www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Musika ixilla
Joan Inazio Goikoetxea, «Gaztelu»
1963

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Musika ixilla, Frai Luis de Leon eta Gurutzeko Juan Deuna. Auñamendi, 1963

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZERUKO BIZIA

 

Lur bizigarri argi,

ez otzez ez beroz eztigarken

zoruntasun-belardi,

bazkategi gizen,

betiko poz-iturburu garden.

 

Purpur eta elurrez

burua koroi emanik loretan,

Artzai onak larrez,

esku garbi utsetan,

artalde maitea darabil bertan.

 

Ba doa, eta doatsu

darraizko ardiak; eta an larrosa

biziaz ala ditu:

zenbat geiago goza

garatzenago dan lore panpoxa.

 

Gero mendi barrena

on guzizkora daramaz; t'urean

poz benaz ditu urezta,

Artzai ta bazka batean

ta zori ona dan mai betean.

 

Eta gingara danean

goi-goi tinian eguzki goria,

abaroz, ausnarrean,

ardiaz bilbil gerria,

ots eztiz bazka du belarria.

 

Txirula ari du zoli,

ta oroz gañeko pozkario

arima barna dixuri,

ta sutan zorabio

On neurrigabera daragio.

 

Oi ura mintzo! Balinba

pits bat bederen zentzumenera

baletorkit, arima

zoramenez Zurera

ledin, den-dena bat-egitera!

 

Ba lekike non duzun

bazkalondoan kuluma gozorik;

leze ontatik urrun,

zure ardien albotik

doake, or-ona ibilge zangorik.

 

aurrekoa hurrengoa