelaria, berze anitz Sandu ta Aingiru, bolatu ze espiritu andi gura gloriarat 1562 urtean. Ordu berean aparezitu zekio S. Teresari urrun zegonari alegre: Sandak galdegin zio, zer da au, ene Aita? Erresponatu zio, banoaie deskansatzera. O penitenzia zori onekoa, ainberzeko premioa irabazi didana! Sandak berak kontatzen du Biziaren 27 kapituloan, ta berze asko gauza Sanduaren laudariotan. Eta gorputz gura diona Sandak iduri zuela arbolen zañes egina gelditu ze miragarriro eder Aingiru bat iduri zuela. Ilarian jendea zoeie busti gabe, eraunsten zuelaik arrigarri alde guzietaik: argizariak ez itzali ta gastatu ere etzire batere: milagro franko &.

        Lastallaren 20.an S. Irene B ta M. pag. 316.

        Lastallaren 21.an Malko Monjea. p. 317.

 

aurrekoa hurrengoa