|
VI
Otoitz aundiko zentzu-galtzeaz egindako koplak
Ez-ezagunera egin nun,
ta jakinge geldi nintzan,
jakite oro gainduz.
Enekian nora nintzan,
bañan ara ninduzun,
eta nun nengoen jakiñ ezik
gauz aundi jakin nitun;
ezin dut esan an senti nuna,
jakinge geldi bai nintzan,
jakite oro gainduz.
Pake ta errukizko
jakite betea zenun,
bakartasun beltzean,
bide zutari buruz;
gauz ain ixilla izanik,
totel geldi nintzan,
jakite oro gainduz.
Ain txirika nengoen,
ain txundi ta zurrun,
nere zentzumenetik
erabat besterenduz;
eta nere gogamena
adi-eziñez adidun,
jakite oro gainduz.
Egi-egiz araño dana
beretik piran dagozu;
lendik jakiñ izana
ain zatar dirudizu;
ta jakitez ain geituz doa,
jakinge geldi dalarik,
jakite oro gainduz.
Zenbat gorago egin,
ainbat gutxigo adi nun
gaua argitzen duen
odeia zala illun;
beraz jakitun zana
jakinge geldi oi da,
jakite oro gainduz.
Jakite ez-jakiñ au
ain da ere altsu,
jakitunak aideraziz
ezin dutela gallendu;
euren jakitea eztiteke
adieza aditzera eldu,
jakite oro gainduz.
Jakite goren au ere
ainbateko duzu,
jakite-almenik ezta ura
dezakena burutu;
norbait ezi baledi
ez-jakiña jakiteaz,
joanen beti gainduz.
Ta entzun nai baduzue,
jainkozko Izateaz
gorenik sentitzea da
jakite guzizko au;
aren errukiz baita
adige geldiraztea,
jakite oro gainduz.
|
|