|
Lastallaren 9.an San Dionisio Areopajita Obispo ta Martir
1. S. Dionisio Areopajita jaio ze Atenas Ziudade famatuan Grezian. Bere jendaki, ta injenio ilustrearen kasos zelarik persona prinzipalena an, pasatu ze Ejiptora estudiatzera astrologia, au da zeruen ta izarren jakindea. Emen zegolaik, Heliopolis deitzen den Ziudadean, iltze Jesus ona guruzifikaturik Jerusalenen, noiz agitu zen iruzkiaren eklipse admirable gura, ilundurik eguerdian mundu guzian. Ori ikusirik, exklamatu omen zue S. Dionisiok, edo naturalezaren Jangoikoa dago padezitzen, edo munduaren makina doaze urratzera. Berze batzuek diote erran zuela, Jangoikoa ezauntzen eztena dago padezitzen gorputz humanoan, ta orgatik guzia ilundu da ta ikaratu. Edozein gisas etzue oraño notiziarik Jesu Kristos. Egin zute Juez ta Presidente Areopago deitzen zen Konseiu famatu gartan, Atenasen. Ellegatu ze an S. Pablo, ta beiratus ango Jangoikoen iduriak ikusi zue aldare bat, non zegon eskribiturik, ignoto Deo, ezauntzen ezten Jangoikoaren. Emendik artu zue eskaida predikatzeko, an zion Jangoiko ezauntzen eztena, ori dela Jesu Kristo &. Eraman zute Apostolua Konseju gartara: an inguraturik alde guzietaik Juezes, jakintsues, filosofoes, mintzatu ze admirableki Jangoiko bakar egiaskoaren gain, bere Majestade, podore, justizia, ta gañarakoen gain, azkenik guziok bear garela erresuzitatu, ta daukala Jangoikoak señalaturik azken eguna, juzgatzeko mundua, ta emateko guziei beren obraen ariora. Batzuek burlatzen zute, berze batzuek ziote nai zutela aditu berriz ere: Zenbait bakotx konbertitu zire berladanik federa, eben ertean Dionisio, ta bere Andrea Damaris, zein etxera deiturik Apostolua konfirmatu zire fedean ta bataiatu. Admiratu zire guziak ikusteas Kristio gizon jakintsuena, ta Presidentea, izan ze okasio, konbertitzeko berze anitz. Erakutsirik ederki doktrina zerukoa S. Pablok konsagratu zue ango Obispo irur urteen buruan.
2. Bi gauza kontatzen dire agituak Sandugoni Ama Birjinareki: lenbizikoa, joan zelarik ikustera, ikusi zueneko gelditu zela arriturik alako Majestade ta erresplendoreas de manera, ezi sinetsiko omen zue zela Jangoiko, ta adoratuko omen zue Jangoiko bekala, ezpalez jakin fedeas eztela baizik Jangoiko bat: bigarrena, igan bear zelaik mundugontaik Andre Soberana, ekarrarazirik Apostoluak beren lekuetaik urrundanik Aingiruen medios, aurkitzeko presente despeidan, aurkitu zela an S. Dionisio ere. Gero S. Juanen konsejus joan omen ze Romara bisitatzera S. Pedroren ondorengoa, baize S. Klemente. Onen ordes pasatu omen ze Franziara zenbait laguneki; ebetaik bat S. Eujenio biali omen zue Españara, non izanik lenbiziko Arzobispoa Toledon, itzuli ze Franziara gero izateko Martir. Sarturik Franzian S. Dionisio gelditu ze Parisen, nongo Obispo lenbizikoa kontatzen den. Ordenatus Sazerdoteak, bialis Predikariak, erakutsis doktrina Kristioa inguruan anitz lekutan, barratu ze ta azi ederki Kristiandadea. Etzudue soporta Demonioak ainberze on: ta ala inzitatu zitue Jangoiko falsuen Sazerdoteak, iltzezaten Dionisio len baño len. Joan zire ortako askotan armaturik; baña ikusteareki aurpegia istargitzen ziola miragarriro, itzultzen zire lotsarriturik: ezpaize oraño bete denbora.
