www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Lastallaren 27.an
Sanduak Bizente, Sabina, ta Kristeta

 

        1. Daziano Presidente kruela zebilalaik Españan ziudades ziudade martirizatzen Kristiorik obenak, ellegaturik Elboran, zein batzuek diote dela Ebora, berze batzuek Talabeerreginarena, presentarazi zue bere alzinean mutil bat deitzen zena Bizente: zein ikusi zuelaik ain gallardo guapo galant, afizione ta konpasione-itxuraz asi zekio mintzatzen amoltsu, beira zezala bere buruai, ta etzezala galdu bizia Kristogatik, zein sentenziatu zuten publikoki iltzera guruzean. Bizentek ezin soporta itz alakoak bere Jaun maitearen kontra, ta errespondatu zio grabe garboso, nola mintzatzen zen ala Jaun dibino garren kontra, zein bear luken adoratu Jangoiko bekala, ezpalego itsuturik Demonioen eskus. Erran zio Dazianok, zeren gastea zaren, eta juizioa ez ongi zoritua, disimulatzen dizut desatenzio goi: baña Aita bekala diot, ofra zazula sakrifizio gure Jangoikoei, ez bizia galtzeko. Gaste gloriosoak errespondatu zio, juiziorik eztutenak dire adoratzentutenok estatua arriskoak, zureskoak, ta metaleskoak, honratus aietan Demonioa, ta eznai adoratu Jangoiko bakar bizi egiaskoa, kriatu zituena zeruak ta lurra. Presidenteak asarraturik manatu zue ken zezotela andik gizonori, eta edo adorarazi Jupiter, edo ilarazi zezatela tormentus.

        2. Eraman zute Ministroek Bizente Jupiter Jangoiko falsuaren aldare batera, adora zezan. Aldare-alzinean zego arri andi bat, zein sanduak oñes ukitu zueneko beraxtu ze nola balitz loi oreaskoa, de manera ezi artan gelditu zire señalaturik oñen kuntzeak. Milagro goneki berze bat egin zue Jangoikoak, beraxteas Ministroen biotzak arria bezain gogor zirenak, ezi arriturik agituas ziote, sines egiaskoa bide zela Bizenteren Jangoikoa obratzen zituena prodijio alakoak. Eta elkarreki mintzatus etzute il sandua, baizik paratu karzelean, eta erran Dazianori, ezi mutil garrek eskatu zuela irur egunen epea pensatzeko ongi egin bear zuena: eta Dazianok ontzat artu zue. Karzelean sanduak bere espiritu ta itz sandueki konbertitu zitue anitz Kristoren federa. Bitarteo bere bi arreba zituenak deituak Sabina ta Kristeta, emazurz buratsorik gabe anaia garren menean bizi zirenak, joan zekizkio karzelera negar ta negar, gure anaia maitea, badakizu eztugula berze anparorik, zu ezi: beira zazu nola geldituko garen zu gabe peligroan galtzeko honrak ta biziak. Urrikarizaite gutas, eskapa zaite gureki emendik, goazen norapait, non bizi gaizken Kristioki bakean, naiz pobre. Beraxtu ze anaia, eta guardien borondate onareki gau batez eskapatu zire ixilkias irurak anaia ta arrebak, jakin gabe Presidenteak: eta gero jakinik ezin erdetxi zitue, ellegatu arteo Abian, S. Teresaren sortu-errian. Baña bidean S. Bizentek alako maneran animatu zitue bere bi arrebak ematera biziak Jesu Kristoren amorez, ezi ia etzute berzerik nai, baizik il martir.

        3. Arrapatu zuzte Avilan irurak, eta alako ira ta errabiareki, ezi bereala potroan edaturik deskoiuntatu ta atra zizkiote ezurrak beren lekuetaik, ta gero urratu azotees gorputz guziak, bitarteo zeudelaik irurak animatzen elkar, ta laudatzen Jesu Kristo, ta alegre graziak ematen, zeren eskojitu zituen aiek bere martirtako, ta asistitzen zioten. Ikusirik aien alegria, korajea, ta konstanzia Ministro inpioek, iduriturik aien despreziotan zela, ta beren Jangoikoen deshonretan, arrapatus irurak, ta banaka paratus buruak arri andi baten gañean, an berze arri batzueki txatxakatu zizkiote barratus muñak kanpora, eta martirio gisa goneki bukatu zire sandu gloriosoak. Gelditu zire gorputz sagratuak botarik an, jan zezkiten tzakurrek ta baseiziek, trebe etzirelaik Kristioak orzitzera. Baña beira Jangoikoaren probidenzia bere onetsien alde! Urbileko peña gaietan altxatzen ze serpiente bat temenario ikaragarria, anitzei dañu in ziotena, ta guziei sartu beldurra. Etorri ze firrindaka boladan, burua goraturik, eta jarri ze gorputz sanduen aldakan guardian bekala, ezpaize animalerik trebe zenik urbiltzera. Solamente Judio bat errelijione kristioaren mespreziotan urbildu ze: baña nola eztaiken gal Jangoikoas dagona! Saltatu zekio serpientea, inguratu zio gorputza, ertxitzen zue, paratzen zue itotzera ia, baña iago ez: ordu batez iduki zue ala lotsatus, ta leku emanes egiteko egin zuena, baize ezauntzea Kristoren podorea, ta goratus begiak eskatzea, o Jesu Kristo, bere sierboen guardazalea, libra benaza serpiente goneganik, ezi ofrezitzen diot errezibitzea orren fedea, ta orzitzea honratuki bere adiskide geben gorputzak. Erran orduko libre utzirik, joan ze andik serpientea, ta etze agertu iago. Judioa akorriturik ta agradeziturik kristiatu ze, ta berze kristio zenbaiteki orzi zitue sanduak, ta fabrikatu zue tenplo bat aien honratan. Nor ezta admiratzen gure Jaunak tuen modues, honratzeko bereak, ta ekartzeko bere federa naituenak? Serpiente bat lotsagarria Martir gloriosoen gorputzen guardian! eta len zebatzen zena iltzen gorputz biziak, orai defendatzen gorputz ilak, ez dezkien ukitu niork ere; ta ertxitzen Judio gaixtoa, bota dezan bere erroreen benenoa, ta besarka daien Kristoreki! O guruzifikatuaren podorea! O gure Jaunaren onegia! Baña erranen du Kristio herikor, ta gorputzaren amazaleak, nola guardarazi zituen gorputz ilak, zergatik etzitue guardatu bizirik, ta ez utzi iltzera alako maneran? Aien onnaiez, ta glorias koronatzeagatik, eta bere Majestadearen honragatik: ezi ezpalire Tirano ta berdugo gaixtofikatuak, nola izanen zire Martir gloriosoak? Ala Jangoiko onak guzia egitenku ta permititzen du ones, eta onnaies: On guzia eldu da beraganik: gaizkirik eztaki, ta ez dezake egin. Gaizkiak datoz Deabruenganik ta gizonenganik. Milagro anitz len ta gero agitu da irur anaiarreba geben medios, zeñen martirioa agitu ze Diokleziano ta Maximiano Enperadoreen denboran.

 

aurrekoa hurrengoa