|
Azaroaren 11.an San Martin Obispoa
1. S. Martin obispo gloriosoa, sazerdoteen perla preziosoa jaio ze Ungrian Sabari deitzen zen errian, ta azi ze Italian Pabian. Buratsoak izan zitue nobleak mundurako, baña infielak errelijionez. Aita ze soldado Maestre de kanpo deitzen zen gradoan: eta nai zue bera bekala semea ere soldado ta Jentil: baña amar urtetan Martin argiturik Jagoikoganik buratsoen borondatearen kontra joan ze elizara, ta eskatu zue in zezaten katekumeno: ala deitzen zire katetxima doktrina Kristioarena ikasten zeudenak bataiatzeko: beti ze afizionatua deboziosko gauza onetara, ta oraziora, naiago zuela tratatu Jangoikoareki iago ezi gizoneki. Agitu ze Konstanzio enperadoreak manatzea, militareen seme guziak listatzeko gerrarako. Martin nai ze exkusatu, baña ezin, zeren bere Aitak berak armarazi, ta joanarazi zue gerrara, emanik bere zerbitzuko mutil bat, zeñi iago zerbitzatzen zion sanduak, ta janarazten beti bereki mai batean. Guardatu ze soldadoen bizioetaik kuidado andiareki: Jangoikoa zerama beti begien alzinean; ta amore bekala zio beldur ta errespeto andia: beti ze alaber ongi egin naia guziei al zuken guzian. Bein Amiensko portalean zegolaik soldado laguneki, ellegatu ze pobre bat erdi-biluxirik ta otzak dal dal dal: berzeek etziote egin kasorik, baña Martinek urrikariturik partitu zio bere kapotea estal zeien: Irri egin ziote ortas lagunek beiratus kapa-erdiareki falder: baña urbilen gauean agertu zekio Aingerus akonpañaturik Jesu Kristo erraten ziotela, Martinek, eztelaik oraño baizik katekumeno, estali nau ni kapa goneki, erakusten ziotela eman zuen gura limosnas. Zein amazale den Jangoiko ona gizonen! Zein ongi pagatzen duen ongi egina pobreei!
2. Etzego kontent Martin ofizio gartan, nai zue erretiratu emateko guzia Jangoikoai. Ortako eskatu zio lizenzia Juliano enperadore sartu zenai. Onek ustez on zen kobardias, egin zio akar. Martinek erran zio prest zegola paratzera armarik gabe ta beldurrik gabe etsaien tropaen alzinean, solamente armaturik guruzeas. Apostata garrek guruzearen odios ere manatu zue lotu zezatela, ta paratu biramonean ala loturik etsaien aurkasean: baña Jangoikoak nai ta biramonean etsaiek eskaturik bakea egin ze: agian atratzeagatik bere sierboa armaen ertetik. Joan ze andik billatzera S. Hilario Putiersko obispo sandua, zeñeki egonik ikasten santidade ta jakintasun bear zuena bataiatu ta ordenatu ze orden apalagoes. Gero Jangoikoaren errebelazios itzuli ze bere sortuerrira, pasatus bidean trabajatu ta biziaren peligro ladronen eskus, baña beldurrik gabe ziola, Kristioa naiz, eta dakit Jangoikoa dagola presente bear orduan anparatzeko. Arriturik alako arimo onas utzi zute, ta bat aietaik egin ze errelijioso. Ellegaturik sortuerrian trabajatu zue anitz konbertitzeagatik buratsoak fede kristiora: Ama Kristiatu ze: Aita gelditu ze bere itsutasunean, pena errua zuela ortas seme onak: baña arren partez berze anitz irabazi zue Jangoikoaren. Herejeek ere ta Deabruek persegitu zute biaje gartan, preso egines, azotatus, ta deshonratus publikoki de manera ezi bizia ez galtzekos bear izan zue itzultzea bere San Hilariogana. Baña au ere desterraturik herejeen medios, S. Martin joan Milana ta botarik andik Auxenzio obispo herejeak, bizitu ze altxaturik sazerdote bateki Galinaria deitzen den islatto batean: alik eta jakin zuen arteo itzuli zela S. Hilario. Onengana joanik ta errezibiturik gozo andiareki egin zue monasterio bat, nora segitu zioten zenbait arima onek; aietaik bat katekumenoa oraño bataiatu gabe heriturik iltze egun gutiren barnean, zegolaik ausente sandua: zeñek itzuli ta jakin zuelaik desgrazia, negar egin zue, ikusi zue ila, ta guziak atrarazirik, ta gelditurik ilareki bakarrik, ta arren gañean bera edaturik egon ze otoi otoi Jangoikoai biztu zezan: eta biztu zue, ta bereala bataiatu, ta bizitu ze gero anitz urtez. Berze bat biztu zue urkatu zena bere burua; ta geroago berze bat konbertitu naiez infielak.
