V
Kristo ta animaren Jainkorako beste zenbait kanta
Artzai gaixoak min du bakar,
pozik gabe, atsekaberik,
artzaineska gogoan emanik,
biotza zauriz aren maitetan.
Ezta minduru maiteak zauritzez,
orrek eztio damurik ematen,
biotza zaurituz edukiarren;
aztu dulakoz ari da negarrez.
Artzaineskak azturik daukanaz
gogora utsez, atzerrian
mingarri nai du gaitz-eraman,
biotza zauriz aren maitetan.
Onela diño: Ai ene! zoritxar
ni maitatzea nai eztunari;
nigandik alde dabillanari,
biotza zauriz aren maitetan.
Andik luzaro zugaitz batean
besoak edo ditu ederrik,
eta bertan geldi da illotzik,
biotza zauriz aren maitetan.
|