3. Azkenean Prefekto batek inarazi zue preso bere laguneki: erreprehenditu zue errelijione berria paratzes; konsejatzen zue segi zezala aien Jangoikoen errelijione antiguaskoa. Errespondatu zio koraje andiareki emanes proguak ta arrazioak predikatzen zuen fedearen: Juezak azotarazi zue, ta errearazi su lentora parrilla edo trilla batean. Gero atrarik libre, bota omen zute baseizi gosetiei, ta aiek guruzearen señaleareki mansoturik etziote gaizkirik egin, baizik erreberenzia. Gero bota omen zute labe sugarretan zegon batean: libre atrarik andik ere josi omen zute gurutzean, ta andik predikatzen omen zue Kristo guruzifikatua. Eta ikusirik etzela iltzen, kendu guruzetik, ta paratu zute karzelean, non zelebratu zuen meza, animatzeko preso Kristioak Komunione sagratuareki: eta hostia partitzerakoan agertu ze Jesus ona argitasun andiareki animatus martiriora. Presentaturik berriro Juezaren presenzian S. Dionisio ta bere lagunak, berriro azotarazi zitue kruelkiro; eta ikusirik etzirela iltzen, baizik guzia sufritzen ain konstante alegre, jaiki bere katedratik ta erran zue suturik, Gure Jangoikoak dire despreziatuak, Enperadoreak desobedituak, jendeak engañatuak zeuren falsu goieki; delitoak dire ebek mereji dutenak kastigo errua: Orgatik manatzen dut nik bereala edeki dezazien bizia. Atra zuzte ortako oian batera; an paraturik belaunak lurrean, eskuak ta begiak goraturik Zerurat, S. Dionisiok erran zue, o Jangoiko Jauna, Aita guzis poderosoa; eta Jesu Kristo Jangoiko biziaren Semea: eta Espiritu Santi Jauna, baitire Jangoiko bat sustanzian, errezibi bezkite gure arimak bakean, bada oien amorez ematentugu biziak: Lagunek errespondatu zute, amen. Bereala il zuzte aiek, eta berze anitz Kristio. Baña ondorean agitu ze milagro bat txoil admirablea. S. Dionisioren gorputza goratu ze oñen gañean, eta arturik burua eskuetan zebila triunfoan bekala, kantatus Aingiruek bi aldetaik Zeruko kantuak admiragarriro, akabatus aldioro, gloria tibi Domine, alleluia. Eta jende anitz aditu zutenak kantua, ta Ministroak berak konbertitu zire. Ibili ze Sandua bere buruareki eskuetan bi milla bekala, alik eta aurkiturik andre bat deitua Katula bere etxetik atratzen zena, paratu zio eskuan burua. Bi lagunen gorputz ilak gelditu zire il zuzten lekuan, eta Ministroek tratatzen zutelaik botatzea ugaldera, Katula on garrek astuzia onareki konbidatu zitue bazkaris, eta bitarteo injeniatu zue berze Kristioek altxa zezkiten gorputz sanduak. Denborain buruan fabrikatu ziote sepulkro ta tenplo famatu bat honratu dutena gloriosoki Franziako Erregeek.
4. Il omen ze S. Dionisio bere adinaren eun ta amar urtetan, Kristoren eun ta emezorzi edo emeretzitan, Adriano Enperadorearen prinzipioetan. Eskribitu zitue libru, ta karta admirableak, Jangoikoaren Espiritus beteak. Ebetaik batean erreprehenditzen du bere Diszipulo bat berak ordenatua deitua Demofilo, zeren bota zuen elizatik bekatari andi bat paratu zena penitente Sazerdotearen oñetan, ta Sazerdotea admititu zuena penitenziara; erreprehenditzen du bada S. Dionisiok gogorra bekala, ta kontatzen dio S. Karporen exenplua, nola au bi bekatarien kontra asarraturik, zeren elkar galdu ziren, bisione batean ikusirik infernua idikirik, ta bi gaiek pokalean ez erori bai erori zeudela, zegon berantetsirik naiak erori zeizen; eta Jesu Kristok jaikirik bere tronotik edatzen ziotela eskua konpasiones, ta korrejitu zion arri bere zelo inprudentea, ziola, heri nazazu ni, bainago prest iltzera berriz ere bear balitz bekatariengatik &
|
|