3. Goizik asi ze Jangoikoa mostratzen Martin zela bere maite eskojitua, zeren bera ere goizik eman zen Jangoikoai Jesu Kristorenbaitan. Jesu Kristo ezaundurik bein, beti onesten, maitatzen, ta amatzen zue: eta alaber Jesu Kristoganik ze onetsia, maitea, ta amatua. Bien biotzak uniturik, batak nai zuena berzeak ere bai: bereala eskuak ere juntatzen zire, obratzeko nai zuen guzia Martinek, naiz milagro ta miragarriak. Aborrezitzen zitue gasterik arimaren irur etsaiak, Demonioa, mundua, ta aragia: Aragia, baita gorputza beti gogorki tratatus, ez emanez gustorik deustan, ez jan edanean, ez bestitzean, ez loan, ez deskansuan, baizik sollik preziso zen gura, mantenitzeko bizia doi doia; eta bizia ere etzue estimatzen, ezpaze Jaunaren, ta eman naiak zego beti beraren amorez: eta ala biziaren peligro asko izan zituenetan etzue izan beldur pixkarik ere, bai koraje ta alegranzia, nola iltzea balitz irabaztea. Mundua, Jespreziatus emengo banidadeak ta goraberak, al ze utsa ta ezdeus bekala bere Jaunaren aldean: ala bizi ze munduan zabal eder, nola ezpaliz emen, baizik Jangoikoa ta bera bakarrik, apegatzeko biotza, diot; gañarakoan beti guziei ongikin naiak Jangoiko onaren gustora. Demomoa garaitu zue aisa humildade ta orazioareki. Orazioan komunikatus Jaunareki beraren kondizioetara egin ze. Ain afizionatua ze oraziora, ezi ori ze bere bizia, eta elizak dion bekala, begiak ta eskuak zerura goraturik etzue floxatzen oraziotik beñere bere arimo inbenziblea, edo garaitu etzeikena. Orazioan Jangoikostatzen ze, ala errateko: An azitzen zue arimo andi gura, humiltasun, mansotasun, pazienzia, ta gañarako birtute exzelente zituenak, guzien ganetik karidade jeneroso dibino gura. Itz batez, S. Martin izan ze Jesu Kristoren imajina bizi bat imitatus daiken guzian gure salbazale Jangoiko gizon gura.
