|
NOR IZAN ZAN FRAY LUIS LEON
Bizitza
Oraingo kritikak agirian jarri dunez, Fray Luis leon ez omen zan maiz bere burua aiñako izan oi. Bañan ari buruz, beste edozeñi bezela, batez ere bere bizialdi garaienak ditu kondairak aintzat artzen; izan ere, auetan nabari baita, egite aldian, aren errotiko jatortasuna. Egunean eguneango neke ta goraberaen barna, jator bizi izandako aldiuneak dira iraungarri, auetan erdiets al izaten duelako norberak bere gizabetearen neurri doia.
Au dala-ta, Fray luis leonek bere idaztiak eta, batez ere, bere olerkiak ditu —olerkari egiñ-egiña danez— agirikorik nabari ta siñesgarrien. Eta auetan, ain zuzen, alako barne-eztitasuna, arte ona ta eratasuna nabari da; izan ere, ortixetik du aren idazkerak duen aipua. Egia esan, irizpide au bearbada azalekoegia ta ergel samarra dirudi; areago, ordea, idazlearen izakeran alako sentikizun ezberdiñ auteman dituztela-ta, aren idazkera ta olertitza idurizko jotzen dutenena.
Ondo mena ta jasoa degu Fray Luis elerti-doaiez; orratik ere itzuri dio oldezko barnegiro aizun eta erosoen jalkiteari; aitzitik, muiñ-muiñetiko azalpen sendo ta egiñaren bidez, bere barne-egia damaigu beti.
Dakiguna, olertitza ain eintsu ta aratz orren pean, betiko erasoaldi mingarrien menpean zegoen baten ayurria nabari zaigu: egitura eder orren arrobi landugabea, loratze ain joriaren sustraitze illuna. Berladiko ekiñaldiz erdiets al izan zun Fray Luisek erabidea ta batasuna, itz batean, pake-billa egiñ oi dan alegiña bezin gizalegezko ekitea izan zun bizitza osoa.
Berez erkiña ta gaizpera, mudurria ta griñatsua zan, eta bere izakerari ez zegokion ingurunean bizitzea gerta izan zitzaion. Ikasgu-azterkizunak, eskolastikoen etiketak, praileen arteko lixkarrak, klaustro-billerak, letradunen nor-geiagoak, iritzien egokiezak, alkar arteko gaitzesteak, beti durduri zeukaten Fray Luis eta samin da odolgaitz biurtu zuten.
Ba zan garai artan, Salamankako Ikasgu nagusian, naiko lixkar zirtzillu ta irol, batetik jokabide berri baten aldeko eta bestetik zartzale zira irakasleen artean. Lenengoen alderdiko, Brozastarra, Martinez Cantalapiedra, Gaspar Grajal da Fray Luis Leon ziran, auen aurrezko berri euren lagu teologo geienak; auetan bere zalekeriaz nabarmenik Leon Castro, gerkera-irakaslea. Alderdikeri aietxek au ekarri zuten ondoretzat: Brozastarra ez beste guziak auzipe erori ziran Inkisiziopean.
Ia bost urteko espetxe-aldian beraldiko naigabe eraman bear izan zitun Fray Luisek, maiz gaixo, barne-oñazez beti, baña iñoiz ez bezela bulartsu azaldu zun bere burua. Atera zan azkenean andik, barkamen ordain izan zun erabaki baten bidez. Atera, bai, atera zan noizpait ere, baña berriro lengo auziketa, azterkizun eta lixkarren artera egin zuen eta, berriz ere, auzipe erori; etzan ainbesteko izan bigarren au, eta etzion aren bizitzari ozka aundirik egin.
Bere bizitzaren azken-aldia eztixegoa ta artetsuagoa izan zan: itzuri die letradunen lixkarrei; Teresa Ama lurrean ez ezagutu ta ez ikusi arren, aringarri zaio bere jaiera aren jarraileen artean esku-aldatzea; barerik eta ilduraz adierazten ditu ere Joben naigabeak.
Ba dirudi bere izakeraren alde burrukalari ta griñatsu onek buru ematen diola olerkietan nabari duen gozotasun, eztitasun eta narotasunari. Alaz ere, bere gizakeraren bi aldeok alkar artu ta eutsi egiten diote, eta bien arteko elkartean datza gure olerkariaren bizikera-untzea. Ori dala bide, sentikizun ain jori ta landuak bere olerkitzako zitu bikain-guriak sortu al izan zitun. Ain zuzen, bere bizitzako goraberaen gaindik, beste aldiune ere izan zitun Fray Luisek, geienak alegia, barne-bizitzarekikoak, egaldun poesi mamitu ziranak.
Labur esan, Fray Luisen barne-izakerak, bere olerti-emaitz-ispilluan ain argi ta garbi ager danak, eztu iñundik ere aren agiriko izakera ukatzen; aitzitik, uraxe du egiazko bizitza, itxuraz ez-berdin diran bi alde oien bildune egokia. Eta barne-iturri ortatik jarion olertitzak, giza-giro naas-maas orren azalpen gorenak, beti ere norberaren biotzean alako pilpira ideko bat ernaraz dezake.
