|
FRAY LUIS LEONEN OLERKI ONENAK
Fray Luisek berak antola izan zun bere olerki-bilduma, auei jarri zien itzaurrean P. Portocarrerori eskeñiak; bata etzuten argitara egiñ al izan. Olerkaria il zanetik berrogei urte barru (1631), Quevedok eman zitun lenbizi argitara, akaztun ordea; berorixe gerta izan zitzaien gerozko beste argitaraldi askoei. Antolin Merino, O.S.A., A.k eman zigun Fray Luis leonen idazlan osoaren argitaraldi zuzenagoa (1804-1816). Eta, M. Pelayon, M. Pidalen, F. Onisen eta besteen lanak burutuz, Jose Lloberas, S.J.Ak egin digu azkenez Fray Luisen olerki-argitaratze berri-beteenik. Onoko autaera onatan oni narraio.
|
|