4. Zegolarik sandua bere monasterioan ilik mundurako, ta ortzirik bekala Jangoikoan Jesu Kristoreki, agitu ze iltzea Tursko obispoa. Bereala oroitu zire sanduas, egiteko beren Artzai: baña nola baizekite etzuela naiko, engañatu zute gizagaizoa. Jaun batek finjitus bere bizikidea zeukala heri andia, eskatu zio nai bazue joan bisitatzera, ta ematera bere bedeizioa, sendatzeko, edo ongi iltzeko. Sandua nola baize ain ona ta ongi egin naia atra ze konbentutik: jendeketa andi bat zego etxideten noiz atrako zen: arrapatu zute preso bekala, eraman zute elizara, egin bear zela aien Obispo. Bazire orgatik zenbait bakotx bano nai etzutenak, ziotela, zela persona txarra, presenzia gutitakoa, bilo nasia, falder gaizki bestitua, ta indignoa obispotako: baña Jangoikoak nai zue, ta jende on guziak, ta ala konsagratu zute obispo, zeudelaik guziak kontent, bera sollik negarrez pensatus etzela digno. Paraturik dignidadean egin zuen on guzia nork explika? Jesu Kristoren Apostolu berri bat bekala errebestitu ze beraren espirituas, ta zelo fiñaren suas, urratzeko ta desegiteko Deabruaren erreinua, zein baitire infidelidadea, erroreak, bizioak, ta bekatuak: eta plantatzeko Jesu Kristoren erreinua, fede ta santidade guzia. Bere buruari etzio konpasionerik barkatzeko deustan ere, proximoei bai al guzia ongi egiteko beti: ezi berareki azi ze miserikordia. Meza erratera joaterakoan neguan opatu zue nola len pobre bat erdi biluxirik: manatu zio bere Arzedianoari besti zezala: orreki sartu ze elizan, ta gero sakristian errebestitzeko ornamentes. Errebestiturik zegolaik, ellegatu zekio pobre gura erratera nola Arzedianoak utzi zuen deus gabe. Sandua bakarrik gelditurik kendu ze kasulla ta gañarakoak: eta atrarik bere barneko tresena eman zio pobreari. Atra ze gero erratera bere meza: eta Jangoikoak nai izan zue honratu bere biotzeko sandua inguratus beraren burua argi-errañues, ikusten zutela mereji zutenek ikustea. Berze aldi batez alaber meza erratean ikusi zire bere eskuak adornaturik diamante, ta perla preziosoes. Eta guzietan faboratzen ta honratzen zue bere sierbo ona.
5. Zoeie bein bisitatus bere obispadoko elizak: lagunak atzetik urrun, bera alzinago bere kontenplazioan. Aurkitu zute soldado batzuek zoezinak karroza batean: lotsatu zire zaldiak ikusteareki, eta ezin zezazkete mogiarazi alzina: atra zire kotxetik aiek, ta golpatu zute sandua moldegaizki de manera ezi erori ze lurrean erdi-illik; baña sereno ixil mellarik in gabe. Aurkitu zute lagunek ala zauris beterik odola zeriola; paratu zute bere astokoan ongi penaturik, baña itzik atra gabe sanduak. Baña Jangoikoak kastigatu zitue soldado gaiek ezpazeizke pasa alzina. Galdegin zute nor zen pobre gura, ta aditurik zela. Martin, ta arriturik eskatu ziote barkazio: ta sanduak alegre arresti amoroso barkatu ta biali zitue beterik admirazios ta agradezimentus. Genero gontan da admirableago agitu zekiona Brizioreki: Ze au sazerdote bat bano utsa, zeñek egin zio milla agrabio sanduari deshonratus jendeen alzinean, ta kasi emanka jokatus: sandua sereno sufritzen, ta Jangokoai eskatzen arren fabore. Ellegaturik bein kanpoko batzuk S. Martinen billa, galdegin ziote Briziori ia bazekien non zen: arrek erres pondatu ziote, an aurkituko duzie ero zoro gura begiak zerura beira. Gero sanduak mintzatu zio amoltsu, o Brizio, ala iduri zaizu nai zela ni ero zoroa? Bada barkatzen dizut, ta erdetxi dut Jangoikoaganik, barka dezazun, ta izan zaiten eliza gontako obispo, ni ilas geros; baña pasatuko duzu asko trabaju: egon konstante. Ala agitu ze: Brizio urrikitu ta emendaturik gero egin ze obispo, ta sandu. Au baita S. Martinen milagro ederra! Erraten ziotenei nola sufritzen zuen, ta ez kastigatzen, errespondatzen zue, Jesu Kristok sufritzen zue judas, eta nik eztut sufritu bear Brizio? Pazienzia bera mantenitzen zue berze asko injuria in zitiotenetan: beñerez mendekatzen, bai barkatzen beti. Oroat egiten zue berze bekatarieki absolbitus piadosoki konfesatzen zirenak de manera ezi Deabruak bein erreprehenditu zue erraten ziola, etzuela Jangoikoak barkatzen bekatari itzultzen zirenak eror zera bekatu grabeetan. Ontara errespondatu zio sanduak, baldin ik ere desditxatu orrek utzirik tentatzea gizonak, ta urrikiturik eska baiez miserikordia, nik konfiaturik Jangoikoaren onean ofrezi nezakek iri ere barkazioa.
