|
DONIBANE GURUTZEN OLERKI ONENAK
Onoko autaketa onek eztu kritika arauzko izan nai. Oraindik ere eztakigu zeintzuk diran egi-egiaz Donibane Gurutzen olerkiak. Bearbada Sanlucarko esku-idatzian datoztenak, ziur asko, Bruselasko (1627), Jaengo ta Sacro Monteko bildumetan ere bai badatoz. Emen Donibane Gurutzen iru olerki garaienak, ots, Gau illuna, Maite-kantak ta Maite-sugar bizia, sartzen ditut; auetaz gañera, beste bost olerki ez ain aipatuak: guziak zortzi.
|
|