PRANTZISKO SALINASI
Nare duzu aizea,
ederrez ta argi garbiz jazten,
Salinas, doñu betea
zur esku zolien
eragieraz entzunik ozen.
Doñu garai orrezaz,
ardura gabe dagoen anima,
ba dator bere senera,
sortzez duen eiñera,
azturik zeukan goi-leñargira.
Eta baitara danean,
zorunaz ta asmoz aurrera doa;
ez dazau ogasunik
jendek maite lakorik:
edertasun galgarri lazoa.
Aidez-aide digaro
goren gorengo oboa barrena,
eta an bestelako
durundi itzaleziña adi du,
orotan iturri lenena.
Ba dakus Nausi gorena
zitara ain aundi ontan emanik,
nola ain antzez diardun
doñuz, jauretxe onen
sendasun duena betidanik.
Eta ain erakide
izanik aindoz, gero ba dakar
erantzuki ideko,
eta bieri nasian
mintzura ezti darie alkar.
Emen anima atsegiñ—
itxasoz igeri dabil, t'azkenez
barrura murgil danean
beste txinti arrotzik
ez baitu batera zentzumenez.
Au bai zoramen gozo!
erio bizikor! aanzte ezti!
Aian banengo ontan,
zentzu lizun narraz
ontara beiñere biur gabeki!
Atozte ona, lagunak,
Apolo-talde deunaren zoruna
zeratenok, ta nere
ondasunik miñena:
ikuskai oro negar illun da!
Berauntsa ater gabe,
Salinas, doñu orretxek neregan,
onela zentzuok ernai
baitagoz goiko onari,
sogor dirala gañeko gauzetan!
|