Idatziak
Fray Luisen idazlana, itzuraz laiño baña oi ez bezela orapillatsua da. Bertan iru kultura aundien ekarria biltzen da: hebertarra, aitorra ta kristauarra, alegia. Fray Luis izan zan, alde berriko joeraren arabera, kultura zar-berrien arteko elkartearen eragilletako bat.
Fray Luisengatik «españiar Orati» dala esan oi da, baita «hebertar animadun» izan zala ere. Baña Fray Luisen Bibliarekiko jakite guzia, aitorrezko ta filosofi ta teoloji kultura bezela, ezta ainbateko aren egintzan, lanerako gai ta eginbide baizik, ez ordea bere senaren egiazko ta jatorrizko azalpena.
Ba ziran garai artan Idazteun-jakitez eragiten zutenak —Cano, Suarez, Arias Montano ta Brozastarra, adibidez—; bañan ezin diteke beste iñorengatik esan, ura bezela Iragarleen arimakide izan zanik, ez eta ura bezela herbetar kulturaren gizabidea ta iraunkorra ain sakon aditzera iritxi izan zanik ere. Burubide orretxek daragio iragankorraz ta gertarikoaz txauenik diran liburuak aukeratzen (Leloen Leloa, Emazte Betegiña, Joben Liburua); ele-jakitun arauz ez-baña gizabete arauz alboratzen da Bibliara, eta bertan erabat illa ta joana baño beti bizi ta oraingoko dana billatzen du.
Bibliagandiko aztarren nabari au, ordea, ezta Fray Luisen egintzan greziar ta latindar aitorrek irarritakoa bezanbat. Auen guzien artean Orati du lorratzik sakonena egin ziona, bere olertitzan ezezik, bere egintza osoan barna ere; alaere, ezta ain errex erabakitzea noren senari zor dion geiago, Oratirenari ala Salmugillearenari. Esan ditekena, Oratigandiko kutsu ain nabari au Fray Luisen olertigintzan len-aroari dagokila ausaz, eta bere elduaroan eta betetasunean berriz erabateko kristautar adierazkizun berri bat —Oratik sumatu ere ezezakena— erantsi ziola.
Platonek ere sakonki eragin zion Fray Luisen gogamenari, naiz artez, naiz Kikeronen, platoniar berrien eta Eliz-Gurasoen bitartez. Ontan ere ezta berezienik aitorrezko jakitearen berria, errotiko adirazte sakona baño, ez kultura baten edesti arauzko ondorekoa, kultura ura sortarazi izan zuen barne-joeraren eskuratzea baño.
Oratik neurri, sotiltasun eta garaitasun sentikizuna du ezaupide, Fray Luisek ain bere-bere egin zuena. Eta onen egintza osoan agirienik nabari dana, bere nortasun-sntikizuna du, ez ordea azalkeratik sortu oi dana, barne-izatetik, gauza bakoitzen bizi-eragieratik datorrena baizik. Bere landarako oarmena ere, gauaro narearekikoa, doñuarekikoa, zuzenbidezko giza-gogartearekikoa ta zerutar biziarekikoa bezela, Fray Luisek ain jator ta biziro jalki oi ditun gaiak oro, Platonengandiko jakite-mami iraunkorraren sorburu dan errotiko sentimenari dagozkio.
Eragipen auetaz gañera, Fray Luisen gogamena kristautasun garbienean errotua dago, Elizako Gurasoengandik dator Fray Luisen senaren guna, bere Bibliarekiko jakitea adierazle berriagoetan oñarritua baldin badago ere.
Fray Luis Leon ordea olerkari da oroz gain, eta bere egintzaren jasoa edo balioa erti ta elerti arauzko da aurrenik. Bere olermena, beste zenbait lekutan zatika adierazia, Kristoren Izenetan eman zigun laburki batean. Ain zuzen ere, idazti onen burutik bururako batasuna ta adierazpidea olerkien argitan soilki nabari diteke. Fray Luisek berak, bere olerkiak gaztaroan eta oraindik aur samar zalarik eskuetatik edo aletu zitzaizkiola eta auek atontzen gañerako eginbearrak aztutzerañoko betarik baizik etzulea artu esan arren, alaere eziñ uka beraietan bere animako zer garaiena ta sakonena ustu zigunik; egiñ ere, berberak aitortzen digunez, bere «izarraren leraz» egin baitzitun. Auetatik aunitz, jazarpen eta zorigaitz aldiko beroz eta oñazez sortuak ditu. Bere olerkietan eman zizikigun laburki bere gogaien eta oarmenaren guna, bere gogamenaren gai jatorrak, gero itz lauz ere edatuago jalki zitunak berak.
Eta azkenik, Fray Luis Leonek berak zituen asmatu ta landu bere mintzaera ta esangune jatorrak; bera izan zan, Gaztelaniako elerti-izkera berria sortu izan zaneko alegiñetan, leyarazlerik garaienetako ta eragikorrenetako bat. Etzun iñork berak bezela asmoz zaindu ta egitez burutu orduko elburu berria, ots, erri-izkuntzak zaarraren elerti-maillaraño jaso egitekoa, gogamen berri baten esapide jator biur zitezen. Ontan ere bere aldiko seme agertzen zaigu Fray Luis Leon, eta Espaiñiako Pizkundearoan gizabetezko eredurik garaiena bezela.
|
|