6. Ala zebila afanaturik itzuli naiez galduak Jangoikoagana beti. Pasatzen ze erri batean, guzia baize infielena, zein aiturik fama bildu zire guziak de manera ezi kanpoak bete zire jendes ikusteagatik sandua. Au lastimaturik aien itsutasunas asi zekiote Jangoikoaren itza erraten alako sentimentu, boza, manera, ta graziareki, ezi baize ageri Jangoikoa mintzatzen zela beraren agos. Ortan dagolaik, ellegatu ze Ama bat aflijitua zekarrala bere seme bakar il zekiona biztu zezan, nola zezaken, izanik ain adiskide Jangoikoaren. Jende guziak oroat eskatzen zio. Sanduak ezaundurik, izan zeikela ori motibo, konbertitzeko jendea, paraturik belaunak lurrean, ta begiak zeruan eskatu zue, o ene Jaun ona Jesu Kristo, nai barin badu, badezake biztu il gau. Ain laster nola atra zuen itza, itzuli ze arima gorputzera: eta mutikoa bizturik guzien alzinean, Ama zoraturik kontentus, guziak oius laudatzen Jesu Kristo, ta sandua, asi zekizkio erraten nai zirela egin Kristio: Sanduak kontentago ezi logratu duenak flota andi bat Indietaik kristiatu zitue guziak. Zelo berareki nai izan zitue kendu lekuetaik jentilidadearen memoriak: logratu zue lurreratzea ta desegitea zeruko aize ta ausnarrieki dorre bat miragarriro eder gora, non honratzen zuten Demonioa: ta berze erri batean kolumna bat gisa berekoa, jautsiarazis zerutik berze bat autxi ta desegin zuena ura: berze batean arbola temenario bat, zein erran zioten autxiko zutela berek, paratzen baze bera pean errezibitzeko eror zen zelaik. Admititu zue tratua: utzi ze paratzera loturik pean alde gartan, nora bear zen botatu: ta ia ia ebaki-urran zutelaik, guziak beira noiz txatxakatuko zuen an berean, saltatu ze arbola aratago, utzirik sandua libre guruzearen señalearen birtutez, ta kasi arrapaturik pean aratago zeudenak beira. Orreki kristiatu zire jendeak. Oroat urratu, erre, ta erraustu zue asko tenplo Jangoiko falsuenak: eta bein ala su emanik tenplo bati, aize erru goratu zenaren kasos edatzen zirelaik etxeetara, sandua igan ze tellatu batera, ta agertu zeneko, itzuli zire sugarrak atzerat instantean. Berze tenplo alako bat nai zuelaik desegin Borgoñan, bildu zire anitz nekazari estorbatzeko, eta batek goratu zue besoa ta arma emateko sanduari: sanduak istante bota zue mantoa, ta edatu zue lepoa, eman zezon, ezi bere bizia ze iltzea Jangoikoagatik: baña Jangoikoaren birtutez gizonoi erori ze atzerat arriturik, ta eskatu zio barkazio. Berze aldi batez berze alako bati erori zekio eskutik arma, ta etze agertu sekulan. Generogontara eldu da agitu zekiona bere konbentura urbil zegon tenplo, edo hermita batean, non biltzen zen anitz jende debozios ustez ziren an zenbait martiren errelikiak, ta orgatik lenagoko obispoek in arazi zute an aldare bat. S. Martinek nai zue ikasi debozio garren prinzipioa nondik edo nola. Niork etxakin. Asi ze sospetxatzen ote zen onez. Joan ze sekretoan bere monje batzueki: Jarri zire orazioan Jangoikoai. Bereala sanduak ikusi zue itzal beltz ilun lotsagarri bat, zeñek erran zion nola zen ladron baten arima, bizia edeki ziotena bere delitoengatik, ta zelebratzen zutela ignoranzias martir bekala; baña ark etzuela ikustekorik martireki, zein baitaude glorian goiti, eta bera infernuko sulezean beiti. Oneki sanduak desengañatu zue jende engañatua, ta desegin zue aldare ta hermita.
