www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Azaroaren 4.an
San Emeriko Prinzipe Ungriakoa

 

        1. Arbolaren konforme da fruita komunkiro; ala agitu ze S. Esteban Ungriako erregeran semea sandu izatea S. Emeriko. Goizik asi ze agertzen Jangoikoaren eskojitua zela; ain Jangoikoai emana ze txikizututik komunikatzen bere Majestadeareki orazioan. Komunkiro berzeak lo zeudelaik gauaz jaikitzen ze sandua orazio egitera, ta errezatzera Dabiden psalmoak, eta psalmo bakotxa bukatzean eskatzen zue barkazio bere bekatuen: eta ala pasatzen zue gauaren zati on bat. Bere Aita errege zego beira zenbait aldis barronde, admiratus birtutea, ta gozatus alako semeas, ba bedeikatus Jangoikoa eman ziona. Aumentatu ze erregeren opinione ta esperanza ona bere semeas zuena agitu zen lanze goneki. Nai izan zue bein joan fundatu zuen monasterio batera: biali zue alzinean bere semea, errezibi zezaten monjeek bere persona bekala. Ellegatu zeneko atra zire Monje guziak errezibitzera Prinzipe Jauna. Eta au ango usanzaren konforme zoeie besarkatus Monje guziak bat banaka: Baña Aitak ellega turik atzetik goart eman zue, nola batzuei ematen zioten apa bat, berze batzuei bida, ta irur ere, bakotx batzuei laur eta bortz ere: eta bat sollik apatu zuela zazpi aldis. Ortas admiraturik galdegin zio gero berari, zer motibos egin zuen distinzio gura. Seme sanduak deklaratu zio humilki, nola Jangoikoak errebelatu zition bakotxaren kastidadearen gradoak, eta eben ariora egin ziotela bere amorearen demostrazioak: eta Monje gura zazpi aldis apatu zuena zela birjin, ta agitz perfektoa, deitzen zena Mauro. Onen progu iagotako Errege berze egun batez gelditu ze konbentuan Maitinetan; ondorean goart egin zue koruan gelditzen zirela aiek sollik distingitu zituenak Emerikok besarkan: eta guziei in ziete bere diosalea erregek, ta aiek korresponditu ziote; sollik Mauro etze mogitu egonez ondaturik bere Jangoikoan. Progatzeko obeki ere, berze egun batez Monje guzian alzinean erreprehenditu zue Mauro gura errelijioso gaixtoa bekala: baña ura zego humil ta ixil defendatu gabe bere burua, ezaundu zue klaroki santidadea, ta andik guti egin zue Obispo ziudade bateko.

        2. Zoeie azis Emeriko adinean bekala santidadean ere: ta hein S. Jorjeren elizan gauaz gelditurik orazioan aldare nausiaren alzinean zego pensatzen, zer ofrenda, edo sakrifizio zezoken ofratu Jangoikoai iago kuadra zekiokena. Pensamentu gontan zegolaik, ikusi zue argitasun andi bat argitu zuena eliza guzia, ta aditu zue boza bat erran ziona, birjinidadea da gauza guzis preziosoa, ta eskatzen zaizuna da guarda dezazula gorputz ta ariman ilartaño. Gelditu ze agitz konsolaturik, ta erresolbiturik mantenitzera birjin bizi guzian, eta niori etzio agertu sekreto goi. Bere Aita sanduak erreinuaren onagatik heredero naiez manatu zio artzeko matrimonioaren estadoa. Atajaturik aurkitu ze Prinzipe ona, alde bat eznai autxi bere propositoa, berze alde eznai desobe ditu bere Aita: gero ere fiaturik Jangoikoan obeditu zio: artu zue esposa donzella bat erreala agitz ederra, modesta, humila, ta sanda, alako esposoari zegokiona: baña beñere etzue ukitu, baizik konsejatu zio guarda zezan arrek ere birjinidadea, eta biok bizi zeizen garbi eder anai arrebak bekala: eta ala bizi zire. Eta ortako baliatzen zire orazioas ta mortifikazioas: eta Jangoiko Jaunak eman ziote grazia irauteko birjinidadean glorioso naiz okasioaren erdian; baita exenplu bat admiragarria, erakusten diguna zenbat dezaken gure naturaleak Jangoikoaren graziareki. Baña Prinzipe sandu gau, lore eder gau zerurako baize digno, ebaki zue Jangoikoak adinik obenean, ta pasatu zue erreinu obeagora. Iltze gasterik zar, eta ikusi ze bere arima igaten zeruetara; eta Jangoikoak deklaratu zue eman zion gloria asko milagroeki. anno 1032.

 

aurrekoa hurrengoa