www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Urriaren 28.an
San Wenzeslao Errege ta Martir

 

        1. S. Wenzeslao Bohemiako Duke lenik, gero Errege izan zenak zue Aita Bradislao Kristio agitz ona, Ama Drahomira emakume gaixtofikatua; anaia berriz Boleslao Amaren gisara gaixtoa: amiña Aitaren arreba Ludmilla agitz sanda. Onek aurra gelditurik Aitarik gabe artu zue bere kontura azitzeko, beldurrak galarazi zezan Ama gaixtoak, nola galarazi zuen Boleslao anaia. Sandak azi zue sanduki: ta ala atra ze Sandua. Ama Drahomira jabetu ze Estadoas, asi ze milla gaizki egiten, ertxis elizak, debekatus predikatzea sazerdoteek, ta erakustea Maestruek, karzel, desterru, ta biziaren penan, kendus Konsejuko Jaun Kristio zirenak, paratus infielak, ta maltratatus Kristio onak. Ala ze guzia konfusione, turbazio, ta lamentu. Ludmila ta jende on guziak konformatu zire paratzeko Benzeslao Gobernari Estadoaren, nola zegogion hume lenbizikoari bekala: eta ala egin ze, kendurik Amari gobernua, kentzeko ainberze gaitz, nola karraiatu baizue. Baña emakume gaixtoak ainberze inbidia, odio, ta ira artu zue Amaiarreba Sandari, beiratzeas bere semeareki zuen eskua gobernuan, ta Elizaren faboretan, ezi zegolarik kapilla batean itoarazi zue bere tokareki an. Furia infernuko bat iduri ze guzieki, ta espezialki Kristioen kontra, ta orgatik ere etzue ikusi nai bere seme ona Wenzeslao, bai Boleslao gaixtoa bera bekala: baña etzuke nai zuen guzia.

        2. Ze Wenzeslao eder agraziatua, modesto, amablea, birjin bizi guzian, agitz deboto asistitzen Elizako ofizioetan gau ta egun, ain penitenziara afizionatua, ezi anitz baru ta kontinoko tenplanzas landara zenbait aldis gauas joaten ze oiñ urtuxian izotz ta elurrak barna, ta egoten ze eliza-atarian orazioan geldi. Gobernuan beratx mostratzen ze Aita bekala iago ezi Jaun poderosoa. Orgatik zenbait Jaunek etzute estimatzen Prinzipe bekala; eta bat deitzen zena Radislao sartu zekio Bohemian armaturik jendeeki. Sanduak ezin bakera ekarri zukelaik, exkusatzeagatik jendeen haziendak eta biziak, desafiatu zue eskus esku. Admititurik ta presentaturik kanpoan, ikusi zue berzeak Sandua akonpañaturik bi Aingirues, erraten ziotela, guarda zaite ukitzeas. Ala ura arriturik bota zekio oñetara barkazio eske: ta barkatu ta besarkatu zue Sanduak. Berze bein juntarazirik Oton Enperadoreak Inperioko Prinzipe guziak Bormaziara, gelditurik meza enzuten ellegatu ze berant: orduko tratatu zute ez nior jaikitzeko ellegatzean Benzeslao: Baña sarzerakoan salan au, ikusi zitue Enperadoreak bi Aingiru akonpañatzen zutela: jaiki ze istantean bera, egin zio agur andia, ta jarrarazi zue bere aldean: gero erran ziote Jaunaiei ikusi zuena, ta artu ziote amore ta estimazio mereji zuena.

        3. Espezialki enperadoreak ainberze, ezi manatu zio, eska zezala nai zuen guzia. Eskatu zio solamente S. Bitoren beso bat: eta eman zio berze asko erregaloeki, eta nonbra zeien Errege. Ala Jangoikoak egin zue honra zezaten munduan ere bere amazale maitea. Ala famatu ze agitz, ta estimatzen zute guziek: sollik bere Ama ta anaiak ez. Geien aborrezitzen zutena artan ze elizara zuen debozioa, joate gura gauas oiñ urtuxian tenplora, enzutea maitinak, egotea orazioan, laguntzea mezak, bisitatzea sazerdoteak, suplitzea gauza bear zuztenak, ta prinzipalki Sakramentuari zion afektoa, baize ainberze, ezi berak bere esku errealees eraiki, landu, igitatu, ta eulzitu bear zue garia bear zena egiteko hostiak. Gauza eben, ta berze alakoengatik oposizio errua ziote Drahomirak, ta Boleslaok, baizire infiel gaixtofikatuak: orgatik len baño len nai zute bulkatu mundutik. Exekutatzeko maldade ideatu zutena, izan zute eskaida gau: Jaio zekio Boleslaori seme bat bi anaien heredero izan bear zena: zelebratzeko festa, disponi zute konbita andi bat, zeintara konbidatu zuten Benzeslao ere. Sanduak ez emateko jardukibiderik, admititu zue konbita: baña errezelaturik agi zeikena konfesatu ta komekatu ze espazioreki, joan baño len. Joan ze gero; errezibitu zute gozoso-iduri: Jarririk maian afaltzen, nola baizirau luze afariak, Sandua bere garai gartan jaiki, ta Joan ze tenplora kunplitzera Jangoikoareki. Ama inhumana sutu ze iago oneki, eta inzitatu zue Boleslao joateko bereala, ta iltzeko anaia zegon lekuan. Joan ze armaturik iras, jendes, armes; sartu ze tenploan, ta aurkiturik Sandua belauriko, antxe akabatu zue, ta utzi zue eginik Martir.

        4. Jangoikoak oraingoan etzio nai izan du guardatu emengo bizia, bai eman bizitza sekulakoa: Gau berean errebelatu zio Dinamarkako Erregeri, nola iltzen Martir S. Benzeslao bere anaiaren eskus, honra zezan sandu bekala. Eta ala egin zue arrek fabrikatus tenplo andi bat Sanduaren honratan: obratus Jangoikoak anitz milagro beragatik. Bere Ama Drahomira bizirik iretsi zue lurrak idiki zenak ortzitzeko infernuko lezean. Boleslao akonpañatu zutenak eriotzea egitean, batzuk eratu zire, berze batzuk il zire beren eskus, guziak zori gaixtoan desgraziaturik. Sanduaren odola ezin borratu da sekulan parete ta losaetaik niolateko maneran. Boleslao utzi zue Jangoikoak denbora zati batez erreinatzera aborreziturik jendeaganik, ta errabiaturik inbidias, nola bere anaia Sanduaren obian heriak sendatzen baizire, itsuak argitzen, malder-genero guziak erremediatzen: Orgatik manatu zue arren gorputza eramateko gauas sekretoan Pragan zegon S. Bitoren obiara; orreki milagroak pensa zeien iten zirela S. Bitoren, ta ez S. Benzeslaoren bitutez. Baña zer dezake gizonaren maliziak Jangoikoaren ta egiaren kontra? Zaldiak zeramatenak kotxea, zeintan paratu zen Sandua, baratu zire bidean leku batean, ezin mogitus, ta ez mogiarazis niolateko maneran. Ala argiturik eguna, ikusi ze gaixtoaren maraña; zein konsumiturik biotza errabias ta tristuras, eta gorputza gaitzes eta oñazees iltze miserableki. Agitu ze S. Benzeslaoren martirioa amargarren jendamendearen azkenerat.

 

aurrekoa hurrengoa