7. Ala sanduak bete zitue erriak Kristioes, konbentuak errelijiosoes, mundua bere famas. Ikusirik nola amatzen ta faboratzen zuen Jangoiko andiak, infernuak zio beldur, munduak erreberenzia, Jaun andiek ta enperadoreek aten zio. Tetradio Prokonsul jentilak zue mutil bat espiritu gaixtoaganik tormentatua. Jaunarrek eskatu zio sanduari nai bazue libratu. Sanduak manatu zue ekarri zezotela. Baña espiritu gaixtoa erresistitzen ze joan nai etzuela: etze izan posible etxetik atratzea. Jaunak orduan eskatu zio in zezon mertxede joateas arren etxera. Sanduak zio, eztut nai sartu infiel baten etxean nik. Orduan ofrezitu zue arrek kristiatuko zela, baldin libratzen bazio mutila. Joan ze oneki sandua, ta libratu zue aisa, ta bataiatu ze Tetradio. Iago miragarri da agitu zena Adizianoreki. Ze au Konde Tirano kruela tormentatzen ta ilarazten zituena gizonak, ta ortako sartu ze sanduaren ziudadean. Bere krueltasunak in nai zituen egunaren bezperan, joan ze sandua gauaz arren palazioko atarietara, ta jarri ze an orazioan, guziak lo zeuden bitartean. Kondeak aditu zue boza bat erraten ziola, Jangoikoaren sierboa dago zure etxeko atarietan lurrean, eta zu lo goatzean? Saltatu ze lotsarriturik, ta manatu ziote mutilei idikitzeko ataria S. Martini. Aiek ajola guti aster itzuli zire, deus etzela, baizik ametsa. Lokarturik berriro, berriz oiu egin zio erruago. Jaiki ze orduan, joan ze bera, idiki zio ataria, bota zekio oñetara, etzuela zer atra itzik, inen zuela sanduak nai zuen guzia: solamente eska zezola Jangoikoai etzezan deskarga bere ira arren kontra. Bereala biali zitue libre preso zeuzkien guziak. Sanduak ikusi zue Demonio bat zegokiona su ematen egiteko injustiziak: fu bateki bota zue Demonio gura, ta andik alzina ondu ze Kondea.
