www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

  hurrengoa

        Sandu zenbaiten bizitzak euskaras laburkiro paratuak, asis Abendutik; daizkenak konta urbilen jai edo igandeetan urteas kristio fielei; ez adiarazteko sollik, baita ikusiarazteko ere errelijione kristioaren doktrina ona ongi kunpliturik aienganik, mogiarazteko imitatzera aiek nork bere ariora dezaken gisan, eta ala plazer emateko Jangoikoari, ta logratzeko beraren grazia, ta gloria. Berexi dire Aita Pedro Ribadeneirak kontatzentuenetaik bere Flos Sanctorum deitzen den libruan, ez an diren guziak, baizik ezaunago direnenak, ta protxu iago eman dezaketela iduri dutenak aldiritar pobreen ertean.

        Naieztituenak kontatu ala nola dauden emen, dezazke atra emendik naituenak, ta utzi naituenak, prinzipalkiro exenplu onak.

        Guzia biz Jangoikoaren, Ama Birjinaren, ta sanduen gloriatan, eta arimaen probetxutan. amen.

 

  hurrengoa