|
Lastallaren 25.an Sanduak Krisanto ta Daria Martirak
1. S. Krisanto izan ze senadore ilustre baten seme jaio zena Alexandrian. Pasaturik bizitzas Romara, ta paraturik estudioetan, ustekabean aurkitu ta leitu zue ebanjelioen librua. Ezaundu zue utsinik zebilala Jentilen ilunbean, eta Jesu Kristo dela argi egiaskoa. Seguratzeko billatu zue Kristio bat deitua Karpoforo zegona altxaturik kubila batean. Onek gusto andiareki erakutsi, bataiatu, ta seguratu zue fedean, de manera ezi andik zazpi egun publikoki predikatzen zue Krisantok Roman, Kristo dela Jangoiko ta gizon egiaskoa. Bere Aitak orgatik asarraturik sartu zue preso leku ilun batean manaturik al guzia guti emateko sustentu. Baña ikusirik medio goi etzekiola balio, injeniatu zue Aita infielak berze medio bat Deabruaganik, baize galaraztea kastidadea, galarazteko fede Kristioa. Baña ortako sartu ziren emakume gaixtoak, sanduaren orazios ta Jangoikoaren permisios loak arturik ezin idatzarri zeizke, ezpaze atras kuartotik. Ori ere ez baliaturik, artu zue berze medio bat, baize ezkonaraztea donzella noble ongi zegokion bateki, zeñek itzuli zezan beren lege falsura. Baña kontra agitu ze. Deitzen ze donzella gura Daria, juizio ta naturale onekoa: zein paraturik Krisantoren alzinean, konbertitu naiez bere opinionera, Mutil sanduak bere arrazio ta mintzaera oneki konbertitu zue Kristoren federa, de manera, ezi ez solamente bataiatu ze, baitaere obligatu ze bizitzera birjin betiro: eta ala biak ajustatu zire bizitzeko Anai ta Arreba bekala Jangoikoaren alzineko elkarren konpañian, ta munduaren alzineko senarremaste. Orreki utzi zue Aitak libre Krisanto. Biek elkar lagundus konsejatzen zuzte, ark gizonkiak, ta onek emastekiak, errezibitzera Kristoren fedea, ta guardatzera kastidadea. Jakin ze ori Roman, eta bereala preso eginik, Krisanto lenik azotarazi zue Juezak de manera, ezi ageri zire ezurrak ta entrañak urratuaren utses. Gero inguratu zute idi edo nobillo baten larruan, ta iduki zute egun batez iruzkiara, pika zezaten uliek ta erleek, baña etzute logratu. Paraturik berriro karzelean, agertu zire an argi zerukoak, ta lazatu zire lotzaki guziak. Berriro loturik manatu zue azotatzeko burriñasko baraeki: baña ebek itzuli zire beratx de manera, ezi golperik etzezakete eman. Jueza deitzen zena hau dio desengañatu ze, on etzela baizik Jangoiko onaren birtutez, ta argiturik zerutik urtiki zekio oñetara sanduari eskatus barka zezola gaizki egin ziona, ta logra zezala Jangoikoaganik ere barkazioa. Oroat in zute soldado guziek, eta bataiatu zire aieki berze anitz. Guziak ilarazi zitue enperadoreak jakinik pasatu zena.
2. Gero Krisanto sarrarazi zue kalabozo ilun batean: Daria berriz emasteki urdeen urdategian, non ikusi zelaik donzella sanda garbi ederra, paratu ze orazioan eskatus biotzez eta negarrez Jangoikoaren anparoa. Etze sor egin bere Majestadea: biali zio leon baliente bat guardiatako, ta jarri zekio aldakan. Sartu ze an gizon deshonesto bat: bereala leon garrek bota zue lurrera, ta zegokio sandari beira, zer nai zuen in zezon. Manatu zio sandak etzezola gaizkirik egin; eta mutilari mintzatu zio alako maneran, ezi konbertitu ze Kristoren federa ain sinki ezi atrarik libre andik asi ze oius ziudadea barna, Jesu Kristo dela Janjoiko egiaskoa. Leonen kuidazaleak joan zire leon garren eske: baña arrek bota zitue lurrean, ta zego etxideten zer manatzen zion sandak. Libre aiek ere atra zire Jangoikoaren podorearen pregonari. Prefektoak manatu zue su itxekitzeko Darla ta leona zeuden kuartoaren inguruan. Itxekirik sua, sandak emanik lizenzia, leona pasatu ze sugarretaik erre gabe, ta joan ze niori gaizkirik in gabe, nola axuri manso bat. Gero paratu zute Krisanto zur batetik dilindan: zura autxize, lotzakiak lazatu, ta itzali zire zuziak prestatu zuztenak arren erretzeko. Daria nai zute tormentatu; baña berdugoen eskuetako zañak bildu zire oñaze ain errueki, ezi utzi zute geldi. Azkenean eraman zuzte kanpora, non eginik lurrean zulo andi bat, an sartu biak, ta estali zuzte arris eta lurres. Martirio goneki egatu zire aien arimak Zerura. Honratu zitue Jangoikoak asko milagro aben kasos in zitueneki sendatus heri ta malderra franko. Bein anitz Kristio bildu zire zelebratzera aien festa kubila batean: on jakinik enperadoreak, baize Numeriano, ertxiarazi zue kubila de manera ezi an guziak iltzire Martir. Aieki zego sazerdote bat deitua Diodoro, zeñek meza erranik an komekatu zitue guziak, ta animatu zitue ofratzera beren biziak Kristoren amorez; eta ala kunplitu zute. S. Krisanto ta Dariaren martirioa izan ze Numeriano enperadore beraren denboran 284 urtean. Zelebratzentute anitz Autoreek, ta S. Damaso Aita sanduak bersotan &.
|
|