8. Bear izan zue S. Martinek katolikoen onagatik joan enperadore Balentinianorengana. Onek zue Andrea hereje. Orgatik manaturik zeuka ez usteko sartzera palazioan S. Martin zetorrelaik. Bein ta bi aldis eskatu zue lizenzia sanduak: etzue logratu; baña etzue orgatik utzi bere pretensioa. Akuditu zue Jagoikoagana orazios, barus, penitenzias. Zazpigarren egunean Jangoikoaren Aingiruak manatu zio itzultzeko palaziora: Joan ze, aurkitu zue libre sartzea, niork itzik erran etziola, sartu ze enperadorearen aposentuan: Au asarraturik zerbitzukoen kontra zergatik utzi zuten sartzera, etze mogitzen ere egiteko agur, ta ongi etorria, etzio errespondatu nai ere. Baña derepente sugar batek inguratu zue katedra, non zegon jarririk; jaiki bai jaiki lotsarriturik, egin zio sanduari erreberenzia, eta eskatzen zuen guzia: gero konbidatu zue bazkaltzera, ta ofrezitu zio anitz presenta prezioso, baña sanduak etzue nai artu. Oroat gero enperadore eginik Maximo, sandua berriz joan zekio elizaren onagatik: eta izan ze errezibitua ta tratatua Jangoikoaren gizona bekala. Berze atenzioen ertean enperadoreak eskatu zio jan zezala beraren maian: nekez logratu zue gero ere doi doia. Orduko usanzaren konforme atra zute azkenean kaliza andi bat ardo enperadorearen alzinean parti zezan nori nai zion egin honra. Enperadoreak presentarazi zue S. Martinen alzinean parti zezan onek, ta onen eskutik nai zuela artu. Sanduak len lenik eman zio bere Kapellan sazerdote an zegonari, gero enperadoreari, honratus ala sazerdotea iago ezi lurreko enperadorea. Eta enperadoreak artu zue ontzat beiratus sandua ala nola gizon bat berze mundukoa. Iago egin zue enperatrizak, baize señora piadosa: askotan sanduaren oñetan egoteas landara aditzen Jangoikoaren itzak, nai izan zio zerbitzatu maian: eskatzen zio ar zezala beraren eskuetaik otronze laburtto bat. Sanduak etzue nai alakorik bere humiltasunez. Enpeñatu ze enperadore Jauna logratzeko. Sanduak ez desplazer egiteagatik, nola bear baizue fabore katolikoendako, obeditu zio gero ere. arririk maian, ikusteko ze nola enperatrizak berak ekartzen, berak ematen zion platera, berak edatekoa humil humila: baita gauza admiragarria. Gero goratu zue maia; bildu zitue otapur guziak errelikiak bekala: baña sandua orgatik ain zego humil, nola in ezpalekio berari honra gura. Berze lanze bat agitu zekio donzella sanda bateki. Bizi ze au erretiraturik bere kanpoko etxe batean asko urtez sandaren fama andiareki. Pasatzean andik urbil sanduak nai izan zue bisitatu naiz etzuen kostunbratzen. Ia etxera urbil zelarik, biali zio donzellak erratera in zezola mertxede pasatzeas alzina ikusi gabe. Ori, uste zutelaik guziek kontent egonen zela bisitatzeas alako gizon sanduak, nola idiki balekio zerua. Sandua joan ze kontent admiratus birtutea, ta laudatus egina, entenda daien zein kuadrable den Jangoikoai ta sanduei donzellaen erretiroa gizonenganik apart Jangoikoaren amorez.
9. Baña zer milagro da sandu gau ez batere mogitzea munduko goraberaes, bizi zelarik kontino zeruan gogoa, naiz lurrean gorputza? Arara zego igan naiak aspaldirik: konformatzen ze ordea emen egoteas Jangoikoaren zerbitzuagatik. Tenploa pensatzen zue nola zeruko antesala: emen gozatzen ze bere Jaun Jesu Kristoreki presente: Beiratzen zue arimaren begies alako fede biziareki, nola ikus balez gorputzaren begies. Beñere etze jarri tenploan: beti egoten ze edo belauriko, edo txutirik erreberente koloregaizturik beldurrak bekala; eta erraten ziotenei, zergatik ala? errespondatzen zue, eztuzie nai beldur izan dezaten, dagolarik emen guzien Jaun Jangoikoa? Bisitatzen zute noizean noiz Zerutik Aingiruek, S. Pedrok