www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Olerki guztiak
Domingo Agirre
1890-1918, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: «Txomin Agirreren heriotzaren 75. urtean, bere olerki guztien bilduma» (Julen Urkizaren edizioa). Karmel, 1995-4

 

 

aurrekoa hurrengoa

JESUS'EN BIOTZARI

 

 

        A

 

        Erriak

 

Maitasunen egarrian

bizi zarena munduan,

ase zaite maitasunez

Jesusen Biotz dontsuan.

 

        Batzuk

 

      I

Nik billatu dot

maite nebana:

ona emen dakust

altara aurrean.

Ai, neure poza!

Ai, neure eztia!

Gorde naizuIa

Biotz zurean!

 

      III

Eskeiñiarren

lurreko eztiak,

nazalako ni

gozo-zalea,

zer emon deuste?

Ur-tanta mingots

gose-egarrien

esnatzaillea.

 

      II

Neketan nago,

Jesus laztana:

lasterka nator

bide luzean,

iturri garbi

gozoetara

oriñ azkarra

doan antzean.

 

      IV

A! Balekie

jenteak, zer dan

zure ur garbien

gozotasuna!

Zeinbat samiñek

leukake eztia,

ta zeinbat gaisok

bere osasuna!

 

      V

Zuretzako Zuk

egiñak gara;

Zugan nai dogu

bizi maiterik

Zugandik urrun,

Jesus biguna,

Gure biotzak

eztau bakerik.

 

 

        B

 

        Erriak

 

Gurtu daigun

Jaungoiko gure Egilea,

gizon danen janaritzat

altara orretan gordea.

 

        Batzuk

 

      I

Or barruan

dago umillik,

estaldua,

gizonaren

janaritzat

Jaungoikua!

 

      II

Zeru-lurren

jaube badan

eztirudi.

Ogi pizkat

ikusten da

zuri-zuri.

 

      III

—Jaun donea,

noizko dozuz

ondasunak?

Zeiñek olan

estal zaitu?

—Maitasunak.

 

 

        Z

 

        Erriak:

 

Artzai donea

zeran Jesus,

zure artaldean

ar nazazu.

 

        Batzuk

 

      I

Zugana nator,

Jesus nerea,

maite maitea,

ni Zugana:

bada Zu zera

maitegarririk,

Zu zera artzairik

gozoena.

 

      II

Ibilli badet

bide galdua,

etsai-mundua

jarraiturik,

emen naukazu

gaur parka-eskean,

aldara aurrean

auspezturik.

 

      III

Aztu itzatzu

nere uts-eitiak,

eta guziak

estal zatzu.

Damu det, Jauna,

oben egiña:

negar samiña

ken zadazu.

 

                        Euskal Erria 36 (1897) 474-476;

                        Euskalzale 1 (1897) 179-180;

                        Boga-Boga (1964, maiatza-ekaina) [9] [Zat.];

                        Ondarrak, 133-135.

 

aurrekoa hurrengoa