www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Musika ixilla
Joan Inazio Goikoetxea, «Gaztelu»
1963

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Musika ixilla, Frai Luis de Leon eta Gurutzeko Juan Deuna. Auñamendi, 1963

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZERUKO BIZIA

 

Argi-erri unide

ondasunen belardi,

ez baitzira zimeltzen

ez izotz, ez eguzki!

larre gizen, betiko

atsegiñ etorri.

 

Artzai Onak zuregan

—ez uge es furrundari—

purpur-elur-loreaz

buruntza zuri-gorri,

zelai gurietara

artaldea daragi.

 

An doa, doatsu dun

saldoaren gidari,

igatzen ez arrosak

ditiela ianari,

lore beti moxtua

are berrituz sarri.

 

Aruntzago derama

ondasunen mendira,

egarria, basituz,

kentzen dun iturrira,

Bera Artzai, Bera larre

bete dadukan maira.

 

Ekia gingan dala

sarturik abaroan,

artaldea gerriko

dula bere alboan,

musika ioaz dauka

auznarka, erdi-loan.

 

Txirularen mintzoa

belarriak artzen,

oldartzan da, sartzen da

animaren muiñean;

sur ta gar uzten ditu

neurri bageko onean.

 

Arren, zuk, mintzo goxo

zentzu auetan barna,

ai zeneza bialdu

zure pits bat nigana,

Aren barrura sartuz,

nadukan Beragana!

 

Ordun iakin nezake

non duzun abaroa,

ta giltzapetik lasa

Zuregana nindoa,

zor-zor ibili gabe

artaldera, gaixoa!

 

                                «Orixe»k

 

aurrekoa hurrengoa