www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki guztiak
Domingo Agirre
1890-1918, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: «Txomin Agirreren heriotzaren 75. urtean, bere olerki guztien bilduma» (Julen Urkizaren edizioa). Karmel, 1995-4

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZATARAKO NAZ?

 

Munduko gauzen erregia naz

Jaunak egiña: zetako?

Egilliaren anditasuna

eta omena katetako,

ainbeste on ta mesedegaitik

eskerrak beti emoteko.

Zelan ibaiak saltaka,

itxirik beti alderdietan

jaramonik egin baga,

uri, zelai ta lorategiak

txori kantariz beteta,

alan zerurantz juan biar dogu

munduko gauzak itxita.

 

                        Argitaratu barik

                        (Sebastian Garcia Trujilloren esku).

 

aurrekoa hurrengoa