ta S. Pablok, S. Teklak, S. Inesek, ta guzien erreginak Maria Santisimak. Baña ia zeude arara eraman naiak, zegon bekala bera ere joan naiak. Ellegatu ze laurogeitasei urtetara: izan zue errebelazio urbiltzen zela plazoa: baña atsartzen zuen bitarteo etzue baratu nai egitetik ongi eginala: Diskordia izan zutela sazerdoteek erri batean jakinik joan ze arara: paratu zitue bakean nai bekala; ta itzultzerakoan asi ze sentitzen indar-falta andi bat; eta erran ziote bere Diszipuloei, ia bere etxe lurresko gura erortzera zoeiela. Goratu zute aiek iskiritua zeruraño anitz aiots ta negarreki: erraten ziote, zergatik, Aita, desanparatzen gaitu? edo nori uzten gaitu gu deskonsolaturik? Otsoak sartuko dire berorren saldo gontan. Badakigu joan naiak dagola gozatzera bere Jesu Kristo: baña seguro dauka gero ere bere premio ona: orai gutas urrikari bedi, nola gelditzen garen ori gabe. Nola baize ain ona ta ongi egin naia, beraxtu zekio biotza, eta negarretan begiak goraturik zerurat erran zue, Jauna, barin banaiz oraño preziso berorren saldoaren, eztut errehusatzen trabajua. Kunpli bedi orren borondatea. Itz ebetan adiarazi zue nola sakrifikatzen zen bera, bere ondasun, ta deseo guziak Jangoikoaren gustora. Baña segitus sukarra, beti alaere zego Zerura beira orazio egiten. Nai zute alda zeien posturas, alibiatzeko agian zerbaitto: baña sanduak zio, uz nazaze beira dezaten Zerura obeki ezi lurrera, ikas dezan espirituak ararako badea artu bear duena. Gero agertu zekio Demonioa an tieso: eta sanduak erran zio animoso, zertan ago emen, animale fieroa? Eztuk aurkituko enebaitan gaixtofikatu orrek deus naukenik. Andik bereala iltze eriotze preziosoa Jangoikoaren presenzian.
10. Gorputza bereala errebestitu zue Jangoikoak gloriako señale argi eder miragarries, paratus fresko luzituago ezi bizi zelarik. Sentitu ze Zeruko Aingiruen musika ez an solamente il zen lekuan, baita ere S. Seberino Obispoak ta bere Arzediano batek aditu zuzte Kolonian urrundanik kantatzen gloria suabekiro; eta dio Sandu gonek, musikak iraundu zuela denbora guzian infernuko ministroak zeuden bitarteo pausuan edo pasatzean deteniarazteko ta examinarazteko S. Martin, naiz banoan. Nondik daiken atra kontua, zer peligroa dugun bekatariek berze munduan, ala persegitzen zutelaik an etsaiek sandu bat ain andia, nola S. Martin! Jakin zelaik iltzela, ezin sinesta daikena da erri gaietan izan zen dolamena ta pena faltatuas alako Aita, Arzaia, Maestrua, ta anparo nai bekalakoa guzietako. Bildu ze infinizio bat jendeketa zelebratzera beren obispo sanduaren ilaria; aien ertean bi milla Monje aziak sanduaren doktrinaren esneas, ta birjina sandaen koro eder bat, ta berze asko jende ezin konta ala, guziek beiratus gorputz sandu gura nola arima preziosoaren kontxa dignoa, alde bat negar beren galteagatik, berze alde konsolatzen, baizekite glorian zegola: eraman zute gorputza daiken ponpa ta festareki. Il omen ze Kristoren 402 urtean. Baña beraren memoria bizi da oraño ere ain berri fresko, ta biziko da mundua mundu den bitarteo, ez solamente Ungrian, non jaioa baize, ez solamente Franzian non izan baize Obispo, baitaere Alemanian, Italian, Españan, ta Kristioak diren leku guzietan. Errealki S. Martin izan ze Kristiojende guziaren honra, eta defensa, Pontifize sanduen gloria, sazerdoteen perla preziosoa, Jesu Kristoren imajina bizia, imitazale propia, Jangoikoaren biotzeko onetsi erregalatua. Sanduek milla laudarios zelebratzen dute. S. Gregorio eliza bereko obispo izanak dio kantatzen dena Eliza guzian, O gizon zori onekoa, zeñen despeidan kantatzen duten Aingiruek, proklamatzen sanduek, konbidatzen birjinek &.
|
|