|
GAU ILLUNA (A)
Arimaren koplak: bere buruari uko egiñ-eta
poz baita Jainkoarekin bat-egitean
betekundea jo dulakoz.
Gauaro illun batean
yoranez, maitez sukarrean,
—oi ene zoriona!—
ixil irten nintzan,
nere etxea zegola pakean.
Illunaldiz, mozolo,
zurubi gordeaz uste onean,
—oi ene zoriona!—
illunaldiz, kirika,
nere etxea zegola pakean.
Gauaro doatsuan,
gordeka, iñor oar ez zalarik,
ezer ez nenkusala,
ez argi ez gidari
biotza sutan zeukana baizik.
Gau onek gida nindun
eguerdi-argiak bañon obeki,
jakiñ ere nik ongi
nekian Arengana,
bertan iñor ezpaitzan ageri.
O gau biderakusle,
argi-urratzez gaini atsegin,
maiteak alkargana
zenituna bat egin,
Maiteñoa bat Laztanarekin.
Nere galtzar-lorean,
Arentzat oso baineukan gorderik,
loak artu zun gozaro,
nik Ari maite egiñik,
ta izai-ostraillak aize emanik.
Nik Aren adats-izpi
orraztu bitartean, dorreko
aizeak lepoan guri
joaz, zentzuak oro
lillura jarri zizkidan oso.
Ba negon egon, t'antzi,
Maiteagan etziñik betarte;
oro geldi, eta ni
zitori lorez arte
onean nindagon ardura gabe.
|
|