www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Musika ixilla
Joan Inazio Goikoetxea, «Gaztelu»
1963

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Musika ixilla, Frai Luis de Leon eta Gurutzeko Juan Deuna. Auñamendi, 1963

 

 

aurrekoa hurrengoa

MAITE-SUGAR BIZI (A)

 

                        Animaren kantak, Jainkoarekin

                        maitez bat-egite aldiko gozoan

 

Nere barne-muñetan

samurki zauri nuzun

maite-sugar bizi leuna!

ter-ter jo nuzu eta

urra, ala nai izanez,

elkartze gozo onen euna!

 

Oi errealdi mee!

zauri ezti bai ezti!

eskugain legun, ikutu samur,

zeru-zantzu duena!

Zorrak oro ordainduz,

eriotza bizi didazu biur!

 

Oi suzko argi-mutil,

zuen diztiraetan

zentzu-leze sakon illunak,

ipi-apa bitxitan,

argi ta bero dauzka

arrigarri ondoan Lagunak!

 

Kolko ontan soillik

ixilpe zagozan orrek

maiteki, emaro, daragidazu,

t'arnas egiñik gozaro

onez gañezka, eztitan,

mamiki maitemintzen bainazu!

 

aurrekoa hurrengoa